Musika Eskolako Musika Hizkuntza espezialitateko irakasle lanpostuaren lan-poltsa.

2014/07/31 - 2014/08/19
Inprimatu
Pamplona/Iruña
Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
IRUÑA
Lehiaketa:
Musika Eskolako Musika Hizkuntza espezialitateko irakasle lanpostuaren lan-poltsa.
Lanpostua:
Musika irakaslea.
Plaza-kopurua:
Lan-poltsa
Titulazioa:

Musikako erdi mailako titulua, edozein espezialitatetakoa, izatea edo hura lortzeko baldintzetan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetan aipatzen diren Musika Hizkuntzako irakasleen lanpostuetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendan egoteko hautatutako izangaiak euskaraz jakitea berariazko baldintza duten lanpostuetan aritzen ahalko dira, betiere baldin badute Nafarroako Gobernuak luzatzen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo balio bereko titulazio ofizialki aitortua, eta zehatz-mehatz, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidetzat hartzen diren tituluak.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan aurkeztu ahalko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera; hura Iruñeko Udalaren Laguntza Bulegoan eskuratzen ahalko da, Karrika Nagusiko 2an, edo Internet bidez, www.pamplona.es  gunean, edo, bertzenaz, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean. Haietan, zein espezialitatetan hartzen den parte adieraziko da.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdia
Oinarriak: