Mantentze-lanetako ofizialen lan-poltsa

2014/11/29 - 2014/12/28
Inprimatu
Tudela | Diseminado
Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA
Lehiaketa:
Mantentze-lanetako ofizialen lan-poltsa
Lanpostua:
mantentze-lanetako eta hornidurako ofiziala.
Taldea:
C
Eginkizunak eta atazak:

Kontratatuaren eginkizunak edo zereginak izanen dira Tuterako Udalaren Ur Batzordeko mantentze-lanetako eta hornidurako ofizialarenak (C mailari/taldeari atxikia).

Titulazioa:

Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean Goi Mailako Batxilergoko titulu akademikoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea edo eskuratzeko baldintzetan egotea.

Beste baldintza batzuk:

C mailako gidabaimena izatea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Deialdiaren oinarriak eta hautaproben iragarkiak iragarki oholean argitaratuko dira eta, behar bada, oinarrietan aurreikusitako beste lekuetan. Aztertu ahalko dira, orobat, www.tudela.es udal web orrian, deialdiaren iragarkian, “Lan eskaintza publikoa” atalean.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz. Eskabideak deialdi honetako I eta II. eranskinetan argitaratzen diren ereduei jarraikiz aurkeztuko dira eta horiek Tuterako Udalaren Ur Batzordearen bulegoetan eskura daitezke; haietan, eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunerako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek.

113/1995 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren arabera, eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da deialdi hau eta oinarriak Ur Batzordearen iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik (Udalaren web orrian, ere aztertu ahalko da, www.tudela.es , deialdiaren iragarkian, “Lan eskaintza publikoa” atalean). Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

Gai zerrenda

1.–Ur horniduraren hodiak. Materialak. Instalatzea.

2.–Urez hornitzeko sare baten osagaiak. Balbulak. Bentosak. Ur harguneak. Ureztatze ahoak. Hustubideak.

3.–Ur horniduraren harguneak. Diametroak, materialak, kokapena.

4.–Eremu publikoan dauden horniduretako matxurak konpontzea. Jarraibideak. Erabili beharreko makineria eta lanabesak. Segurtasuna.

5.–Urez hornitzeko sareak konpontzeko erabili behar diren materialak.

6.–Neurgailuak, herri bat urez hornitzerakoan: uraren nibela, emaria eta bolumena. Motak, instalazioa eta funtzionamendua.

7.–Urez hornitzeko sare baten ur-deposituak. Kokapena, zatiak, materialak eta instalazioak.

8.–Tuterako Udalaren Ur Batzordearen ur hornidura sareen araudi teknikoa.

9.–Laneko segurtasun eta osasuna, hornidura sareak konpontzeko lanetan. Bitarteko eta gailu zuzentzaileak. Denen segurtasunerako bitartekoak eta gailuak. Norberaren segurtasunerako bitartekoak eta gailuak.