Kultur suspertzaile lanpostu bat Alegian

2016/06/16 - 2016/07/02
Inprimatu
Alegia
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ALEGIAKO UDALA
Lehiaketa:
Kultur suspertzaile lanpostu bat Alegian
Lanpostua:
Kultur suspertzaile
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

Eginkizunak:

— Kultura, gazteria, hezkuntza eta kirola arloko funtzionamenduaren ardura, giza eta material baliabideak kudeatu eta ikuskatuz.

— Aipatutako arloetako jarduerak planifikatu, dinamizatu eta garatu.

— Aipatutako arloen urteko aurrekontua proposatu, hau betetzeko neurri egokiak sustatuz.

— Baldintza pleguak, ordenantzak eta arauak proposatu aipatutako arloetan aplikatzeko, eta daudenen aldaketa bere kasuan.

— Harremanak garatu beste erakunde, elkarte, hezkuntza zentru, entitate eta profesionalekin ardura emandako funtzioetarako.

— Hobekuntza sustatu, ekintzak eta aldaketak proposatu.

— Kultur etxe eta zerbitzu atxikien kontrola eta funtzionamenduaren jarraipena.

— Eginkizunarekin zerrikusia duen dokumentazioa kudeatu, zaindu eta artxibatzea.

— Kultur etxe ari lotutako eraikin, instalazio eta ekipo ezberdinen kontserbazio eta mantenimendua ikuskatzea.

— Bitarteko, instalazio eta ekipamendu berrien beharra detektatu eta erosketa proposatzea, beharrezko informazioa emanez.

— Gauzatzeko programa eta iniziatibak diseinatu eta planifikatu alkatetza edota zinegotzi arduradunekin bat etorriz.

— Beste administrazio publiko eta pribatuen laguntzak aztertu eta kudeatu.

— Zabaldu eta argitaratu garatutako jardurera eta egitarauak (ikastaro, jaialdiak, udako ekintzak, festak).

— Aipatutako arloekin zerrikusia duten herri mugimendu eta ekimenak dinamizatu.

— Ardura emandako funtzioekin zerrikusia duten txosten, espediente, memoria eta kudeaketa administratiboa egin.

— Telefono, fax, posta elektroniko, korreo eta iradokizun postontzia erantzun.

— Jendaurreko harrera orokorra eta instalazioen erabiltzaileena; jarduera, ordutegi, kuota, baldintza, ikastaro, eta iragarki taula eta antzekoei buruzko argibideak eman.

— Instalazioetako sarrera, egonaldi eta irteeren kontrola.

— Korreoa eta oharrak sailkatu eta erabiltzaile eta kultur taldeei banatu.

— Eraikuntzako ekipoen zaintza eta erabilera: Bideoa, soinu ekipoa, pantailak, proiektoreak eta horrelakoak.

— Instalazioen kontrola, inspekzioa eta zaintza, eta akatsen konponketa eta eskuhartze espezializatu beharren berri ematea.

— Jardueren eta instalazioen erabilgarritasuna kontrolatzea baliabideen erabilera optimizatzeko: Hitzaldiak, bilerak, proiekzioak, erakusketak...

— Lokal, gela, instalazio eta ekipoak erabiltzeko eskaerak jaso, antolatzeko; zerrendak, oharrak eta notak eginez.

— Laguntza eman jarduera prestakuntzan, erakusketa muntaietan, jarritako materilaren zaintzan, e.a.

— Monitore eta beste eragileen bertaratze eta ordutegi betetze kontrola, eta jarduerak ikuskatzea.

— Bere eginkizunekin zerrikusia duen beste edozein gaietan laguntzea.

— Beste edozein funtzio aurrekoekin eta lanpostuarekin zerrikusia duena, alkateak eta arloko zinegotziak agindutakoan, edo eman beharreko zerbitzuak eskatzen duenean.

Titulazioa:

Eskatutako titulua: Goi Batxi llergokoa, Bigarren mailako Lanbide Heziketa, baliokikeak, edo lortzeko eskubideak ordaindu izana.

Hizkuntza eskakizuna:

— Hizkuntza eskakizuna: Nahitaezko 3. maila. Nahitaezko betetako data: 2006/01/27.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak, behar bezala beteta, Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, 15 laneguneko epean, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta.

Halaber, eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein leku edo bitartekotan aurkeztu ahal izango dira.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera Correosen bulegoetan aurkeztutako eskabideak Ormaiztegiko Udalera zuzenduko dira, gutun-azal irekian, Correoseko funtzionarioak data eta zigilua jartzeko, eskabideak aurkezteko epearen barruan ziurtatu aurretik. Kasu horretan bakarrik ulertuko da eskabideak Correoseko bulegoan entregatu diren egunean bertan sartu direla Udaleko Erregistroan.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

ERANSKINA I

ADMINISTRAZIO TEMARIOA

Gai orokorrak.

1. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa, Pertsonen Oinarrizko Eskubideak eta Betebeharrak.

2. Euskadiko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa.

3. Euskal Autonomia Erkidegoko egitura administratiboa: Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza eta bertako Sailak. Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta bertako Departamentuak. Eskumenak.

4. Udalerria. Kontzeptua eta osatzen duten Elementuak: Biztanleria, Lurraldea eta Antolaketa. Udalaren Eskumenak. (Toki Araubidearen Oinarrien 7/1985 Legea).

5. Mankomunitatea eta Partzuergoak. Kontzeptua eta elementuak. Araubide juridikoa.

6. Udal organoen erregimena eta funtzionamendua. Bilkuren eta erabakien araubidea. Aktak. Egintzen eta erabakien publizitatea eta agertarazpena. Egintzen eta erabakien inpugnazioa.

7. Auzoaren estatutua: Herritarren informazioa eta parte-hartzea. (toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea eta Tokiko Erakundeen Antolaketa eta Funtzionamenduaren Araudia, aplikagarria den guztian).

8. Udal Antolamendu. Alkatea, Alkateordeak, Udalbatza, Tokiko Gobernu Batzordea eta Batzorde Informatiboak. (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea eta Tokiko Erakundeen Antolaketa eta Funtzionamenduaren Araudia, aplikagarria den guztian).

9. Agiriak erregistratzea. Agiriak aurkezteko baldintzak. Espediente administratiboa. Interesdunak. Ohoreak eta goraipamenak. Komunikazioak eta jakinarazpenak. (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea eta Tokiko Erakundeen Antolaketa eta Funtzionamenduaren Araudia, aplikagarria den guztian).

10. Interesdunak. Herritarren eskubideak. Erregistroak. Ebazteko betebeharra. (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea).

11. Administrazioaren isiltasunaren araubidea. Terminoak eta epeak. (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea).

12. Administrazio prozedura. Prozeduraren faseak: Prozeduraren Hastapena, Antolamendua, Instrukzioa eta Amaiera. (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea).

13. Zigor tzeko ahalmena: Zigortzeko ahalmenaren printzipioak eta zigortzeko prozeduraren printzipioak. (Herri Administrazioen Araubidea Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea).

14. Administrazio egintza. Kontzeptua. Baldin tzak. Eraginkortasuna. Jakinarazpena eta Argitalpena.

15. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio egintzen berrikuspena administrazio bidean.

16. Administrazio errekurtsoak. Gora jotzekoa, birjartzeko eta berrikusteko errekurtso berezia. (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea).

17. Administrazioaren esku-hartzea jarduera pribatuan. Herri zerbitzuen kudeaketarako forma desberdinak. (Tokiko Erakundeen Zerbitzuen Araubidea eta Toki Araubidearen Oinarrien 7/1985 Legea).

18. Tokiko Erakundeen aurrekontua: Kontzeptua eta Edukia. Aurrekontu Orokorren Egitura: Egitura ekonomikoa programa funtzionalen arabera. Onartzeko prozedura. (21/2003 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoa).

19. Toki Ogasunak. Tokiko Erakundeen diru sarreren sailkapena. (Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen 11/1989 Foru Araua).

20. Zergak, Tasak eta Kontribuzio bereziak: Zergapeko egitatea, Subjektu Pasiboak, Sortza pena eta Zenbatekoa edo Kuota.

21. Dirubilketa. Epea, lekua eta likidazio modukoa. Borondatezko epearen barruko dirubilketa. Betearazpen bideko dirubilketa.

22. Eskaerak, idatziak eta komunikazioak aurkeztea. Agirien kopiak bidaltzea. Komunikazioak eta agiriak hizkuntza koofizialetan. Erregistro telematikoak. (maiatzaren 7ko 772/1999 Errege Dekretua, Estatuaren Administrazioa Nagusiaren aurrean eskaerak, idatziak eta komunikazioak aurkeztea arautzen duena eta gainerako arauak).

23. Norberaren datuen babesa. Datuen babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak. (Norberaren Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa).

24. Gaia. Lehen laguntzak. Ahoz-ahoko arnastea, biotzeko masaiak. Oinarrizko botikina eta erabilpena.

25. Gaia. Zerbi tzuetako matxura eta konponketak. Premiazko konponketak. Suteak itzaltzea, suitzalgailu, hidranteen erabilpena, suebakiak.

26. Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa. Eusko Legebiltzarraren otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eskubideen kontzeptu oinarrizkoak eta orokorrak.

27. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta honen araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua. Estatuko oinarrizko araudiarenkontzeptu oinarrizkoak eta orokorrak.

TEMARIO BERARIAZKOA

3. ariketa.

1. Alegia. Geografia, historia, biztanleria, kultura, festak, elkarte kulturalak.

2. Alegia. Kale izendegia eta herri titularitateko bideak. Beste azpiegitura publikoak. Zerbitzu publikoak.

3. Kulturaren dimen tsioak.

4. Kultur ekintzarako elementuak.

5. Kulturaren industriak kultur kudeaketa ikuspuntutik.

6. Kulturaren marketing.

7. Babes eta babesletza kulturan.

8. Kultur politika Euskal Herrian.

9. Toki kulturaren kudeaketaren ikuspegia: Udalen betekizuna.

10. Ekintza kulturaren deseinu eta programazioa.

11. Kultur ekintzen baliozta tzea. Balioztatze motak eta baliabideak.

12. Kultur kudeaketa eta dinamizazioa. Jardute esparrua.

13. Kultur kudeaketaren ardatzak. Kulturan eragiten duten faktoreak eta kulturatik eragin zuzena jasotzen duten faktoreak: Lurraldea, ekonomia, artea, komunikabideak.

14. Kultur kudeaketako ereduak. Kultur erakundeak. Sektore publikoa eta pribatua (tailerrak, elkarteak).

15. Ekonomia eta kultura.

16. Zaindari festen kudeaketa. Alegiako tradizio eta festa garrantzitsuenak.

17. Alegiako egoera sozio-kulturalaren azterketa.

18. Udala eta herriko kultur, gazte eta kirol elkarteen arteko harremana. Organu eta kudeaketa eskumenak.

19. Alegiako jarduera sozio-kulturaleko egitarauaren ezaugarriak. Jarduera motak, arloak eta partaidetza esparruak (adin taldeak), ekimenen bateratzea.

20. Alegiako elkarte sozio-kultural eta kirol elkarteak. Garatzen dituzten jarduerak.

21. Sozialak deituriko eduki digitalen erabileraren garrantzia kultur arloan.

22. Kultur ekintzen hedapena: Komunikazioa eta publizitatea.