Obra eta Zerbitzuetako elektrizitateko arduraduna

2022/03/30 - 2022/04/29
Inprimatu
Bergara
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bergarako Udala
Lehiaketa:
Obra eta Zerbitzuetako elektrizitateko arduraduna
Lanpostua:
Obra eta Zerbitzuetako elektrizitateko arduraduna
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

1.    Obra eta zerbitzuetako buruarekin edo Obra eta zerbitzuetako buruaren laguntzailearekin zehaztu egin beharreko lanak. Horien artean ere lan abisuak eta elektrikari brigadaren eginbeharrak jaso eta ardurapean dituen langileen artean banatu.    

2.    Lanak planifikatzea, baloratzea, antolatzea, koordinatzea, kontrolatzea eta gainbegiratzea, eta horien jarraipena egitea. Era berean, zuzeneko langileen eta bere lanaren eta kontratatutako enpresen lanaren jarraipena egitea.

3.    Lan parteak bete egunero.

4.    Elektrikari brigadako lanak aurrera eramateko, beste brigadako arduradunekin elkarlana eta koordinazioa, eta udaltzaingoarekin eta beste udaleko departamenduekin beharrezkoa denean.

5.    Argindarraren hornitzaile enpresekin zerbitzuak eskatzen dituen tramiteak burutzea.

6.    Materiala aukeratzeko eta erosketak egiteko enpresa ezberdinekin hartu-emanak izan.

7.    Udalaren instalazioen mantenua: Argiteri publikoaren eta eraikin nahiz lokal munizipaletan: argiteriaren instalazioak, telekomunikazio nahiz informatika instalazioen mantenu lanak, zuzentzaileak nahiz prebentibokoak, kalefakzioaren eta haize egokituaren programazioa, e.a. 

8.    Udalak nahiz promotore pribatuek eginbeharreko instalazio elektrikoak ikuskatu edo/eta gauzatzea, proiektu mailan, obran eta exekutatu ostean.

9.    Kontratazio ezberdinen tarifak eta gastuak begiratu eta aldaketak proposatu.

10.    Udalak antolatutako edo udalak lagundutako jai edo kultura ekintzetan argindar premiak planifikatu eta antolatzea.              

11.    Udaleko energia planari dagokionean, elektrikarien lantaldeari egotzitako lanen eta arduren jarraipena egitea eta jarraipenerako taldearekin koordinazioa.          

12.    Udalaren jabegoko instalazioetan, behe tentsioko instalazioen ikuskapena edo «OCA»ren egoeraren jarraipena egitea: horiek egiten direla eta jarraipenerako ardura hartu.

13.    Udal instalazio eta eraikinetako argindarraren instalazioen konponketa eta instalazio berrien ikuskapena egitea.    

14.    Bere menpeko langileek lanean behar dituzten segurtasun- eta osasun-neurriak betetzen dituztela zaintzea, eta alor honetan indarreko araudiaren arabera kontratatutako enpresentzat beharrezkoa den dokumentazioaren kudeaketaren jarraipena egitea.

15.    Laguntza teknikoa ematea, txosten teknikoak idaztea edo eskatutako aholkularitza ematea eta eskatzen zaizkion bilera teknikoetan parte hartzea.

16.    Deskribatutakoez gain, ezarritako helburuak lortzeko bere lanbide-gaitasunekin bat etorriz antzeko izaera eta kualifikazioa duten beste zeregin batzuk egitea.

17.    Zerbitzuko premiei buruzko azterlanak egitea eta txostenak egitea indarrean dagoen araudia kontuan izanda.        

18.    Bere kategoriarekin zerikusia izanik, arduradunak edo zerbitzuburuak agintzen dizkion beste batzuk, aurrez dagokion formakuntza jasoko duelarik.    

Titulazioa:

Goi mailako teknikaria sistema elektrotekniko eta automatizatuetan edo titulazio baliokidea izatea. Eta behe tentsioan kualifikazio indibidualeko ziurtagiria (instaladore karneta) edo hori baimentzen duen titulazioa izatea.       

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza eskakizuna, derrigorrezkoa.

Beste baldintza batzuk:

a)    Europako Batasuneko estatu kideetakoren bateko herritarra izatea, edo Europako Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako tratatu nazioartekoen bertutez langileen zirkulazio librea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarra izatea, urriaren 30ean onartutako 5/2015 Errege Dekretu Legegileak onartutako Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuaren Testu Bateratuak 57. artikuluan xedatzen duenaren arabera.      

Halaber hartu ahalko dute parte espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatu kide batzuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbidez bananduak ez badaude, bai eta haren eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere, era berean, zuzenbidez bananduak ez badaude, baldin eta hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, urte gehiagoko adina izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Lan kontratupeko lanpostua izanik, aurreko paragrafoetan adierazitako pertsonez gain, Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek ere parte hartu dezakete prozesuan. Kontratatzeko unean egiaztatu beharko dute lanean jarduteko baldintza administratiboak betetzen dituztela.         

b)    Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.

c)    Diziplinazko prozeduraren bidez Administrazio Publikoetako erakundeen zerbitzutik bereizitakoa ez izatea, eta administrazio publikoan jarduteko gaitasunaz gabeturik ez egotea.               

d)    Goi mailako teknikaria sistema elektrotekniko eta automatizatuetan edo titulazio baliokidea izatea. Eta behe tentsioan kualifikazio indibidualeko ziurtagiria (instaladore karneta) edo hori baimentzen duen titulazioa izatea.           

e)    3. hizkuntza eskakizuna, derrigorrezkoa.

f)    B motako gida-baimena edo baliokide baten jabe izatea.           

g)    Deialdian parte hartzeko Bergarako Udalak Zerga Ordenantzan aurreikusitako azterketa-eskubideengatiko 20 euroko tasa ordaindu izana eta, hala badagokio, hobaria justifikatzen duen dokumentazioa ere.

h)    Kontratatuaren hasiera egunerako urriaren 23ko 2/2015 Errege Dekretu Legegilearen 12. artikuluko 7. atalean jasotako egoeran egotea, hau da, langabezi egoeran egotea edo epe jakinerako kontratua izatea Bergarako Udalarekin.            

Parte hartzeko, a), d), e), f) eta g) ataletan jasotako baldintzak betetzea egiaztatzen duten dokumentuak eskaera-orriarekin batera aurkeztuko dira. Kopiak izango dira.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak, behar bezala beteta, Bergarako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira. Presentzialki B@Zean (Bergararren Arretarako Zerbitzuan; helbidea: San Martin plaza, 1. zk.a, 20570 Bergara) aurkeztu ahalko direlarik.

Eskabideak, era berean, 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan ere aurkeztu ahal dira (urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazioko Prozedura Erkidearena).

Deialdia
Gaiak:

 1.    Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak: 14. eta 28. artikuluak.

  2.    9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Kontratu motak (12.artikulutik 18.artikulura); Kontratuaren aldeak (61.artikulutik 63. artikulura); arau orokorrak (99. artikulutik 102. artikulura).

  3.    9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Kontratazio espedientea (116. artikulutik 124.artikulura); adjudikazioa (131. artikulutik 141. artikulura); eta formalizazioa (150. artikulutik 154. artikulura).

  4.    Tokiko administrazio-prozeduraren berezitasunak. Dokumentuen sarrera eta irteera erregistroa: Dokumentuak aurkezterakoan bete beharrekoak.

  5.    Tokiko organo kolegiatuen funtzionamendua: Bilkuren eta erabakien araubidea. Aktak eta erabakien ziurtagiriak.      

  6.    Korporazioko presidentearen ebazpenak.

  7.    Administrazio publikoen erantzukizuna. Ondare-erantzukizuna. Erantzukizunaren egintza. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, 32 eta 34 artikuluak.

  8.   Intimitateari buruzko eskubide konstituzionala. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa: 4. artikulua: 1 eta 2 zenbakiak.

  9.    Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan euskal herri-aginteen jarduna gidatu eta bideratu behar duten printzipio orokorrak: Tratu-berdintasuna eta aukera-berdintasuna.

10.    1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek lan-ekipamenduak erabiltzeko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena. Enpresaburuaren betebehar orokorrak.

11.    1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek lan-ekipamenduak erabiltzeko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena. Prestakuntzaren eta informazioaren arloko betebeharrak.

12.    2177/2004 Errege Dekretua, azaroaren 12koa, honako errege-dekretu hau aldatzen duena: 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, altuerako aldi baterako lanen arloan langileek lan-ekipoak erabiltzeko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena.             

13.    Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duen abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua: artikuluak eta jarraibide tekniko hauek: Alderdi orokorrak: ITC-BT01 eta ITC-BT02.

14.    842/2002, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: Dokumentazioa eta ikuskapenak: ITC-BT03, ITC-BT04 eta ITC-BT05.

15.    842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: banaketa-sareak: ITC-BT06, ITC-BT07, ITC-BT08 eta ITC-BT11.

16.    842/2002 ED, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: kanpoko argiteria: ITC-BT09.

17.    842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: enlatze-instalazioak: ITC-BT12, ITC-BT13, ITC-BT14, ITC-BT15, ITC-BT16 eta ITC-BT17.

18.    842/2002 ED, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: barrukoak edo hartzaileak: ITC-BT18, ITC-BT19, ITC-BT20 eta ITC-BT21.

19.    842/2002 ED, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: babesak: ITC-BT22, ITC-BT23 eta ITC-BT24.

20.    842/2002 ED, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: Lokal bereziak: ITC-BT28 eta ITC-BT-51.

21.   Abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: helburu bereziak dituzten inst.: ITC-BT33, ITC-BT34 eta ITC-BT40.

22.    Abuztuaren 2ko 842/2002 ED, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: argiteriarako hartzaileak: ITC-BT44.

23.    Abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: eranskinak: II - Tentsio-erorketak, III - Zirkuitu laburreko korronteak.

24.    Abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: IV. eranskina - Instalazioak egiaztatzea.

25.    Abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: VI. eranskina - Sinbologia.

26.    Luminarien tipologiak eta ezaugarriak. 1890/2008 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, kanpoko argiztapen-instalazioetako eraginkortasun energetikoari buruzko erregelamendua eta EA-01etik EA-07ra bitarteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena. 1., 2., 3. eta 12. artikuluak.

27.    1890/2008 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, kanpoko argiztapen-instalazioetako Eraginkortasun Energetikoaren Erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena (EA-01etik EA-07ra). ITC-EA-02 Argiztapen-mailak (1,2 eta 3 paragrafoak).

28.    1890/2008 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, kanpoko argiztapen-instalazioetako eraginkortasun energetikoari buruzko erregelamendua eta EA-01etik EA-07ra bitarteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena. ITC-EA-06 Instalazioen eraginkortasun energetikoa mantentzea.

29.    Eraikuntzaren Kode Teknikoa. ESI 4 oinarrizko dokumentua: argiztapen desegokiak eragindako arriskuaren aurreko segurtasuna.

30.    486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, lantokietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenei buruzkoa: I. eranskina. 12. Instalazio elektrikoa.

31.    486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, lantokietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenei buruzkoa: IV. eranskina. Argiztapena.

32.    Langileen osasuna eta segurtasuna arrisku elektrikoaren aurrean babesteko gutxieneko xedapenak. 614/2001 Errege Dekretua, ekainaren 8koa.

Abisuak
Berriak: