Kontabilitateko Teknikaria
Gipuzkoa
Deialdi honen xede den lanpostuaren eginkizunak uneoro ezartzen direnak izango dira, eta, bereziki, honakoak:
Oinarrizko eginkizunak
Informazio ekonomikoa tratatzea, bai historikoa, bai eta nominak egin eta ordaintzearen eta hornitzaileei fakturak ordaintzearen inguruko kudeaketari eta aurreikuspenari dagokienez.
Izapideak betetzea eta inprimakiak egitea, Ogasunaren eta Zabortegiaren administrazio kudeaketaren obligazioetatik eratorriak.
Badesaren jarduera ekonomikoa eta finantza jarduera kontrolatu eta ikuskatzea.
Zeregin espezifikoak
1. Hilabete amaieran urteko emaitzen behin behineko zenbaketa egitea, egoeraren balantzea eta diruzaintzako plangintza.
2. Hilero kalkulatzea, hilabete bateko desfasearekin, higiezina amortizatzearen kostua.
3. Hilero kontrolatzea eta ikuskatzea pertsonalaren gastua, hileko nomina urteko aurrekontuari dagokionez; hilero egitea urteko gastuaren aurreikuspena; kostu zentro bakoitzeko kontrolatzea hileko absentismoa eta metatua eta aztertzea, eta soldata masa aztertzea.
4. Erakundearen kudeaketa ekonomikoaren kontrolari buruzko datuak kargatzea, aurrekontuaren kontrolari begira.
5. Kontu saldoen hileko kontaketa egitea.
6. Kobrantzak eta ordainketak artxibatu eta kontrolatzea.
7. Eskariak modu integralean izapidetzea, beharrezko dokumentazioa sortuz egin behar diren izapideak direla-eta.
8. Nominak eta ordainketa eratorriak (adibidez, Gizarte Segurantzarena) egitea eta kalkulatzea.
9. Pertsonalaren gastuaren eta ohiko gastuaren aurreikuspena egitea, eta aurrekontuaren elaborazioan sartzea.
10. Nominen ordainketak, kontaketa, deskontuak eta abar kontrolatzea eta ikuskatzea.
11. Ogasunean aurkezteko ereduak izapidetu eta egitea: PFEZ ereduak, hiruhilekoa eta urtekoa; 190 eredua; IOT eredua, eta abar.
12. Behar izanez gero, BEZari buruzko inprimakiak izapidetu eta egitea: 300 eta 390 ereduak, 347 eredua 3.000 euro baino gehiagokoentzat.
13. Hornitzaileei bideraturiko ordainketak izapidetu eta egitea, fakturak erregistratuz, aktak prestatuz; eskarien oniritzia izapidetzea, fakturak erreklamatzea.
14. Mantentze lanen gastua eta erregaiaren kontsumoa kontrolatzea.
15. Administrazio izapidetzea, zabortegiko fakturak bidaltzea eta kobratzea.
16. Igorririko fakturei buruzko administrazio dokumentazioa egitea, igorririko fakturak aitortzea.
17. Bankuko erreziboen zerrenda edukitzea
18. Kobratu gabeko fakturak erreklamatzea.
19. Ematen diren diru laguntzen espedienteak kontrolatu eta ikuskatzea, atal desberdinekin koordinatuta.
20. Laguntza ematea ekitaldia eratzeko, hilero jarraipena egiteko eta amaitzeko; era berean, ekitaldian egiten diren aurrekontu aldaketetan laguntzea.
21. Kontabilitateko programa informatikoa erabiltzea; gastuen aurrekontua izapidetu, egin eta kontrolatzea dituen fase eta atal guztiei dagokienez.
22. Diru sarrerak eta gastuak kontrolatzea.
23. Estatistikak, memoriak, txostenak edo beste dokumentu batzuk egitea, atalari dagozkion arloei buruz.
24. Jendeari informazioa eta arreta ematea bere arloari buruz, bai aurrez aurre, bai telefono bidez.
25. Atalari dagozkion eginkizunetarako pentsaturiko edozein aplikazio informatiko erabiltzea.
26. Bere arloan, izapidetzako eta lankidetzako zeregin administratiboak egitea.
27. Obrak, zerbitzuak eta hornigaiak kontratatzea. Kontratu txikien ardura. Prozedurak izapidetzea. Gastua ikuskatzea.
28. Bere eginkizunak burutzean, zuzeneko lankidetza izango du Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko ekonomialariarekin eta kontu-hartzailearekin.
29. Salbuespen egoeretan, bere gainetik dagoenak agindutako eta antzeko izaera duen beste edozein zeregin.
Batxiler titulua edo Teknikari titulua edo baliokidea edukitzea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulazioaren homologazioa ziurtatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
3.HE
a. Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egindako eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea. Aurkez daitezke, halaber, Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, baita haren ondorengoak eta haren ezkontide zuzenbidez banatugabearen ondorengoak ere, hogeita bat (21) urte baino gutxiago badituzte, edota, gehiago izanik ere, haien kontura bizi badira.
b. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean 18 urte beteta edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
c. Zereginak gauzatzeko funtzio-gaitasuna edukitzea.
d. Diziplina-espediente bidez, edozein administrazio publikoren zerbitzutik bananduta ez egotea, edota eginkizun publikoak betetzeko erabat edo bereziki gaitasunik gabe geratu ez izana. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea ere, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
e. Ez egotea ezintasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean, 53/84 Legeak, Herri Administrazioen Zerbitzurako Bateraezintasuna arautzen duenak, xedatutakoaren arabera.
Izangaiek aurreko paragrafoetan eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea amaitzean.
Eskaerak eredu ofizial normalizatura egokituko dira. Eredu hori oinarriei erantsi zaie.
Eskaerak behar bezala beteta aurkeztu beharko dira Badesako Erregistro Orokorrean.
Era berean, eskaerak aurkeztu ahal izango dira 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 16.4 artikuluan ezartzen duen
moduan, eta 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 38.4 artikuluan ezarritako bide eta bitartekoen bidez.
Hala ere, gomendatzen da aurrez Badesari posta elektroniko bidez jakinaraztea (debabarrena@debabarrena.eus), eskaerak aurkezteko epearen barnean, erakundeak jakin dezan eskaera horiek ezarritako epean aurkeztu direla.
1. Euskal Legeari buruzko gaiak (2/2016 Euskal Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena).
2. Tokiko erakundeen araudiari buruzko gaiak; Toki Araubidea, Ondasunak eta Zerbitzuak, antolaketa eta funtzionamendua.
3. 19/2013 Legeari buruzko gaiak (19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.
4. 9/2017 Legeari buruzko gaiak (9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena).
5. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: kontratazioa. Kontratazio prozedurak. Administrazio publiko ez diren botere adjudikatzaileen kontratazioa.
6. Tokiko zergak: Oinarriak. Tokiko erakundeek zerga gaietan arautzeko duten ahalmena: ordenantza fiskalen edukia eta bideratzeko era. Zergak ezarri eta antolatzeko prozedura eta egintza hauen aurka egiteko araubidea. Zergak ez diren beste baliabide batzuk ezartzea.
7. Tokiko Ogasunen baliabideak. Zerrenda. Zuzenbide pribatuko diru sarrerak, definizioa, erabiltzeko mugak. Tributuak. Tokiko tributazioaren oinarriak. Tokiko tributazioaren ordenamenduaren iturburuak. Zergak, zerrendatzea. Kontribuzio bereziak. Zerga egitatea. Zergapekoak. Zerga oinarria. Zerga kuota.
8. Tasak. Zerga egitatea. Zergapetu gabeko eta salbuespenezko kasuak. Bateragarritasuna. Zergapekoak. Zerga kuota. Prezio publikoak. Toki erakundeek emandako zerbitzuen benetako kostuaren kalkulua.
9. Balio erantsiaren gaineko zerga. Izaera eta aplikazio eremua. Zerga egitatea. Zergaren sortzapena. Salbuespenak. Subjektu pasiboak eta erantzuleak: haien betebeharrak. Zerga oinarria. Karga tasak. Kenkariak eta itzulketak. Erregimen bereziak. Zergaren kudeaketa
10. Tokiko erakundeen aurrekontu orokorrak. Prestakuntza, onarpena eta edukia. Egitura. Sozietate publikoen aurretiazko egoera orriak. Foru Araudia.
11. Aurrekontuko kredituen arau orokorrak. Aurrekontu aldaketak, zerrendatzea, definizioa. Gastua exekutatzeko faseak. Eskumenak. Diru sarrerak exekutatzeko faseak. Ordaintzeko aginduen dokumentazioa.
12. Aurrekontuak luzatzea. Justifikatu beharreko ordainketak eta kutxa finkoko aurrerakinak: definizioa, jarraipena eta kontabilitateko kontrola.
13. Tokiko erakundeetako diruzaintza. Araubide juridikoa. Kutxa batasunaren printzipioa. Diruzaintzaren zereginak. Antolakuntza. Funtsen egoera: kutxa eta banku kontuak. Ordainketak egitea: ordaintzeko hurrenkera, prozedurak eta moduak. Berdinkatzeko egoera orria.
14. Finantza plangintza. Diruzaintzako plana eta funtsak erabiltzeko plana. Altxortegiko soberakinak errentagarri bihurtzea. Diruzaintzako eragiketak. Finantza eragiketen interes tasen arriskua. Diruzaintzaren kudeaketaren kontabilitatea.
15. Tokiko erakundeen Aurrekontu Orokorren likidazioa. Urteko egoera orriak eta kontuak.
16. Aurrekontu egonkortasuna eta finantza iraunkortasuna. Tokiko erakundeek informazioa emateko duten betebeharra. Egonkortasunari, gastuaren arauari eta zorraren mugari buruzko helburuak betetzea. Tokiko erakundeetan aplikagarria den estatuko araudia eta foru araudia. Sozietate publikoetan aplikatzea.
17. Finantza iraunkortasunari buruzko azterketa. Aurrezki garbia. Administrazioaren ordaintzeko epeak. Merkataritza eragiketetako berankortasunaren kontrako borroka. Merkataritzako zorraren kontrola sektore publikoan. Ordaintzeko batez besteko denbora.
18. Tokiko erakundeen jarduera ekonomikofinantzarioaren barne kontrola. Tokiko erakundeen eta sektore publikoko erakundeen jarduera ekonomiko-finantzarioaren kanpo kontrola.
19. Badesa –Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea.
20. Badesa-Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak emaniko zerbitzuak
21. Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea: ordenantzak.
22. Sozietate publikoak, bitarteko propio pertsonalizatuak. Araubide juridikoa. Administrazioaren araudia aplikatzea aurrekontuen arloan, barne kontrolean eta pertsonalaren arloan.
23. Tokiko erakundeen Kontu Orokorra: edukia, osatzea, onartzea eta kontuak ematea. Osoko bilkurari, kudeaketa organoei, barne kontroleko organoei eta beste administrazio publiko batzuei emateko beste informazio batzuk.
24. Kontabilitatearen kontzeptua. Kontua eta horren garrantzia. Balantzea eta horren garrantzia. Egoeraren balantzea. Galeren eta irabazien kontua. Memoria eta kontabilitateko beste egoera orri batzuk.
25. Kontabilitateko plangintza. Normalizazioaren esanahia. Europar Batasunak emaniko kontabilitate arloko jarraibideak. Kontabilitateko nazioarteko arauak.
26. Merkataritza kontabilitatea. Kontabilitate formala: nahitaezko liburuak. Liburuen betekizunak. Froga balioa. Liburuen berri ematea eta erakusketa. Kontabilitate materiala: urteko kontuak. Kontuak egiaztatu, ikuskatu eta gordetzea.
27. Enpresen kontabilitatearen plangintza orokorra. Urteko kontuak.
28. Kontabilitatearen oinarriak. Urteko kontuen osagaiak. Urteko kontuen osagaiak erregistratzeko edo balioesteko irizpideak. Balioztatze irizpideak.
29. Urteko kontuak. Horiek osatzen dituzten dokumentuak. Kontuen formulazioa. Memoria. Egiaztatze balantzea: kontzeptua. Egoeraren balantzea eta galeren eta irabazien kontua; kontzeptua eta sailkapena. Eskudiruaren fluxuen egoera orria. Ondare garbiaren aldaketen egoera orria.
30. Inbentarioa eta egoera balantzea. Kontabilitateko liburuak.
31. Kontabilitate analitikoa. Kostu historikoak. Kostuak osatzearen kontabilitateko eskema. Kostu kalkulatuak edo aurrekontuan ezarritakoak. Kontabilitateko prozedurak eta doitze kontuak. Kostu estandarrak. Kontabilitateko prozedurak eta desbideratzeen esanahiak eta kalifikazioa. Aurreikusitako kostuen eta kostu estandarren arteko desberdintasuna.
32. Kontabilitate publikoaren zuzenbidea. Kontabilitate publikoaren plan orokorra. Estatuko administrazioaren kontabilitatea: arau erregulatzaileak. Autonomia erkidegoen kontabilitatea. Estatuko kontu orokorra. Sektore publikoaren kontu ekonomikoak.
33. Tokiko erakundeei aplikagarria zaien kontabilitateko jarraibidea. Kontabilitate publikoaren plan orokorra, tokiko administrazioari egokituta. Egitura. Kontabilitateko printzipio publikoak.
34. Tokiko administrazioaren kontabilitatea: aurrekontua kudeatzeko eragiketak. Gastuen aurrekontua eta diru sarreren aurrekontua gauzatzetik eratorritako eragiketak.
35. Tokiko administrazioaren kontabilitatea: finantza arlokoak ez diren higiezinei buruzko eragiketak, alokairuak eta antzeko izaera duten eragiketak, salmenta egoeran dauden aktiboak, beste erakunde batzuentzat erositako edo eraikitako aktiboak eta atxikipenak eta lagatzeak.
36. Tokiko administrazioaren kontabilitatea: finantza arloko higiezinei buruzko eragiketak. Finantza arloko pasiboak. BEZa duten eragiketak. Beste erakunde batzuen baliabideen inguruko administrazioaren kontabilitatea. Diruzaintza, aurrekontu arloko eragiketak eta aurrekontu arlokoak ez diren eragiketak. Justifikatu beharreko ordainketak eta kutxa finkoko aurrerakinak.
37.Ekitaldi amaierako eragiketak. Amortizazioak eta hornidurak. Kontabilitate finkapena. Kontabilitate eta aurrekontu berdinkatzea.