Lan-arriskuen prebentzio eta ingurumen arduraduna

2021/04/07 - 2021/04/14
Inprimatu
Pasai Donibane
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Pasaiako Portuko Agintaritza
Lehiaketa:
Lan-arriskuen prebentzio eta ingurumen arduraduna
Lanpostua:
Lan-arriskuen prebentzio eta ingurumen arduraduna
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:

Lan-arriskuen prebentzioa eta ingurumen-funtzioaren kudeaketa planifikatzen laguntzea eta arlo bakoitzeko politika eta prozesuak koordinatzea eta ezartzea.

Funtzio nagusiak (*)

- Pertsonen, merkantzien eta eragiketen segurtasun integralaren funtzioa, lan-arriskuen prebentzioa eta ingurumen-kudeaketa planifikatzen laguntzea.

- Arlo horietan indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzea.

- Erakundeko larrialdi-plana kudeatzea eta segurtasun industrialaren arloko ekintzak portuko zerbitzu-eremuko erabiltzaileekin, babes zibilarekin eta zerikusia duten tokiko erakundeekin batera koordinatzea.

- Erakundeko lan- eta ingurumen-arriskuen ebaluazio-plana egiten laguntzea.

- Erakunderako espezialitateetan aurreikusitako prebentzio-ekintzaren segimendua koordinatzea eta egitea.

- Lan- eta ingurumen-arriskuen prebentzioan eta segurtasun industrialaren arloan hartutako neurri prebentibo eta zuzentzaileen segimendua koordinatzea eta egitea.

- Lan- eta ingurumen-arriskuen prebentzioko eta segurtasun industrialaren arloko trebakuntza-plana garatzea.

- Segurtasun- eta osasun-batzordean parte hartzea.

- Erakundean gertatutako lan-istripuak eta ingurumenean eragina dutenak aztertzea.

- Bere erantzukizun-arloarekin zerikusia duten erreklamazioak bideratzea eta espediente zigortzaileak kudeatzea beste sail batzuekin batera.

- Osasun-zaintzarekin eta enpresako medikuntzarekin zerikusia duten jarduerak koordinatzea eta egitea.

- Bere lanpostuaren eremuan ezarritako segurtasuneko, datuak babesteko, kalitateko, hizkuntza kudeaketarako eta ingurumeneko betetzen direla zaintzea.

- Bere jarduerarekin zerikusia duten txostenak, azterketak, proiektuak eta -aurrekontuak egitea eta haietatik
eratorritako dokumentazio administratiboa kudeatzea.

- Bere funtzioen edukiarekin zerikusia duten jardueretan sailei laguntzea.

- Esleitutako baliabide materialak eta giza baliabideak kudeatzea, eta, horretarako, bere funtzioak egiteko erabilgarri dituen baliabide guztiak erabiltzea.

- Lanpostuaren zereginarekin zerikusia duen jarduera oro.

(*) Pertsonen, salgaien eta eragiketen segurtasun integralari buruzko misioa betetzeko industria-segurtasunaren arloan garatzen diren eginkizunak Pasaiako Portuko Barneko Larrialdi Plan Integratuaren kudeaketan zentratuko dira, eta industria-segurtasunari buruzko jarduerak esleituta dituzten Pasaiako Portuko Agintaritzako gainerako kideekin koordinatuta gauzatuko dira, Kudeaketa Sisteman ezarritakoaren arabera. Arriskuen prebentziorako integratua (LAKSI) eta Pasaiako Portuko Agintaritzako zuzendariak emandako gainerako jarraibide osagarriak.

