Osasun-kontsumoko ikuskatzailea eta Ingurumen ikuskatzailea
Araba/Álava
Elikadura Industrien, Segurtasun eta Ingurumenaren alorretako Lanbide Heziketako titulazio-familietako teknikaria (LOE), Dietetika eta Kontsumitzailearentzako Zerbitzuetakoa (LOGSE), homologatuak edo baliokideak.
2 (B2).
1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako espainiar nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen arabera langileen joan-etorri librea aplikagarri zaion herrialderen batekoa izatea. Orobat, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetakoren bateko hiritartasuna dutenen ezkontideek (zuzenbidez banatuta ez badaude), baita haien ondorengoek nahiz ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.
2. Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik hamasei (16) urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako adinera iritsia ez izatea.
3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako dena delako lanposturako eskatzen den titulazio akademiko ofiziala edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta edukitzea, eta lanpostu bakoitzaren berariazko oinarrietan adierazitako gainerako betekizunak ere betetzea, oinarri espezifikoek bestelako eperik ezartzen ez badute.
4. Dosier zigortzaileren bat dela medio administrazio publikoen zerbitzutik baztertua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko gaitasungabetua ez egotea, ez eskabideak aurkezteko epean, ezta hautatze prozesuaren tarte batean edo prozesu osoan ere.
5. Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea, eta lanpostuari dagozkion zereginak egitea galaraziko lukeen osasun arazorik ez edukitzea. Segurtasun, Higiena eta Ergonomia Zerbitzuak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren arabera.
6. Deitutako lanpostuen hizkuntza-eskakizuna (euskara). Hizkuntza-eskakizuna betetzeko data igaroa duten lanpostuetara aurkezten diren izangaiak, edo merezimenduetan hori kontuan hartzea nahi dutenak, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatua ez badute, hautatzeprozesuaren barruan hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko deitzen diren probetara aurkeztu ahalko dira, edo egiaztatua dutela nahiz salbuetsita daudela adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute. Hizkuntza-eskakizunaren egiaztagiria aurkezten dutenen kasuan, deialdiko lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko lehen proba baino lehenagokoa izan beharko da egiaztatua duten hizkuntza-eskakizun horren data. "Eskaintza" eranskinean zehazten da zenbat lanpostutan egiaztatu behar den dagokion hizkuntza-eskakizunak eskatzen duen maila. Ordezkapenak egiteko kontratazio-zerrendak osatzeaz diharduen 13 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako ez bestetarako, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak ez gainditzeak ez du hautatze-prozesutik kanpo uztea ekarriko.
7. Izen-emate tasaren baldintzak. Hutsik dauden lanpostuen jabe izango direnak hautatzeko lehiaketa, oposizio eta oposizio-lehiaketetan parte hartu ahal izateko Gasteizko Udalak finkatuak dituen tasak ordaintzea —zein titulazio taldetarako lehiatzen den, horri dagokiona—, eskabideak aurkezteko epearen barruan. (7.13. Tasa)
8. IT txartelak. Berariazko oinarrietan zehaztuko da zein den ziurtagiri horien udal multzoa (IT01-IT02-IT03-IT04-IT05) lanpostu bakoitzerako. Hautaketa-prozesuen web-orrian informazio osagarria eskuratu ahalko da multzo bakoitzari dagozkion ziurtagiri zehatzei buruz. Horiek lortzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren iragarkia BOEn argitaratzen denetik kontatzen hasita, bai lanpostuan bai kontratazio-zerrendetan sartzeko. Ziurtagiriak ofizioz eskatuko zaizkio erakunde ziurtatzaileari.
9. Barne-sustapeneko txandan parte hartu ahal izateko, funtzionarioek berariazko betekizun hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako: zerbitzu aktiboan egotea; Gasteizko Udalaren zerbitzuan karrerako funtzionario gisa bi urte beteta izatea bere eskalan eta taldean; sartu nahi duen eskalarako behar den titulazioa eduki eta gainerako betekizunak betetzea; epai irmoa dela bide jarduera publikorako ezgaitua ez izatea; diziplina zigor irmoa dela bide zerbitzutik baztertua ez izatea, edo funtziorik gabe utzia ez izatea.
