Lan-poltsa bat eratzeko deialdia: Getariako Turismo-Bulegorako harreragilea eta bisita gidatuak egiteko
Gipuzkoa
— Turismo Bulegora etortzen den jendeari atenditu aurrez aurre, telefonoz edo telematika bidez, eta arloko gaien izapide administratiboa egin, turismo bulegoko arduradunaren zuzendaritza eta agindupean.
— Informazio turistikoari dagozkion lan jakinak egin Itourbaskeko arauen barruan (estatistikak, informazio turistikoa, produktuen katalogoa, «famtrips»-ak, etab.), bulegoko erabiltzaileak/bezeroak gazteleraz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez atendituz, aurrez aurre, telefonoz, postaz edo posta elektronikoaren bidez.
— Administrazio-lanak egin arlo honetako espediente eta gaietan, turismoko arduradunaren aginduei jarraituz, besteak beste honako hauek: akordio proposamenak prestatu, gastu proposamenak izapidetu, gutunak, datu-baseak, artxibatze-lanak.
— Programatzen diren sustapenn uristikoko jarduerak egin zuzendaritzarekin batera, eta, hala eskatzen zaionean, azoka, karpa eta work-shopetara joan.
— Eskualderako sustapen eta hedapen programak egin Zuzendaritzarekin batera, bileretan parte hartu eta hartutako erabakien segimendua egin.
— Bulegotik eramaten diren jardueren proposamenak prestatu zuzendaritzarekin batera, eta, zerbitzuak hala eskatzen duenean, bileretara joan.
— Arlo honek antolatzen dituen ekitaldiak prestatzen lagundu, ekitaldietara joan eta behar bezala funtziona dezaten kontrolatu, hala egitea komenigarria denean.
— Zuzendaritzari lagundu kalitate-sistema jartzen, erregistroetako adierazleak kontrolatzen eta helburuen segimendua egiten, kalitate-programako gainerako unitateekin koordinatuz horretarako.
— Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun eta Produktuaren arloko programetako arduradunarekin batera lanean jardun.
— Turismo Bulegoko eta eskualdeko web-orriko datuak, foiletoak eta datu- baseak gainbegiratu, eta horien eguneratze eta mantentze-lanak egin. Web orriaren eta sare sozialen dinamizazioa egin.
— Biltegia eta merchandising-a: eskaerak kudeatu, eskaerak jaso, stock-a kontrolatu, stock-a antolatu, etab.
— Bisita gidatuak egitea hala dagokionean.
— Halaber, lanpostuan aritzeko eskatutako prestakuntzarekin bat etorriz agindutako beste edozein lan egitea.
Turismoko diplomatura edo gradua izatea.
Euskarako 3. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokide baten jabe izatea.
a) Espainiako edo Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
Halaber, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoak eta ezkontideen ondorengoek zuzenbidez bananduta ez badaude, eta hogeita bat urte baino gutxiago edo adin horretatik gorako mendekoak badira. Hori guztia 2015eko urriaren 30eko Enplegatuaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 57. artikuluan xedatutakoaren arabera.
b) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adina ez gainditzea.
c) Turismoko diplomatura edo gradua izatea.
d) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea.
e) Diziplina espediente bidez estatuko, autonomi erkidegoetako edo toki- erakundeetako zerbitzutik kanporatu ez izana; eta funtzio publikoak betetzeko ezgaitua ez izatea.
f) Inolako ezgaitasun edota bateraezintasunezko lege-kausaren batean sartua ez izatea, 53/1984 Legean, abenduaren 26koan, Herri Administrazioen zerbitzuan diren langileen bateraezintasunei buruzkoan aurreikusita dagoenaren arabera.
g) Euskarako 3. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokide baten jabe izatea. Prozesuan zehar ez da egingo hizkuntza- eskakizuna egiaztatzeko azterketarik.
h) Hizkuntza ezberdinen ezaguera izatea, azken elkarrizketa hainbat hizkuntzatan egingo da hori egiaztatzeko.
Eskabideak Getariako udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Herriko Plaza 20810 Getaria)