Larrialdiak Kudeatzeko Zentro Integraleko Operadorea
Bizkaia
Batxilergoko titulua edo titulu teknikoa.
Derrigorrezko 3. Hizkuntz Eskakizuna
a) Egoera hauetako bat gertatzea:
— Europar Batasuneko herritarra izatea norbera edo ezkontidea, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, edo hautagaiaren ondorengoak edo haren ezkontidearenak (zuzenbidez banatuta ez badaude), baldin eta ondorengo horiek hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, urte gehiago izanik, gurasoen mende bizi badira oraindik.
— Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen ezarpen-eremuaren barruan egotea, baldin eta hitzarmen horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezar badaiteke.
b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adina ez izatea.
c) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.
d) Diziplina-espediente bidez baztertua ez izatea ezein administrazio publikotako zerbitzutik edo ezein autonomia erkidegotako konstituzio edo estatutu organoetako zerbitzutik. Halaber, ebazpen judizial bidez, erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezia adierazita ez izatea enplegu edo kargu publikoak betetzeko, edo funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.
e) Eskatutako titulazioa izatea eta oinarri berezietan ezarritako baldintzak betetzea. Hautagaiek atzerrian lortu badituzte titulazioak, baliozkotze egokia edo —hala denean— homologazioaren ziurtagiria dutela egiaztatu beharko dute.
Hautagaiek B gidabaimena izan beharko dute.
www.bizkaia.eus (Lan Publikoaren Eskaintza) web orriaren bidez.
Eskabideak oinarrietan I. eranskinean agertzen den eredu ofizial eta normalizatuaren arabera egingo dira eta Bizkaiko Foru Aldundiko sailetako erregistro nagusietan eskuratu daiteke eredua.
Eskaera-orriak Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorretan aurkez daitezke; bestela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen (aurrerantzean 39/2015 Legea) 16. artikuluaren 4. zenbakian ezartzen diren lekuetan.
I.zatia
1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak (10-30 artikuluak).
2. gaia: Estatuaren lurralde-antolamendua. Autonomia-estatutuak: esanahia. Eskumenak Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean banatzeko sistema. VIII. titulua (147-151 artikuluak).
3. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua. Atariko titulua (1-9 artikuluak). I. titulua: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak (10-23 artikuluak).II. titulua: Euskal Autonomia Erkidegoaren botereak: Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria. Justizia Administrazioa Euskal Herrian (24-36 artikuluak).
4. gaia: 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duena. Arau orokorrak: lurralde historikoetako erakundeen eskumenak, printzipio nagusiak, zergak harmonizatzea, lankidetza-printzipioa eta Estatuarenak bakarrik diren eskumenak (1-5 artikuluak). Finantza-harremanak: printzipio nagusiak eta kupoaren kontzeptua (48-49 artikuluak).
5. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzkoa. Atariko titulua: Xedapen orokorrak (1-5 artikuluak). I. titulua: Lurralde historikoen eskumenak: esklusiboak, legeak garatu eta betearaztekoak, eta betearaztekoak (7-10 artikuluak).
6. gaia: Espainiako toki araubidea: Konstituzio-printzipioak. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea: Xedapen orokorrak. Foru-lurraldeen eskubide historikoak.
7. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Atariko titulua. I. titulua: Prozeduran interesdun direnak (3-12 artikuluak).
8. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. III. titulua: Administrazio-egintzak (34-52 artikuluak).
9. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-errekurtsoak (112-126 artikuluak).
10. gaia: Sektore publikoko kontratuak. Azaroaren 8ko 9/2017 Legearen xedea eta aplikazio-eremua. Lege horren bidez, Espainiako ordenamendu juridikora ekartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauak. Kontratu motak zedarritzea (12-18 artikuluak). Erregulazio harmonizatuko kontratuak (19-23 artikuluak). Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak (24-27 artikuluak).
11. gaia: 5/2013 Foru Dekretu Arauemailea, abenduaren 3koa, Aurrekontuei buruzko 2006ko abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauaren testu bategina onesten duena. Atariko titulua: Xedapen orokorrak (xedea eta aplikazio-eremua eta eskumenak; 1-10 artikuluak).
12. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa: administrazio-egoerak. Funtzionarioen eskubideak eta eginbeharrak. Ordainsariak.
13. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilpena arauzkotzeko Oinarrizkoa. Atariko titulua. I. titulua: Herritarren eta Herri Agintaritzaren eskubide eta eginbeharrak hizkuntzaren alorrean.
14. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa. I. titulua: Bizkaiko Batzar Nagusiak: Izaera, eskumenak eta osaera (4-9 artikuluak). Bizkaiko Foru Aldundia. Izaera, osaera eta kargua uztea. Eskumenak (12-20 artikuluak).
15. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Atariko titulua. 4/2018 Foru Araua, ekainaren 20koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Zioen adierazpena eta atariko titulua: II. titulua: Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-sektore publikoan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak.
16. gaia: 1/2016 Foru Araua, otsailaren 17koa, Bizkaiko Gardentasunari buruzkoa. Publikotasun aktiboa: Aplikazio-eremua (2. artikulua) eta kontzeptua eta dimentsioak (5. artikulua). Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: kontzeptua (18. artikulua) eta mugak (21. artikulua). Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordea (28-29 artikuluak).
II.zatia
17. gaia: 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena. I. kapitulua: Xedapen orokorrak; II. kapitulua: Eskubideak eta betebeharrak. III. kapitulua: Babes zibila. IV. kapitulua: Lazeriak ez diren larrialdiak kudeatzeaV. kapitulua Prebentzio, suhiltzaile eta salbamendu zerbitzuei VIII.kapitulua. Zehapen-araubidea.
18. gaia: 153/1997 Dekretua, 1997ko ekainaren 24koa, «Larrialdiei aurre egiteko bidea-LABI» deritzan Euskadiko Herri Babeseko Plana onartzen duena eta larrialdiei aurre egiteko euskal sistemak dituen integrazio-bideak arautzen dituena (EHAA, 138. zenbakia, astelehena, 1997.eko uztailak 21). 1/2015 dekretua, urtarrilaren 13koa, zeinaren bidez onartzen baita berrazterketa berezi bat egitea «Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea-LABI» deritzan Euskadiko Herri Babeseko Planean (EHAA, 14. zenbakia, osteguna, 2015.eko urtarrilak 22). Hitzaurrea. Atariko titulua. I. titulua: Arriskuak identifikatzea. II.titulua: Bitartekoen eta baliabideen zehaztapena. III. titulua: Euskal Autonomia Erkidegoko herri babesaren plangintza. IV. titulua: Zuzendaritza eta koordinazioko arau orokorrak. V. titulua: Euskal Autonomia Erkidegoko herri babesaren antolaketa-eremu orokorra, 3.kapitulua bakarrik (eraginkortasuna).
19. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Uholdeen Ziozko Larrialdiko Plan Berezia. Honen bidez onartu zen: 3/2015 Ebazpena, urtarrilaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Uholdeen ziozko Larrialdiko Plan Berezia onartzeko Erabakia, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutakoa, argitara ematea xedatzen duena (EHAA, 13. zenbakia, asteazkena, 2015.eko urtarrilak 21). Testu osoa, puntu hauek izan ezik: 7: Uholdeen aurrean jarduteko toki eta foru eremuko planak; 8: Prebentzioa, eta 9: Plana ezarri eta haren eraginkortasuna mantentzea.
20. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Baso-suteetarako Larrialdiko Plan Berezia. Honen bidez onartu zen: 80/2016 Ebazpena, abenduaren 27koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Baso-suteetarako Larrialdiko Plan Berezia onartzeko Erabakia, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutakoa, argitara ematea xedatzen duena (EHAA, 7. zenbakia, asteazkena, 2017ko urtarrilaren 11koa). Testu osoa, puntu hauek izan ezik: 10: Abisuen plana; 11: Foru- eta toki-mailako jarduera-planak; 13: Planaren ezarpena eta mantenimendua.
21. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko errepideez eta trenbideez salerosgai arriskutsuak garraiatzeak dakarren arriskua dela-eta sor daitezkeen larrialdiei aurre egiteko Plan Berezia. Honen bidez onartu zen: 10/2001 Ebazpena, abuztuaren 1ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko errepideez eta trenbideez salerosgai arriskutsuak garraiatzeak dakarren arriskua dela-eta sor daitezkeen larrialdiei aurre egiteko Plan Berezia onartzen duen Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakia argitaratzea xedatzen duena (EHAA, 189. zenbakia, ostirala, 2001.eko irailak 28). Testu osoa, puntu hauek izan ezik: 6. Toki-eremuko jarduera-planak salerosgai arriskutsuak tartean diren istripuen aurrean; 7: Plana ezartzea eta mantentzea.
22. gaia: Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak, honen bidez onartuak: Agindua, 2018ko azaroaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartzen dituen eta Larrialdietan Koordinatuta Esku hartzeko Zerbitzua sortzen duen agindua laugarren aldiz aldatzekoa. (EHAA, 233. zenbakia, asteartea, 2018.eko abenduak 4).
— Taktikak:
Mendia/Landa-zona/hiri inguruko zona (Mendi) M1, M2 eta Koba:
Uretakoak (Ura): U1, U2 eta U3.
Suteetakoak (Sutegi): BFP, SG10, SG2 eta SG3.
Gai arriskutsuen garraio TPC1-TPF1etik TPC5-TPF5era.
Industria: Kimika.
Trenbidea: T1 eta T2.
Hegazkinak: Txori 1 eta Txori 2.
23. gaia: Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak, honen bidez onartuak: Agindua, 2018ko azaroaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartzen dituen eta Larrialdietan Koordinatuta Esku hartzeko Zerbitzua sortzen duen agindua laugarren aldiz aldatzekoa . (EHAA, 233. zenbakia, asteartea, 2018.eko abenduak 4).
— Taktikak:
Hiri-ingurua (Hiri): H1 eta HA.
NRBQ: Garoña 0, Garoña 1 eta Radium.
Gasa: Gasa.
Ingurumena: IGA, IGR, IGM eta IGT.
Meteorologia txarra (Meteo)/Baso-suteetarako arriskua (Basoa): Meteo, Basoa, Uholde, Elurra, Galerna eta Haizea.
Hornidura (Eraman): Eraman.
Luiziak-lurjausiak: Lurra, Sismo.
24. gaia: Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak, honen bidez onartuak: agindua, 2018ko azaroaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartzen dituen eta Larrialdietan Koordinatuta Esku hartzeko Zerbitzua sortzen duen agindua laugarren aldiz aldatzekoa (EHAA, 223. zenbakia, 2018ko abenduaren 4koa).
— Taktikak:
Ebakuazioa, aterpea: Hotela.
Presak: Undurr, Urtegi.
Trafiko-istripuak (TG): TG1 eta TG2.
Biktima anitzeko istripuak (IMV): IMV.
Aparteko istripuak, bortitzak (IEV): IEV.
Lan-istripuak (PG1): PG1.
Istripuak bide publikoan (PG3): PG3.
Larrialdietarako planak aktibatzea: PEE-Seveso, plana aktibatzeko taktika.
25. gaia: Bizkaiko Foru Aldundiaren 130/2010 Foru Dekretua, azaroaren 23koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Larrialdietarako Foru Plana arautzen duena (Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 229. zenbakia).
26. gaia: Bizkaiko Lurralde Historikoko Baso-suteetarako Larrialdi Plana (Infobi). (2002ko maiatzaren 24ko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 9. zenbakia).
27. gaia: 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa, eta haren aldaketak: I-V kapituluak, biak barne. Kode elektronikoak. Lan-arriskuen prebentzioa, 2018ko uztailaren 23an eguneratutako edizioa.
28. gaia: 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko (EHAA, 238. zenbakia, asteartea, 2010.eko abenduak 14). Hutsen zuzenketa, honako dekretu honena: 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko (EHAA, 289. zenbakia, asteazkena, 2014.eko urtarrilak 22). 1-5 kapituluak (biak barne) eta II. eranskina.
III.zatia
29. gaia: Bizkaiko geografia I. Bizkaiko orografia: ezaugarri orokorrak eta gailur nagusiak, zer mendilerrotan dauden, eta bakoitzaren kokalekua eta garaiera. Bizkaiko hidrologia. Bizkaiko ibaien izaera: izena, arroa, kokalekua eta ibilbidea. Aintzirak, presak, urtegiak, hezeguneak eta urmaelak; izena eta kokalekua. Bizkaiko kostaldea: hondartzak.
30. gaia: Bizkaiko geografia II. Bizkaiko lurraldea: eskualdeak eta udalerriak: izena, kokalekua, administrazio-mugak eta biztaleak. Industrialdeen kokapena. Bizkaiko Foru Aldundiko PSSZeko suhiltzaile-etxeen eragin-eremuak.
31. gaia: Bizkaiko Lurralde Historikoko errepide-sarea:
a) Estatuko interes orokorreko sarea. Izendapena eta udalerriak.
b) Bizkaiko Lurralde Historikoko sarea: nagusia, bigarren mailakoa eta tokikoa. Errepidea, definizioa eta sare-mota.
c) Sarbideak eta lotuneko adarrak. Errepidea, definizioa eta sare-mota.
32. gaia: Bizkaiko Lurralde Historikoko ADIFeko aldirietako trenbide-sarea, Euskal Trenbide Sarea eta Metro Bilbao. Lineak, geltokiak eta izena. Bilboko Portua. Bilboko Aireportua.
33. gaia: Kartografia eta orientazioko oinarrizko kontzeptuak. Kartografia. UTM proiekzioa. Eskalak eta zeinu konbentzionalak. Maila-kurbak. Interpretazioa. Koordenatu-sistemak: geografikoak, UTM. Nabigazioa: Posizionatze globaleko sistemak (GPS). Trigonometria. Informazio geografikoko sistema (SIG).
34. gaia: Komunikazioa Sarrera. Komunikazioa: oztopoak eta akatsak. Ahozko komunikazioa. Hizkuntzaz gaindiko osagaiak. Ahozkoa ez den komunikazioa. Telefono bidezko arreta: Telefono-arreta larrialdietako zerbitzuetan. Telefonoaren abantailak eta eragozpenak. Larrialdietako arretako ekintzak. Telefono bidezko komunikazioaren osagaiak. Telefonozko elkarrizketaren egitura-faseak: deiak jasotzean eta egitean Larrialdiaren aurreko jarduketak:
35. gaia: Komunikazio-ekipoen ezaugarri orokorrak. Irrati bidezko ekipoak. irrati bidez identifikatzea Bizkaiko Foru Aldundiko PSSZeko suhiltzaile-etxeak eta ibilgailuak. Eusko Jaurlaritzaren Tetra komunikazio-sistema Irrati bidezko komunikazioetarako lengoaia. ICAO kodea. Q kodea. Euskarazko komunikazioen terminologia.
36. gaia: Meteorologia-fenomeno kaltegarriak iragartzeko, segimendua egiteko eta esku-hartzeko protokoloa (V-9, 2016ko martxoaren 17a), Eusko Jaurlaritza.
37. gaia: 2017ko ADRa: 5.2 Markatzea eta etiketak jartzea, 5.3 Etiketak jartzea (Plakak-Etiketak) eta Edukiontzien panel laranja, CGEM, MEMU, Zisterna edukiontziak, Zisterna eramangarriak eta ibilgailuak eta 5.4 Dokumentazioa. (EHAA, 106. zenbakia, osteguna, 2017.eko maiatzak 4) 2017ko ADRaren A eta B eranskinei eginiko zuzenketak, eta 2017ko ekainaren 24ko EAO (150 zenbakia). 2017ko ADRaren A eta B eranskinei eginiko zuzenketen oker-zuzenketa.
38. gaia: Agintea eta kontrola esku-hartzeetan. Aginte-egitura esku-hartze batean; esku-hartzeetan komunikatzeko prozedurak; txostenak eta aginte-erreleboak.
39. gaia: Baso-suteak Bizkaian: arrisku-garaiak, motak eta kausalitatea. Sute-motak eta baso-suteen portaeran eragina duten faktoreak. Baso-suteen kontrako metodoak: zuzeneko erasoa, zeharkako erasoa. OACEL protokoloa.
40. gaia: Prozedura operatiboak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzua (PSSZ) mobilizatzeko protokoloa:
— Hiri-suteetan baliabideak mobilizatzeko protokoloa.
— Industria-suteetan baliabideak mobilizatzeko protokoloa.
— Gasa dagoen gorabeheretan jarduteko protokoloa.
— Landa-suteetan jarduteko protokoloa (tximinietan gertatutako suteetan barne).