Kontrabaxu eta baxu elektriko irakasle lan-poltsa osatzeko deialdia.

2017/11/03 - 2017/11/13
Inprimatu
Durango
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bartolome Ertzilla Musika Eskola (Durango)
Lehiaketa:
Kontrabaxu eta baxu elektriko irakasle lan-poltsa osatzeko deialdia.
Lanpostua:
Irakaslea.
Taldea:
A taldekoa,titulazioari dagokion A-2 azpitaldekoa
Titulazioa:

Ondorengo tituluren bat izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea eskariak aurkezteko epea amaitutakoan:

  • Goi mailako irakasle titulua.
  • Kontrabaxua (ED 2618/1966).
  • Goi mailako musika titulua: kontrabaxua espezialitatea (ED 617/1995).
  • Goi mailako musika titulua:jazz kontrabaxu espezialitatea (ED 617/1995).
  • Goi mailako musika titulua: kontrabaxu pedagogia espezialitatea (ED 617/1995).
  • Musika Irakaslea: Kontrabaxua (ED 2618/1966).
  • Musika irakaslea: kontrabaxua (15/06/1942).
  • Musika-interpretazioa graduatua: kontrabaxua (ED 631/2010) edo ordezko titulazioaren bat.
Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza eskakizuna edo baliokideren bat izatea.

3. HE ez duten hautagaiak onartu egingo dira, baina bakarrik hartuko dira kontuan 3. HE egiaztatuta duten hautagaiek ez badute hautaketa prozesua gainditzen edo lanean jarduteko disponibilitatea badute lanerako deia egiten den unean.

Beste baldintza batzuk:

Aurrekaririk ez izatea izaera sexualeko delituak egin izanagatik. Ezinbesteko baldintza da dagokion egiaztagiria aurkeztea, hau da, izaera sexualeko deliturik egin ez izana egiaztatzen duena. Egiaztagiria lan-kontratua izenpetu baino lehen aurkeztu behar da.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidean, hautagaiek adierazi beharko dute eskatzen zaizkien oinarrietako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela. Eskabideak behar bezala bete eta Bartolome Ertzillako Musika Eskolako Presidentearen izenean aurkeztuko dituzte Durango Udaleko Erregistro Orokorrean (Barrenkalea, 17). Horretarako epea, 7 egun baliodunekoa izango da, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta. Eskari-orriak Bartolome Ertzilla musika eskolako web orrian agertzen den eredu ofizialean beharko dira aurkeztu: www.durangomusika. net, bertako edo HAZen.

Eskaera-orriak herri-administrazioen administrazio prozedura erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu daitezke, hau da, beste Herri-Administrazioen Erregistroetan aurkeztu ahal izango dira. Bartolome Ertzilla musika eskolako presidenteari zuzenduak izango dira eta dagokion funtzionarioak data ezarri eta izenpetuko ditu, beti ere eskaera-orriak aurkezteko epearen barruan. Izandako akatsak edozein momentuan konpondu ahalko dira, ofizioz edo interesatuaren eskariz.

Deialdia
Oinarriak: