Lan-poltsa: G. M. T. Kidegoa: Arkitektura Aukera.
- Arkitektura
- Arkitekturan gradua
- Arkitektura Ikasketen gradua
- Arkitektura Oinarrietako gradua
- Arkitektura eta Hirigintzaren Oinarrietako gradua
Arkitekturan Graduko titulazioa dutenek lanbide erregelatu honetan jarduteko gaitasuna ematen dien master titulua ere aurkeztu beharko dute eskariak aurkezteko epearen barruan.
GUTXIENEKO ORDAINSARIA: 41.495,54 euro gordin urteko
Hautaketa-prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonek Internet bidez egin behar izango dute eskaera eta honako helbide elektronikoan eskuragarri duten eredua bete beharko dute: www.ivap.euskadi.eus (Atala: Enplegu Publikoa, lan poltsak).
Internet bidezko eskaera Eusko Jaurlaritzako KZGunea zentro publikoen bidez egin ahal izango da. KZGuneen zerrenda eta kokagunea eskuragarri daude honako helbide elektronikoan: www.kzgunea.net .
Eskaerak aurkezteko eta tasak ordaintzeko epea 2014ko abenduaren 15ko 00:01 orduetatik abenduaren 19ko 23:59tara joango da.
Beste eskakizunen egiaztapena egiteko dokumentazioa eskaneatu eta internetetik bidali ahal izango da eskaria egiteko unean edo IVAPeko ordazkaritzetan aurkeztu ahal izango da, beti ere eskariak aurkezteko epearen barruan.
ESKAERA ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA ETA HAUTAKETA-PROZESUAREN JARRAIPENA
Eskabideak aurkez daitezke, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legezko 38.4 artikuluan aipatutako lekuetan.
Eskabidea postetxe bidez aurkeztuz gero, irekita eman behar zaio postako funtzionarioari, ziurtatu aurretik data eta zigilua jar diezaion.
Beste eskakizunen egiaztapena egiteko dokumentazioa aurkeztu beharko da, beti ere eskariak aurkezteko epearen barruan.
Dokumentazio hau IVAPeko ordazkaritzetan aurkeztu ahal izango da.
Eskariak aurkezteko aplikazioaren bidez euskara proba egitetik salbuetsita daudela egiaztatu ezin izan dutenek alderdi hori egiaztatzen duen agiriaren kopia ekarri beharko dute euskara ariketa idatzia egingo den eguna baino lehenago.
Eskariak aurkezteko eta tasak ordaintzeko epea 2014ko abenduaren 15etik 19ra doa, bi egunak barne.
Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren epaimahaiak hautaketa prozesuan onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onartuko ditu. Behin-behineko zerrenda hauek eta lehen ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua 2015eko urtarrilaren 20an argitaratuko dira.
Epaimahaiak aipatutako zerrenden aurka erreklamazioak aurkezteko epe bat ezarriko du eta aurkeztutakoak ikusi eta aztertu ondoren onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onartuko ditu.
Tasak ordaintzeko bi modu daude:
1 OFF-LINE ordainketa: jarraian aipatutako edozein banketxera joan eta sistemak emandako inprimakia aurkeztu.
- Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa).
- Laboral kutxa.
- La Caixa.
- Banco Santander.
- BBVA.
- Sabadell Guipuzcoano.
- Bankia.
- Bankoa.
2.- ON- LINE ordainketa banketxe horietako banka elektronikako bezeroa izanez gero, sistema hori erabil daiteke ordaintzeko. VISA edo MASTERCARD txartelen bidez ere egin daiteke ordainketa.
Tasaren zenbatekoa : 21,80 euro (A titulazio-taldea: Goi-mailako teknikariak)