10. Txanda irekian desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako kupoan parte hartzeko berariazko betekizunak. Desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako kupoko lanpostuetarako lehiatzen direnek, eskabidean erreserbaz baliatu nahi dutela adierazteaz gain, ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna izan beharko dute —horretarako eskumena duen administrazio-organoak hala aitortua— eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik.
Lanpostu bakoitzaren eranskinean zehazten da zenbat lanpostu gordetzen diren txanda horretan. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren, desgaitasunaren eta minusbaliotasun mailaren arabera.
11. Deialdi bakoitzeko, ezarritako bi txandetako batean parte hartu ahalko da: Txanda Irekian (T.I) edo Barne-Sustapeneko Txandan (BST).
Bestelako betebeharrak: B gidabaimena.
Hautatze probetan parte hartu nahi dutenek udalaren web-orrian (www.vitoriagasteiz.org/hautatzeprozesuak ) dagoen eskabide elektronikoaren bitartez izapidetu beharko dute.
Herritarrei laguntzeko bulegoetan. Halaber, Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia erkidegoaren edo tokian tokiko administrazioaren mendeko edozein administrazio-organoren bidez aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Postetxeetan eta Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetako eta ordezkaritza diplomatikoetako bulegoetan ere aurkeztu ahalko dira.
GAI OROKORRAK:
1. Espainiako 1978ko Konstituzioa: oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak. Eskubide eta betebeharrak (10. artikulutik 52.era).
2. Estatuaren lurralde-antolakuntza. Autonomia-erkidegoak: ezaugarriak, eraketa eta antolaketa. VIII. titulua (137. artikulutik 158.era).
3. Euskadiko Autonomia Estatutua. I. titulua. Euskal Herriaren eskumenak (10. artikulutik 23.era). II. titulua. Euskal Herriaren aginteak (24. artikulutik 33.era).
4. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: udalerriko auzotarren eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak (43. eta 44. artikuluak); zerbitzuen kartak (45. eta 46. artikuluak); gobernu
irekia (47. artikulutik 49.era).
5. Kode Zibila: Espainiako antolamendu juridikoaren iturriak, arau juridikoen aplikazioa, arau juridikoen eta nazioarteko zuzenbide pribatuko arauen eraginkortasuna (1. artikulutik 12.era).
6. 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua. Udalerria (11. artikulutik 18.era). X. titulua. Biztanle-kopuru handiko udalerriak (121. artikulutik 137.era).
7. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Denboradimentsioa. Epe-mugak eta epeak (29. artikulutik 33.era). Administrazio-egintzak eta egintzen eraginkortasuna (34. artikulutik 52.era).
8. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Funtzionario izaera lortzea eta galtzea (55. artikulutik 68.era); funtzionarioen administrazio-egoerak, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen arabera. V. kapitulua (59.artikulutik 68.era).
9. 31/1995 Legea, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. III. kapitulua - Eskubideak eta betebeharrak (14.artikulutik 29.era) V. kapitulua - Langileak kontsultatzea eta langileen partaidetza (33. artikulutik 40.era).
10. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (gerora otsailaren 16ko 3/2012 Legeak aldatua): zioen azalpena, atariko titulua eta I. tituluko I. kapitulua. Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Plana (2018-2021): xedea, printzipio bideratzaileak, indar-ideiak, erronkak.
11. 2016/679 Erregelamendua (EB), datuak Babesteko erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena: I. kapitulua - Xedapen orokorrak; II. kapitulua -
Printzipioak; III. kapitulua - Interesdunaren eskubideak.
12. Gasteizko Udalaren antolakuntza politikoa. Organoak eta funtzioak. Gasteizko Udalaren administrazioantolakuntza. Organigrama.
