Mendizain (basozain) eta zerbitzu anitzetako langile izateko lanpostu bat, euskaraz dakiena.
Navarra
Mendizaina: basoa zaindu eta mantentzeko lanak, garbiketa, kimaketak, landaketak; pista eta bidexketako seinaleak eta mantentze-lanak, suteen prebentzioa eta zainketa, basoberritzea. Koordinazio lana egitea Nafarroako Gobernuko Landazaintza Zerbitzuarekin. Aldi baterako kontratatutako langileek antolatu eta haien lanak koordinatzea.
Oro har, mendizain eta zerbitzu anitzetako langilearen lanposturako Berako Udalak lanpostuen balorazioan ezarritakoak eta beste edozein, mendizainaren edo basozainaren eginkizunekin zerikusirik badu.
Zerbitzu anitzetako langilea: mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako ofizialarekin elkarlanean aritzea: mantentze-lanak, Udalarenak diren edo haren ardurapean dauden instalazio eta ondasunen zainketa, kontrola eta lehengoratze lanak. Gai hauekin loturiko lanak egitea: ura, kaleko argiak, mantentze-lanak, festak, garbiketak eta lan orokorrak.
Basogintzako kudeaketako eta Natura Inguruneko goi mailako teknikariaren titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bururatzen den egunean titulu hori eskuratzeko maneran egotea.
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.
Euskaraz jakitea, EGA tituluaren edo baliokidea den Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiriaren bidez egiaztatua, edo eskatutako 2B hizkuntza eskakizuna duela egiaztatzen duen berariazko probaren bidez, deialdi honen 1.2. oinarrian adierazten baita.
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen prozedurak diraueino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.
B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Berako Udaleko erregistro orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.
Eskabideak I. eranskineko ereduaren arabera bete beharko dira. Berako Udaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegoan eskura daiteke edo Internet bidezko www.berakoudala.net gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.
Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, eskatutako titulazioaren eta nortasun agiri nazionalaren fotokopiak ere aurkeztu beharko dituzte izangaiek.
Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proba teorikorako gai-zerrenda (40 puntu)
1.–Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea: III. titulua “Mendiak zaindu, babestu eta aprobetxatzea”.
2.–Lurzoru urbanizaezineko araubidea:
2.1. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea, III. tituluko IV. kapitulua “Lurzoru urbanizaezineko araubidea”.
2.2. Berako Udal Plan Orokorreko lurzoru urbanizaezineko hirigintzako araudi orokorra: III. kapitulua “Lurzoru urbanizaezineko kategoria bakoitzaren babes araubidea”; V. kapitulua “Homologazioa 35/2002 Foru Legearekin”; VI. kapitulua “Ingurumeneko balioak”.
3.–Herrilurretako ondasunak eta pistak:
3.1. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Toki Administrazioari buruzkoa: Laugarren tituluko II. kapitulua “Herrilurretako ondasunak”
3.2. Berako herrilurretako ondasunen administrazioa, xedapen egintzak, babesa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantza.
3.3. Mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza.
4.–Bera Historia eta geografia.
4.1. Berako historia.
4.2. Berako geografia (mendiak, ibaiak, datu soziodemografikoak...).
4.3. Berako mugak; Berako kaleen, auzoen eta baserrien izenak.
5.–Berako baso aberastasuna. Basoko espezieak, banaketa, ezaugarri botanikoak, ekologia eta garrantzia, kontserbazioaren ikuspegitik eta sortzen dituzten etekin materialak eta komertzialak.
6.–Zuhaitzen neurketa eta kubikazioa. Dentsitatea, eremu basimetrikoa, garaierak eta bolumena.
7.–Oihaneko tratamenduak. Mozketa motak eta hobekuntzak eta horiek jasotzen dituzten espezieak.
8.–Oihaneko gaixotasunak eta izurriteak Beran. Jasan ditzaketen espezieak eta intzidentzia Beran.
9.–Baso-berritzeak. Metodologia, espezieak eta lanen kostua.
10.–Motozerra: deskripzioa, zainketa eta mantentze-lanak. Zuhaitzak motozerrarekin botatzea: alderdi praktikoak eta behar duen segurtasun ekipamendua.
11.–Motosega: deskripzioa, zainketa eta mantentze-lanak, alderdi praktikoak eta behar duen segurtasun ekipamendua.
Gelan egiteko ariketen gaitegia (20 puntu)
1.–Landare espezieen identifikazioa. Hostoak, azala, haziak eta fruituak.
2.–Animalia espezieen identifikazioa.
3.–Motozerraren gaineko ezagutzak.
4.–Motosegaren gaineko ezagutzak.
Kanpoan egiteko ariketen gaitegia (20 puntu)
1.–Motozerra erabiltzea.
2.–Motosega erabiltzea.
3.–Landare espezieak, izurriteak eta gaixotasunak identifikatzea.
4.–Zuhaitzaren neurketa eta kubikazioa, zutik dagoela eta bota ondotik.
5.–Distantzien eta azaleren neurketa.