Kontu - hartzailetza eta kontabilitate teknikaria
Gipuzkoa
Hierarkikoki Kontu-hartzaile Orokorraren mende egongo da eta kontu - hartzailetza funtzioa betetzeko garaian laguntza teknikoa emango dio erakundeko ekonomia-finantza eta aurrekontu kudeaketaren kontrolean eta fiskalizazioan, eduki ekonomikoko eskubideak eta obligazioak aintzat hartzea dakarren edo finantza edo ondare alorretan eragina izan dezakeen ekintza, dokumentu edo espediente ororekin loturik. Era berean, kontu - hartzailetza funtzioari laguntza teknikoa emango dio Kontabilitate Orokorra eramateko garaian, eta baita erakundearen likidazioa eta Kontu Orokorra prestatu eta idaztekorakoan ere.
— Egiteko nagusiak:
— Kontu-hartzailetzarekin kolaboratzea haren kontrol eta fiskalizaziora jartzen diren espedienteen tramitazioan.
— Kontu-hartzailetzari laguntza ematea aurrekontu orokorreko proposamenak, Udalaren eta haren mende dauden eta Aurrekontu Orokorra osatzen duten erakunde guztien gastuak eta diru-sarrerak berrikusteko eta beharreko txostenak egiteko lanean.
— Kontu-hartzailetzari lagundu kontabilitate zereginak antolatu, gainbegiratu eta gauzatzeko garaian, bai zeregin arruntetan eta bai puntualetan, Kontu - Hartzailetzari dagokion egitekoetan eta hark emandako jarraibideen arabera.
— Kontu-hartzailetzan jasotzen den dokumentazio desberdinen erregistro, antolaketa, tramitazio eta balidazioan lagundu (fakturak, espedienteak, idatziak, eskaerak, etab.).
— Kontu-hartzailetza Orokorrari lagundu aurrekontuen eta aurrekontu itxien sarrerei eta gastuei kontabilitate alorrean jarraipena eta kontrola egiterakoan, eta aitortutako eskubideak eta obligazioak ezabatzeko proposamenetan.
— Justifikatu beharreko ordainketak kontrolatu, aztertu eta zentsuratzeko lanetan lagundu, hala nola asimilatutako eragiketa eta ordainketetan egingo diren kutxa finko eta entregen aurrerakinetan, aurrekontuzkoak ez diren sarrera eta ordainketetan.
— Kontu-hartzailetzari laguntza ematea baliabide publikoen erabilera kontrolatzeko lanean eta beste arlo batzuekin elkarlanean aritzea diru-laguntzen tramitazioari dagokionean.
— Kontu-hartzaile Orokorraren agindupean, finantza kontabilitateaz arduratzea, kontabilitate sisteman sartuz urteko aurrekontua, aurrekontu aldaketak eta kreditu loturak, eta baita kontabilitate mugimendu sentsibleenak (BEZ, PFEZ, Elkarkidetza, nominak, Gizarte Segurantzak eta abar) eta ekitaldia erregulatzeko eta ixteko eragiketak ere.
— Dagokion ekitaldiaren likidazioan, eta Kontu-hartzaile orokorraren jarraibideak betez, hurrengo ekitaldian jaso beharko diren kreditu gerakinak eta sarrera-konpromisoak formulatzea.
— Erakundearen kontu orokorra osatzeko eginkizunetan Kontu-hartzaileari babesa eman. Era berean, babesa emango dio Udalbatzan erabakitako kontuen egoera integratu eta kontsolidatuak osatzeko eginkizunetan.
— Kontu-hartzailetzari laguntzea toki-entitatearen mendeko merkataritza-sozietatean eta haren mende dauden erakundeei kontuak eta gehitu beharreko gainerako agiriak aurkez ditzaten eskatzeko lanetan, eta bere kasuan kontabilitateko gehitze edo bateratze prozesuak egiteko behar den informazioa ere bai.
— Toki-entitatearen mendeko merkataritza-sozietatean eta haren mende dauden erakundeen kontabilitatea ikuskatzeko lanetan Kontu-hartzailetzari laguntzea, Udalbatzak erabakitako prozeduren arabera.
— Delegazioz enkargatzen zaizkion fiskalizazio egitekoak beregain hartu, edozein udal ekintza, dokumentu edo espedienteri lotuta, udal langileen nomina eta gizarte segurantzari dagozkionak barne.
— Kontu-hartzailetzaren eskumeneko espedienteak prestatu (kontratazio espedienteak, diru-laguntzak, etab.), txosten teknikoak eginez eta beharrezko dokumentazioa antolatuz Kontu-hartzailetza Orokorrak tramitatzeko errazago izan dezan.
— Kontratazio Mahaian landu beharreko gaiak prestatzea eta, hala behar badu, hari laguntza eskaintzea Kontu-hartzaileak eskuordetuta, kontratazioaren jarraipena eginez (espediente berriak, kontratuen aldaketak eta kitapenak eta abar eginez) eta Kontratazio Zerbitzuari lagunduz.
— Auditoriak burutzen dituzten enpresa eta erakundeek egindako errekerimenduak bideratzeko lanetan Kontu-hartzailetzarekin kolaboratu.
— Kontu-hartzaile orokorra ez dagoenean koiunturalki ordezkatu, horretarako behin behineko izaerarekin espresuki gaitzen zaionean.
— Antzeko izaera duen beste edozein zeregin, bere kategoriaren barnean daudenak eta Kontu-hartzaile orokorrak agintzen dizkionak.
Gradua Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan; Gradua Ekonomian edo Ekonomia Zientzietan; Gradua Fiskalitate eta Herri Administrazioan, Gradua Zuzenbidean; edo gai ekonomikoetan edo juridikoan baliokidea den unibertsitate titulua.
Hizkuntza eskakizuna: 4, derrigorrezkoa (derrigortasun data 2015.12.31).
a) Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste edozein Estatuko nazionalitatea edukitzea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikagarri zaion Estaturen bateko nazionala izatea.
Era berean, espainiarren nahiz Europar Batasuneko Estatukideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, eta baita ere haren ondorengoek eta ezkontidearenek ere, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude eta hogeita bat urtetik beherakoak edo adin horretatik gorako mendekoak badira. Hori guztia enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeko Testu Bategineko 57. artikuluan esaten dena kontuan hartuz, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako ED bitartez onartua.
b) 16 urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, derrigorrezko erretiroaren gehienezko adina ez gainditzea.
c) Prozesu bakoitzean parte hartzeko dagokion titulazioa edukitzea edo titulazio hori lortzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerriko titulazioen kasuan, haien homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.
d) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea. Alderdi hau bere garaian egiaztatu beharko da, dagozkion hautaketa-probak eta beharrezko azterketa medikoa gaindituz Udalak horretarako ezarrita dituen zerbitzuetan.
e) Espediente diziplinarioaren bitartez Herri Administrazioetako edozein zerbitzutik edo Autonomia Erkidegoetako Konstituzio- edo Estatutu-organoetatik kanporatua ez izana, eta erabaki judizialaren bitartez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen gorputz edo eskalarako edo langile laboralen kasuan burutzen zituzten antzeko zereginak betetzeko kanporatuta edo gaitasungabetuta egon ondoren desgaikuntza osoa edo berezia ez edukitzea. Beste estatu bateko nazionala izanez gero, desgaikuntzazko edo horren pareko egoeran ez egotea eta bere Estatuan baldintza beretan enplegu publikoan sartzea eragotziko dion zigor diziplinario, penal edo antzekoren batean sartuta ez egotea.
Izangaiek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza horiek, eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen beteta eduki beharko dituzte, horiek egiaztatzeko prozedura-fasea zein izango den kontuan hartu gabe.
Irungo Udalaren SAC24h Administrazio Elektronikoaren atarian erabilgarri dagoen formulario elektronikoan
Eskari-orriak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan emango den eredu ofizialean aurkeztuko dira (San Martzial karrika 2, Irun), eta Udalaren web orrian ere eskuragarri dago.
Oposizio-lehiaketan onartuak izateko eskari-orriak alkate-lehendakariari zuzenduko zaizkio, eta baztertuak ez izateko, ondorengo baldintzak bete beharko dira:
a) Izangaiek hornitu nahi dituzten plaza eta lanpostuak adierazi beharko dituzten haien eskari-orrian eta, era berean, Bigarren Oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela azaldu beharko dute, eskari-orriak aurkezteko epea amaitzen den egunari begira betiere.
b) Era berean, lehiaketa fasean baloratzeko merezimenduei buruzko datuak adierazi beharko dituzte. Hautagaiek adierazitako merezimenduak deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean izan beharko dituzte; horrela, ezin izango dira etorkizuneko merezimenduak alegatu, edota aipaturiko data pasa ondoren egiaztatuko direnak.
Ez da beharrezkoa izango eskari-orria aurkeztean merezimendu guztiak agiri bidez egiaztatzea, baina oposizio faseko kanporaketako ariketak amaitzen direnean egiaztatzeko exijituko da, VII. Oinarrian adierazten den bezala.
Gai gomunen ariketarako zerrenda.
A2 AZPITALDEA
1. blokea: Estatuaren eta EAEren antolamendua.
1. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa (Atariko Titulua, I, III eta IV tituluak).
2. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa (VIII eta IX tituluak).
3. gaia. Euskadiko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa (Atariko titulua, eta II titulua).
2. blokea: Toki araubidea.
4. gaia. Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena (I eta II tituluak).
5. gaia. Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena (V eta VII tituluak).
6. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (II titulua-I kapitulua-, III, IV tituluak-I kapitulua- eta V titulua).
3. blokea: Herri administrazioen prozedura administratibo erkidea.
7. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioetako administrazio prozedura erkidearena (II, III eta IV tituluak).
4. blokea: Enplegu Publikoa.
8. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua): 8-13, 14-30 eta 52-54 artikuluak).
9. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua): IV, V, VI eta VII. tituluak.
10. gaia. 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunei buruzkoa.
5. blokea: Ogasun publikoa.
11. gaia. Toki Ogasunak erregulatzen dituen Legearen Testu Bategina (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako ED: Atariko titulua eta I. titulua –IV, V eta VI. kapituluak izan ezik–).
12. gaia. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Araua: Atariko Titulua, I. titulua – I, II eta III. kapituluak).
Gai espezifikoei buruzko ariketarako zerrenda
D. Kontu-Hartzailetza eta Kontabilitate Teknikaria (497 zenbakikoa):
1. gaia. 21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituena. III eta IV. tituluak eta Xedapenak.
2. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako Toki Erakundeen kontabilitatea arautzen duen esparrua onartzen duena. 1 testua eta eranskina, I eta II. tituluak.
3. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako Toki Erakundeen kontabilitatea arautzen duen esparrua onartzen duena. 1. eranskina, III eta IV. tituluak.
4. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako Toki Erakundeen kontabilitatea arautzen duen esparrua onartzen duena. 2. eranskina. Diru-sarreren sailkapen ekonomikoa.
5. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako Toki Erakundeen kontabilitatea arautzen duen esparrua onartzen duena. 2. eranskina. Gastuen sailkapen ekonomikoa.
6. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako Toki Erakundeen kontabilitatea arautzen duen esparrua onartzen duena. 2. eranskina. Programen sailkapena.
7. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako Toki Erakundeen kontabilitatea arautzen duen esparrua onartzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangintza Nagusia. Atarikoa.
8. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako Toki Erakundeen kontabilitatea arautzen duen esparrua onartzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangintza Nagusia. Lehen zatia. Kontzeptu-esparrua.
9. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako Toki Erakundeen kontabilitatea arautzen duen esparrua onartzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangintza Nagusia. Bigarren zatia: Balorazio arauak (I).
10. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako Toki Erakundeen kontabilitatea arautzen duen esparrua onartzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangintza Nagusia. Bigarren zatia: Balorazio arauak (II).
11. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako Toki Erakundeen kontabilitatea arautzen duen esparrua onartzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangintza Nagusia. Bigarren zatia: Balorazio arauak (eta III).
12. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako Toki Erakundeen kontabilitatea arautzen duen esparrua onartzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangintza Nagusia. Hirugarren zatia: Urteko kontuak (I).
13. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako Toki Erakundeen kontabilitatea arautzen duen esparrua onartzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangintza Nagusia. Hirugarren zatia: Urteko kontuak (II).
14. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako Toki Erakundeen kontabilitatea arautzen duen esparrua onartzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangintza Nagusia. Hirugarren zatia: Urteko kontuak (III).
15. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako Toki Erakundeen kontabilitatea arautzen duen esparrua onartzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangintza Nagusia. Hirugarren zatia: Urteko kontuak (eta IV).
16. gaia. Kontabilitate-printzipio publikoak (IGAE). 1. dokumentua. Kontabilitate-printzipio publikoak.
17. gaia. Kontabilitate-printzipio publikoak (IGAE). 2. dokumentua. Kobratzeko eskubideak eta diru-sarrerak.
18. gaia. Kontabilitate-printzipio publikoak (IGAE). 3. dokumentua. Obligazioak eta gastuak.
19. gaia. Kontabilitate-printzipio publikoak (IGAE). 4. dokumentua. Transferentziak eta subentzioak.
20. gaia. Kontabilitate-printzipio publikoak (IGAE). 5. dokumentua. Zor publikoa.
21. gaia. Kontabilitate-printzipio publikoak (IGAE). 6. dokumentua. Ibilgetu ez finantzarioa.
22. gaia. Kontabilitate-printzipio publikoak (IGAE). 7. dokumentua. Ekonomia eta finantzako informazio publikoa.
23. gaia. Kontabilitate-printzipio publikoak (IGAE). 8. dokumentua. Finantzaketa lotua duten gastuak.
24. gaia. 47/2003 Lege Orokorra, azaroaren 26koa, Aurrekontuei buruzkoa. II. titulua.
25. gaia. 47/2003 Lege Orokorra, azaroaren 26koa, Aurrekontuei buruzkoa. VI. titulua.
26. gaia. 32/2018 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, Gipuzkoako Tokiko Sektore Publikoko erakundeen barne kontrolerako araubide juridikoa arautzen duena (I eta II. tituluak).
27. gaia. 32/2018 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, Gipuzkoako Tokiko Sektore Publikoko erakundeen barne kontrolerako araubide juridikoa arautzen duena (III, IV, V. tituluak eta Xedapenak).
28. gaia. Auditoria egiteko IGAE erakundearen arau teknikoak: Sektore Publikoaren auditoria egiteko arauak (1998-09-01), 5. Atala. Lana egiteko arauak.
29. gaia. 128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena. Atariko titulua. I eta II. tituluak.
30. gaia. 128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena. III, IV. tituluak eta xedapenak.
31. gaia. 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa.
32. gaia. 1463/2007 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legearen garapen arautegia onartzen duena, aplikazioari dagokionean.
33. gaia. HAP/2015/2012 Agindua, urriaren 1ekoa, Aurrekontu Egonkortasun eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusitako informazio-horniduraren obligazioak garatzen dituena.
34. gaia. 635/2014 Errege Dekretua, uztailaren 25ekoa, Herri Administrazioetako hornitzaileei ordaintzeko bataz besteko epealdia kalkulatzeko metodologia eta finantzaketarako erregimenen baliabideak atxikitzeko prozedura garatzen duena, zeinak Aurrekontu Egonkortasun eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusita dauden.
35. gaia. 1/2013 Foru Araua, otsailaren 8koa, Gipuzkoako toki erakundeen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorretan finantza-tutoretzaren eskumena garatzen duena.
36. gaia. 13/2014 Foru Araua, azaroaren 17koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan Tokiko Administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunerako neurrien aplikazioan dagoen berezitasun foralari buruzkoa.
37. gaia. 27/2013 Legea, abenduaren 27koa, Toki-administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzkoa.
38. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Atariko titulua.
39. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Lehenengo liburua (I. titulua).
40. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Lehenengo liburua (II. titulua).
41. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Lehenengo liburua (III eta IV. tituluak).
42. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua (I. titulua - I. kapitulua).
43. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua (I titulua - II. kapitulua).
44. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua (II. titulua - I. kapitulua).
45. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua (II. titulua - II. Kapitulua; 2., 3. Eta 9. xedapenak).
46. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua (II. titulua - III. kapitulua).
47. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua (II. titulua - IV. kapitulua).
48. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua (II. titulua - V. kapitulua).
49. gaia. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzena (Atariko titulua, I eta II. tituluak).
50. gaia. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzena (III, IV. tituluak eta xedapenak).
51. gaia. 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duena (Atarikoa eta I. titulua).
52. gaia. 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duena (II, III, IV. tituluak eta xedapenak).
53. gaia. Irungo Udalak deialdi bidez dirulaguntzak emateko oinarriak arautzen dituen Ordenantza orokorra (124 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2017/ 06/29koa).
54. gaia. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoru eta Hirigintzari buruzkoa (I. titulua).
55. gaia. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoru eta Hirigintzari buruzkoa (II. titulua).
56. gaia. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoru eta Hirigintzari buruzkoa (III. titulua).
57. gaia. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoru eta Hirigintzari buruzkoa (IV. titulua).
58. gaia. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoru eta Hirigintzari buruzkoa (V. titulua).
59. gaia. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoru eta Hirigintzari buruzkoa (Xedapenak).
60. gaia. 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, etxebizitzari buruzkoa (I, II, III, IV eta V. kapituluak).
61. gaia. 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, etxebizitzari buruzkoa (VI, VII, VIII, IX eta X. kapituluak eta xedapenak).
62. gaia. Tokiko tributuak: Toki Ogasunak erregulatzen dituen Legearen Testu Bategina (martxoaren 5eko 2/2004 LegED: II. titulua, I, II eta V. kapituluak).
63. gaia. Tokiko tributuak: 11/1989 Foru Araua uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituena (Hitzaurrea eta I eta II. tituluak).
64. gaia. Tokiko tributuak: 11/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituena (III, IV. tituluak eta xedapenak).
65. gaia. Tokiko tributuak: 12/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa: izaera, zerga-egitatea, salbuespenak, subjektu pasiboa, zerga-oinarria, kuota, sortzapena eta zergaldia.
66. gaia. Tokiko tributuak: 1/1993 Foru Dekretu Arauemailea, apirilaren 20koa, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bategina onartzen duena: izaera, zerga-egitatea, salbuespenak, subjektu pasiboa, zerga-kuota, zergaldia eta sortzapena.
67. gaia. Tokiko tributuak: 14/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa: izaera, zerga-egitatea, salbuespenak eta hobariak, subjektu pasiboak, kuota, zergaldia eta sortzapena.
68. gaia. Tokiko tributuak: 16/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Hiri-Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa: izaera, zerga-egitatea, salbuespenak, subjektu pasiboa, zerga-oinarria, kuota, sortzapena.
69. gaia. Tokiko tributuak: 2/2017 Foru Dekretu-Araua, martxoaren 28koa, Hiri-Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga aldatzen duena.
70. gaia. Tokiko tributuak: 15/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Eraikuntza, Instalazio eta Obren Zergari buruzkoa: izaera, zerga-egitatea, subjektu pasiboak, zerga-oinarria, kuota eta sortzapena.
71. gaia. 1372/1986 Errege Dekretua, ekainaren 13koa, Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Araudia onesten duena.
72. gaia. 1955eko ekainaren 17ko Dekretua, Toki Korporazioetako Zerbitzuen Araudia onesten duena.