13. Herritarrentzako arreta. Herritarrei arreta emateko bideak (udal webgunea, 010, herritarren postontzia, herritarrei laguntzeko bulegoak, udal erregistroa, arreta espezializatuko bulegoak).
14. Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoa: kontzeptua, ezaugarriak eta eskaintzen dituen zerbitzuak. Identifikatzeko eta sinatzeko baliabide digitalak. Gasteizko Udalaren Administrazio Elektronikoari buruzko Ordenantza (10. artikulutik 16.era eta 22. artikulutik 24.era). 2014ko maiatzaren 14ko ALHAO, 53. zk.
15. Herritarren parte-hartzea. Parte hartzerako organoak eta bitartekoak. Gasteizko Udaleko Herritarren Partehartzearen Araudi Organikoa. 2017ko martxoaren 1eko ALHAO, 25. zk.
BERARIAZKO IKASGAIAK:
OSASUNGARRITASUN ETA KONTSUMO ARLOA
1. 1945/1983 ED, ekainaren 22koa, zeinaren bidez arautzen baitira kontsumitzailearen defentsaren eta nekazaritzako elikagaien produkzioaren alorreko arau-hausteak eta zigorrak: arau-hauste eta zigor motak, arau-hausteen kalifikazioa, zigorrak, ikuskapenak eta laginak hartzea, analisiak, interesdunen betebeharrak, prozedura, preskripzioa eta iraungipena.
2. Autokontrol sistema elikadurarekin lotutako jardueretan. Arriskuen eta kontrol kritikoko puntuen analisia eta horren aplikazioa. Oinarrizko printzipioak eta aplikazioa. Legedia.
3. EAEko ostalaritzako autokontrolerako plan orokorra. Printzipio orokorrak. Oinarrizko kontrol eta erregistroak.
4. Garbitzeko, desinfektatzeko eta intsektuak eta arratoiak hiltzeko planak elikadura establezimenduetan. Izurri motak eta horien kontrola.
5. Eusko Jaurlaritzaren 2002ko martxoaren 15eko agindua. Janari prestatuak egin, banatu eta merkaturatzeko higiene arauak: definizioa, sailkapena, jantoki kolektiboek eta janari prestatuak egiteko establezimendu ezindustrialek bete beharreko osasun betekizun orokor eta berariazkoak.
6. 79/2018 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai-enpresa eta -establezimenduen baimen sanitarioen eta komunikazioen erregimena arautzen baita (ELESE).
7. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 852/2004 Araudia, 2004ko apirilaren 29koa, janarien higieneari buruzkoa. II. eranskina: elikadura enpresetako operadore guztiei aplikagarri zaizkien higiene eta osasun
betekizunak (I. eranskina aplikatzekoa denean izan ezik).
8. Gasteizko udalerrian salmenta ibiltaria arautzeko ordenantza: xedapen orokorrak. Salmenta ibiltari motak. Produktuak eta instalazioak. Eskubideak eta betebeharrak. Azoka bakoitzaren baldintza espezifikoak.
9. Ogia eta okindegi produktuak: ogiaren kalitate-araua.
10. Elikagaien etiketatzea: nahitaezko etiketatzea, trazabilitate kontzeptua.
11. Elikadura alergia eta intolerantzia. Nahitaez adierazi beharreko alergenoak. Kontsumitzaileari eman beharreko informazioa (4469/2011 Errregelamendua).
12. 126/2015 Errege Dekretua, otsailaren 27koa, zeinaren bidez onartzen baita azken kontsumitzaileari nahiz kolektibitateei saltzeko ontziratu gabe aurkeztutako, saltokian bertan erosleak horrela eskatuta ontziratutako
eta txikizkako merkataritzaren titularrek ontziratutako elikagaien informazioarekin loturiko arau orokorra.
13. Elikadurari buruzko alerta sarea. Informazioa azkar trukatzeko sistema koordinatua. Elikadurarekin lotutako alertak. Elikadura alertei erantzuteko jarduerak.
14. Etxebizitza eta lokalen ikuskapena, osasungaiztasun gorabeherak direla eta: administrazio-prozedura Diogenes sindromearen aurrean.
INGURUMEN ARLOA
1. Uraren kutsadura. Industria-efluenteak. Uraren kalitatearekin lotutako parametro fisiko, kimiko eta mikrobiologikoak. Industria-sektorearen karga kutsatzailearen ebaluazioa. Uren isurketak ikuskatu eta laginak hartzeko prozedurak. Etxeetakoez kanpoko ur zikinak isurtzeagatiko tasa.
2. Kutsadura atmosferikoa, airearen kalitatea. 34/2007 Legea, airearen kalitateari eta atmosfera babesteari buruzkoa. Atmosfera kutsatu dezaketen jardueren arloko legedia. 100/2011 Errege Dekretua, atmosfera
kutsatu dezaketen jardueren (APCA) katalogoa. EAEko 278/2011 Dekretua, atmosfera kutsatu dezaketen jarduerak garatzen diren instalazioak arautzen dituena. Airearen kalitatearen udal kudeaketa: Gasteizko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sare automatikoa. Urteko oroitidazkia.
3. Kutsadura akustikoa: zarata eta akustikarekin lotutako oinarrizko ezagupen eta kontzeptuak, eta soinumailaren neurketa. Zarataren kuantifikazioa, dezibelioa. Ohiko zarata-mailak. Soinu-mailen batuketa. Soinupresioa, soinu-potentzia, soinu-intentsitatea. Frekuentzia-analisia. Maila baliokidea, gutxieneko eta gehieneko mailak. Indize akustiko nagusiak. Ingurune-zarata eta haren hedapena: industria-zarata, trafikoaren eta trenaren zarata, aireontzien zarata. Ingurune-zarataren parametroak. Jardueren zarata. Mailak. Barruko eta kanpoko zarata. Soinu-parametroak eta horiek kuantifikatzeko metodologia. Zarata motak (jarraitua, aldizkakoa, inpultsiboa). Aldiuneko parametroak eta batezbestekoa (soinu-maila jarraitu baliokidea). Soinuebaluazioko indizeak. Ebaluazio-mailak. Mugak. Enbarazua eta penalizazioak. Sonometroa. Jarduerek sortutako zaraten neurketa. Barruko eta kanpoko zarata-mailak kuantifikatzeko metodoa. Zarata jarraitua vs.talka-zarata. Neurketa eta araudia betetzeari buruzko txostenak.
4. Kutsadura akustikoa: isolamenduaren neurketa. Esparru baten isolamendu akustikoaren neurketa. Aireko eta talka zaratetatiko isolamendu akustikoa. Saiakuntza: prozesua eta ebaluazioa. Mailen arteko aldea. Talkazarataren presio-maila. Neurketa eta araudia betetzeari buruzko txostenak.
5. Kutsadura akustikoa: udal ordenantza. Gasteizko Zarata eta Bibrazioen kontrako Udal Ordenantza (2010eko abenduaren 1eko ALHAO, 137. zk.).
6. 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babestekoa. Atariko titulua: legearen xedea. Hirugarren titulua: ingurugiroan eragina duten jardueren antolamendua. IA / IB / IC / IIA / IIB
eranskinen interpretazioa.
7. Inpaktu nabarmeneko plan eta proiektuen ingurumen ebaluazioa. Ingurumen Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legea (I. titulua). Behar diren izapideak ezagutzea, baita ingurumen-ebaluazioaren tramitazioetan behar diren
txosten teknikoekin lotutako oinarrizko kontzeptuak erabiltzea ere. Plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa eta proiektu, obra eta jardueren ingurumen inpaktuaren ebaluazioa.
