Legelaria
Araba
- Osoko bilkuretarako eta batzorde eta ponentzien bilkuretarako Osoko Bilkura eta Batzordeen Atalak egiten dituen lan administratiboak gainbegiratzea.
- Ekimenak talde parlamentarioei bidaltzea, Eusko Legebiltzarreko Mahaiak aztertu dituenean.
- Osoko bilkuretako eta batzorde eta ponentzien bilkuretako gai-zerrendaren eta deialdiaren berri ematea.
- Osoko bilkuretan eta batzorde eta ponentzien bilkuretan aholkularitza juridikoa ematea.
- Ponentzien txostenak eta batzordeen irizpenak egitea.
- Batzordeek onetsitako testuak prestatzea eta argitaratu aurretik gainbegiratzea.
- Osoko bilkuren eta batzorde eta ponentzien bilkuren aktak egitea.
- Legebiltzarraren ordezkaritzek Legebiltzarretik kanpo joandakoan dituzten jarduerak kudeatu eta koordinatzea eta Mahaiari adieraztea.
- Legelari nagusiak edo Legebiltzarreko Mahaiak eskatutako txosten juridikoak egitea.
- Eusko Legebiltzarra eta Legebiltzarreko edozein organo ordezkatu eta aldeztea, Mahaiaren aginduz, Konstituzio Auzitegian, beste jurisdikzio-organo batzuetan eta Arbitraje Batzordean.
- Lehendakariak, Mahaiak, Osoko Bilkurak edo legelari nagusiak agindutako goi-mailako beste edozein aholkularitza-, azterketa- eta proposamen-lan edo laguntza juridikoko beste zeinahi lan.
Zuzenbidean lizentziatu edo graduatu titulua
Euskarako hizkuntza-eskakizuna: 3.a, nahitaezkoa
a) Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko estatu batekoa edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiak izenpetutako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio askea aplikagarri zaion estatu bateko nazionalitatea edukitzea, Europar Batasunaren Itunean zehaztu den baldintzetan.
Halaber, Europar Batasuneko estatuetako nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, menpekoak badira.
b) 16 urte beteak izatea, eta 65 urteko adinera heldu gabe egotea.
c) Oinarri espezifikoetan eskatzen den titulazioa izatea, izaera ofizialekoa eta organo eskudunak igorria, edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerrian lortutako titulu akademikoei dagokienez, haien homologazioa egiaztatuko duen egiaztagiria eduki beharko da.
d) Dagozkion eginkizunetan jarduteko behar diren baldintza psikofisikoak betetzea.
e) Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikoren zerbitzutik bereizita edo kaleratuta ez egotea, eta enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia ez izatea. Beste estatu bateko nazionala izanez gero, ez edukitzea desgaikuntzarik edo egoera baliokiderik, eta ez jaso izana diziplinazehapenik edo zigor-kondenarik, jatorriko herrialdean funtzio publikora iristea eragozten duenik.
f) Administrazio publikoetako langileen bateraezintasunei buruz indarrean dagoen legedian aurreikusitako inolako ezgaitasun edo bateraezintasunik ez izatea. Hala ere, dagoeneko kargu publikoren bat edo jarduera pribatu bateraezinen bat dutenak lege-arau horietan aipatzen den aukeratzeko eskubideaz baliatu ahal izango dira.
g) Zer kidegotan sartzeko lehiatuko den, kidego horri dagozkion azterketa-eskubideak ordaintzea. Azterketaeskubide horien zenbatekoa dagozkion oinarri espezifikoetan zehaztuko da, deialdian hala eskatzen bada.
h) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein baldintza.
Eskabidea, oinarri orokorretako 8. apartatuan xedatutakoaren arabera, Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen www.ivap.euskadi.eus helbideelektronikoaren bidez bete behar da.
Halaber, eskaera bete ahal izango da Eusko Legebiltzarreko Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bulegoetan, Becerro de Bengoa z.g. helbidean, Gasteizen (eraikin administratiboan), astelehenetik ostiralera, 9:00ak eta 13:00ak bitartean.