Mantentze lanetarako langilea
Gipuzkoa
— Funtzionamendu eta prebentzio mantenurako kontrolaren plana prestatzea. — Funtzionamendu eta prebentzio mantenurako kontrolaren plana gauzatzea. — Kanpoko mantenu kontratuen eta kanpoko enpresek egiten dituzten matxuren konponketen jarraipena eta kontrola. — Uraren eta ingurunearen kontrol higieniko sanitarioen plana gauzatzea. — Legionelosisaren kontrol eta prebentzio plana gauzatzea. — Instalazioaren kontsumoen kontrola. — Biltegiko eta mantenuko produktuen stocka kontrolatzea. — Geldialdi teknikoan dauden igerilekuko ontzien mantenu lanen zuzendaritza. — Makinaria gainbegiratzea. — Mantenu inbentarioaren Programa. — Lanen erregistroa. — Galdaren mantenu, klimatizazio, e.a kontratuen gain begiratzea.
— Instalazioen mantenu zuzentzaile txikiak.
— Mantenu taldearen (zerbitzu anitzak) Zuzendaritza.
Batxilergo, Lanbide-Heziketako 2. maila edo parekoa
2. Hizkuntza eskakizuna.
a) Europar Batasuneko kide diren estatuetako bateko herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunei jarraituz, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. Parte hartu ahal izango dute, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; halaber haien ondorengoek eta haien ezkontidearenek, baldin eta zuzen- bideko banaketarik ez badago eta ondorengo horiek 21 urte baino gutxiago badituzte edo gehiago izanik ezinduak badira. c) Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasun-auziaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da. g) Lanpostuari dagokion euskarako 2. hizkuntza eskakizunaren jabe izatea, derrigortasun data beteta. Hizkuntza eskakizun hori HAEEk emandako agiri ofizialaren bidez edo horren baliokidez egiaztatuta ez dutenek, hautaketa probetan bertan horretarako deituko diren azterketetan egiaztatu beharko dute.
b) 16 urte beteta edukitzea eta derrigorrezko erretiroa hartzeko adinetik gorakoa ez izatea.
d) Diziplina-espediente bitartez edozein Herri Administraziotako zerbitzutik kenduta edo kanporatuta ez egotea, eta era- bateko inhabilitaziorik edo inhabilitazio berezirik ez izatea enplegu edo kargu publikoak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, bere estatuan Funtzio Publikoan jardutea galaraziko liokeen inhabilitaziorik edo antzeko egoerarik ez edukitzea eta diziplina-zigorrik edo zigor penalik ez izatea.
e) Lanpostuari dagozkion lanak egiteko gai izatea eta lan horietan behar bezala aritzea eragotziko lukeen gaixotasunik edo eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea. Hori dagokion unean egiaztatu beharko da, udalak horretarako ezarria duen zerbitzuak azterketa eginda onartutako izangaiari.
f) Batxilergo, Lanbide-Heziketako 2. maila edo parekoa den titulazio maila izatea.
h) Langabezia egoeran egotea errelebo kontratua sinatzeko orduan.
Prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Beasaingo Udaleko alkate-lehendakariari zuzenduko dizkiote onartua izateko eskabideak. Eskabideak Oinarri hauen II. eranskin gisa doan inprimakiaren arabera aurkeztu beharko dira. Eskabideak, behar bezala beteta, toki hauetako batean aurkeztu behar dira: a) Beasaingo Udaleko Erregistro Orokorrean, iGunea Herritarren arretarako Bulegoa (Loinatz San Martin plaza azpia). c) Posta-bulegoetan. Horrelakoetan, betiere aurkezpen- epearen barruan, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar zaio eskabidea postetxeko funtzionarioari, hark eguna eta zigilua jarri eta ziurtatu ahal izan dezan. Horrela bakarrik ulertuko da eskariak postetxearen bulegoan entregatu ziren egun berberean sartu zirela Beasaingo Udal Erregistroan. Eskabidea bera da zigilatu beharrekoa
b) 39/2015 legearen 16 artikuluak aipatzen duen edozein tokitan.
1. Iturgintza, soldadura, pintura, sarrailagintza, elektrizitatea eta obra lanak. Kontzeptu orokorrak. Erremintak eta tresnak. Horien mantentze-lanak. Aberiak eta konponketak.
2. Igerileku publikoen oinarrizko ezagutzak eta mantentze lanak. Uraren tratamendu fisiko eta kimikoa erabilera publikoko igerilekuetan.
3. Elektroteknia. Printzipio orokorrak.
4. Ondorengo instalazioen jarraibide teknikoak: Berokuntza, aire-girogailua, ur-bero sanitarioa eta pertsonek edateko ur hotzarena.
5. Legionelosiaren kontrola eta horren kontrako neurrien aplikazioa arrisku guneetan. Legionelaren inguruko legedia, 865/2003 Errege Dekretuan biltzen da.
6. Kirol instalazioak. Aparatu, ekipo eta gimnasioetako gainerako ekipamendua. Oinarrizko jarraibideak horiek funtzionatu, erabili eta konpontzeko, eta beraien mantenua.
7. Instalazio termiko, hozte-sistemen, klimatizazioaren, aireztapen eta ACS instalazio eskemen interpretazioa eta gauzatzea.
8. Energiaren erabilera eraginkorra.
9. Ingurugiro Kudeaketaren oinarriak. Ingurumena zaintzea.
10. Laneko segurtasun eta osasuna. Laneko segurtasun neurriak.
11. Irailak 27ko 742/2013 Errege Dekretua, igerilekuetako irizpide tekniko-sanitarioen ingurukoa.
12. Otsailak 18ko 32/2003 Dekretua, Erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa onartzeari buruzkoa.