8. Industria, azpiegitura, instalazio eta jardueren ingurumen-kontrolerako tramitazio tekniko-administratiboa. Jarduerak gauzatzeko gaitzen duten tituluak. Jarduerak ezarri, aldatu edo eraberritzeko zein haien titulartasuna
aldatzeko prozedura pertsonen osasunean eta ingurumenean duten eragin mailaren arabera: ingurumen baimen integratua, jarduera-lizentzia eta jarduerari ekin aurretiko komunikazioa behar duten jarduera sailkatuak
tramitatzeko prozedurak. Ingurunean inpaktu txikia izanik ingurumen-tramitaziorik behar ez duten jarduerak tramitatzeko prozedura.
9. Jendaurreko ikuskizunen, jolas jardueren eta horiek garatzen diren establezimendu publikoen arauketa. EAEko 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerena. EAEko 17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, zeinaren bidez Jendaurreko Ikuskizunen eta Aisialdiko Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onesten baita.
10. Gasteizko ostalaritza establezimendu publikoei buruzko udal araudia. Ostalaritzako establezimendu publikoei buruzko Udal Ordenantza (hotelak izan ezik) (2010eko abenduaren 1eko ALHAO, 137. zk.). Gasteizko ostalaritza-establezimendu publikoetako eta horiekin parekatuetako terrazak arautzeko Udal Ordenantza (2012ko abenduaren 21eko ALHAO, 147. zk.).
11. Jardueren ikuskapena. Ikuskatze-zereginen arduradunak. Ikuskatze-zereginen eta prozeduraren legezko babesa. Ikuskapen motak, horiek egitea zeinek erabakitzen duen kontuan hartuta. Ikuskapen-prozedura. Aktak
eta txosten teknikoak idaztea. Errekerimendu-proposamenak idaztea. Enbarazu, zarata eta beste ingurumeninpaktuengatiko erreklamazioei erantzuteko jarduera.
12. Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. Erabilerak eta bateragarritasuna. Lurzoruaren sailkapena eta erregimena: egitura orokorra eta aurretiazko definizioak (IV. titulua, 1. kapitulua). Erabilerarako arauorokorrak (V. titulua, 2. kapitulua). Ekoizpen-erabileraren arau partikularrak eta erabilera tertziarioaren arau partikularrak (V. titulua, 3. kapitulua). Eraikuntzaren eta erabileren ordenantzen bateragarritasun taulen
interpretazioa (VI. titulua).
13. Suteen kontra babesteko instalazioak. Eraikingintzaren Kode Teknikoa (314/2006 ED), SI oinarrizko agiria (segurtasuna suterik gertatuz gero): sarrera, DB SI 4 (suteen kontra babesteko instalazioak, dotazioa).
513/2017 ED: Suteen kontra Babesteko Instalazioei buruzko Erregelamendua (RIPCI). I. kapitulua.- Xedapen orokorrak / I. eranskina.- Suteen kontra babesteko ekipo eta sistemen ezaugarriak eta instalazioa. 2267/2004
ED: Industria Establezimenduetako Suteen kontrako Segurtasunari buruzko Erregelamendua (RSCIEI). I.kapitulua.- Xedea eta aplikazio eremua / III. eranskina.- Industria establezimenduetako suteen kontrako instalazioek bete beharreko betekizunak.
14. Bizitegi-eremuan ingurumen-inpaktu zuzena duten ohiko instalazioak.
− Ibilgailu-gordelekuak, aireztapen-instalazioa: Eraikingintzaren Kode Teknikoa (314/2006 ED), HS oinarrizko agiria (osasungarritasuna): Sarrera / DB HS 3 (barneko airearen kalitatea). 1. Azalpen orokorrak, 3.1.4 Edozein eraikin motatako aparkalekuak eta garajeak, 3.2 Elementuen berariazko baldintzak, A eranskina.- Terminologia.
− Galdara-gelak, neurriak, aireztapena, tximiniak: RITE (1027/2007 ED). II. zatia: Jarraibide teknikoa, 1.3.4 ITko 1.3.4.1 atala. Beroa eta hotza sortzea.
− Aire girotuko instalazioak eta hotz-ganberak. Barruko eta kanpoko oinarrizko elementuak.