Titulazioa:

Lizentziatura, Gradua, Ingeniaritza Diplomatura edo Ingeniaritza Unibertsitate Titulazioa ofiziala edukitzea edo eskuratzeko baldintzetan egotea, ahal dela:

- Industria Ingeniaritza

- Ingurumen Ingeniaritza

- Ingeniaritza Kimikoa

- Ingeniaritza Zibila

- Portu, Ubide eta bideetako Ingeniaritza

- Industria Ingeniaritza Teknikoa

- Industria Kimikan Ingeniaritza Teknikoa

- Kimika

- Ingurumen Zientziak

- Biologia

- Lanpostuaren eginkizunekin lotutako beste baliokide batzuk

Atzerrian eskuratuko titulazioak aurkezten dituztenek egiaztatu beharko dute eskuratu dutela haren dagokion konbalidazioa edo, bere kasuan, konbalidazioa egiaztatzen duen kredentziala.

Betebehar hau ez da aplikagarria izango Batasun Zuzenbidearen Xedapen barne araututako lanbide-eremuan haien lan trebakuntzaren aitortza lortu duten hautagaiei.

Beste baldintza batzuk:

1. Nazionalitatea

a) Espainiar nazionalitatea izatea.

b) Europako Batasuneko partaide den estaturen bateko nazionalitatea izatea.

c) Beste nazionalizatea izanda ere, Europako Batasuneko partaide diren beste estatuetako nazionalen ezkontideak, betiere legez bereizita ez badaude, baita haien ondorengoak eta ezkontidearenak ere, baldin eta bi ezkontideak legez bereizita ez badaude, eta hauek hogeita bat urtetik beherakoak edo adin hori gaindituta duten ondorengoak badira eta horien kontura bizi badira.

d) Europako Batasunak hitzartutako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio librea aplikagarria zaion estaturen batekoa izatea.

e) Adierazitako aurreko ataletan barne ez dauden pertsona atzerritarrek Espainian legezko erresidentzia badute.

2. Gutxienez 16 urte izatea eta, bere kasuan, erretiro arrunterako adina maximoa ez izatea.

3. Lanpostu atxikitua dauden funtzioak betetzeko bateraezina diren gaixotasunak edo muga fisiko edo psikikoak ez izatea.

4. Ezintasuna duten pertsona hautagaiek, ehuneko hogeita hamahiruko edo ezintasun-maila handiagoa aitortuta dutela egiaztatu beharko dute eta Administrazio Publikoen organo eskudunek emandako ziurtagiria
aurkeztuko dute baita ere egiaztatzeko deialdian eskainitako lanpostu honi dagozkion lan horiek egiteko gaitasuna dutela.

5. Diziplina zigorra dela medio zerbitzutik bereiztuta ez izatea, edo sektore publikoan funtzioak betetzeko gaitasun gabetua ez egotea. Bateraezintasun kausatan ez egotea funtzio publikoak gauzatzeko

6. Hautaketa prozesuan aurkeztutako edozein datu edo dokumentu faltsifikatu izanak ekarriko du hautagaiaren kanporatzea prozesutik.

Oharrak:

B motatako gidabaimena izatea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek web orrian:http://www.pasaiaport.eus/eu/portua/portuko-agintaritza/enplegu-eskaintzak  dagoen eskaera-eredua deskargatu eta osatu beharko dute, III eranskinean ere jaso dena.

Osatutako eta sinatutako eskaerak, gehi entregatu behar den beste dokumentazio guztia, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Giza Baliabidetako Zerbitzuan edo Erregistro Orokorran aurkeztu beharko dira eskaerak aurkezteko azken egunaren 14:30 baina lehen (ordutegia astelehenik ostiralera: 7:30tik-14:30ra) edo posta zertifikatuaren bidez bidaliko dira (Helbidea: Giza Baliabideen Zerbitzua-Pasaiako Portuko Agintaritza, Portu Barrutia z/g. 56 posta  txatila, 20110 Pasaia), eta kasu horretan, gutun-azal irekian aurkeztuko da bidalketa, posta-funtzionarioak data eta zigilua jarri ahal izateko, eskaera aurkezteko epean aurkeztu dela ziurtatzeko 39/2015 legearen 38.4 artikuluak dioena jarraituz.

Eskaerak aurkezteko epea 2021/04/14ean 14:00tan bukatuko da.