Kontabilitateko eta erosketako administraria
Gipuzkoa
— Arduratzea udal sarreren eta gastuen kontabilizazioaz.
— Sarreren eta gastuen mandamenduak egitea, aurrez kontraituak, akordioak, dekretuak, fakturak eta abar begiratuta.
— Sarreren kontabilizazioa, kontrola eta alderaketa: sarrera datak, alokairuen kontrola (garajeak, lokalak, etxebizitzak, e.a.), emakiden eguneraketen kontrola (KPIaren araberako igoerak), kuoten eta matrikulen kontrola –Kultura, Musika Eskola, Euskaltegia–, hirigintzako baimenak, bide publikoaren okupazioa, kobratzeko dauden karguak, e.a.
— Gastuen kontabilizazioa, kontrola eta alderaketa: nominak, nominillak, fakturak, dirulaguntzak, Gizarte Zerbitzuetako laguntzak (GLLa,...).
— Aldian-aldian informazioa prestatzea eta ematea udal arduradunei beren sailetako kontabilitateari eta aurrekontu-garapenari buruz, listatuen bidez.
— Informazioa emateaz arduratzea, aurrekontuari dagokionez, udal sailek hala eskatzen diotenean.
— Kontabilitateko idazpenak eta sarrera eta gastuen mandamenduak egitea.
— Udalak eskatuko fidantza eta deposituen kudeaketa, egikaritu edo kantzelatu arte.
— BEZ eta PFEZ aitorpenak kontabilizatzea.
— Ondare-itxierako eta aurreitxierako idazpenak prestatzea eta kontabilizatzea.
— Laguntza administratiboa ematea erosketak kudeatzeko.
— Fakturen eta dirulaguntzen kontrolaz arduratzea: erregistroa, datuak eta zenbatekoak egiaztatzea sailetara bidaltzea, faktura-zerrendak egitea, eta abar.
— Laguntzea Saileko espedienteak kudeatzen eta tramitatzen: gehitzea behar diren agiri, irizpen, dekretu eta gainerako eginbideak, eta administrazio-eskumeneko gaiak tramitatzea.
— Idazkiak idaztea, mekanografiatzea eta fotokopiatzea agindutako era guztietako agiriak.
— Bultzatzea Sailaren hobekuntza eta horretan laguntzea, ekintzak eta aldaketak proposatuta.
— Lana antolatzea, ezarritako helburuak beteko direla bermatzeko.
— Saileko kudeaketa-artxiboa eguneratuta edukitzea, aurrez finkatutako antolaketaren arabera.
— Lankidetzan jardutea Sailari atxikitako gainerako pertsonalarekin, lana pilatzen denean eta norbait falta denean edo gaixotzen denean.
— Lankideei laguntzea eta aholkuak ematea, bere ezagutzagatik eta/edo esperientziagatik profesionalki hobeto moldatzen den gaietan.
— Egitea, deskribatutako horiez gain, beste zeregin batzuk, bere gaitasun eta trebetasun profesionalengatik agintzen zaizkionak helburuak lortze aldera; egitea, era berean, legez ezarrita datozkion zereginak.
Goi batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea.
3, nahitaezkoa.
1. Naziotasuna.
Europar Batasuneko estatu bateko naziotasuna edukitzea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estatu batekoa izatea.
Halaber, Europar Batasuneko estatuetako naziokotasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
2. Eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen hamasei (16) urte beteta izatea eta nahitaez erretiratzeko adina ez izatea.
3. Dena delako lanposturako eskatzen den titulazio akademiko ofiziala edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta izatea, baita lanpostu bakoitzaren berariazko oinarrietan adierazitako gainontzeko betebeharrak ere betetzea.
Atzerriko titulazioen kasuan, horien homologatzea egiaztatzen duten egiaztagirien jabe egon behar dira.
4. Ez izatea bereizia espediente zigortzailearen bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
5. Zereginak egiteko gaitasuna izatea.
Orduan garaian egiaztatu beharko da hori, azterketa medikoaren bidez.
6. Ez egotea sartuta bateraezintasunei buruz indarrean dagoen araudian adierazitako ezintasun edo bateraezintasuneko lege auzian.
7. Ez egotea erabateko ezgaitze edo ezgaitze bereziaren egoeran enplegu edo kargu publikoetarako, ebazpen judizial baten ondorioz, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko, edo lan kontratuko langileen kasuan betetzen zituen antzeko egitekoak betetzeko, apartatu edo ezgaitu badituzte. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ez egotea ezgaiturik edo egoera bertsuan, ez eta diziplina zigorrean edo egoera bertsuan jarri izana ere, baldin eta horrek galarazten badio, haren estatuan, enplegu publikora iristea.
8. Deitutako lanpostuen hizkuntza eskakizunak (Euskara). Derrigortasun eguna igaroa duen lanposturen bat eskuratzeko asmotan dabiltzan izangaiek hizkuntza eskakizun hori HAEEk emandako agiri ofizial bidez edo horren baliokidez egiaztatuta ez badute, hautaketa probetan bertan horretarako deituko diren azterketetan egiaztatu beharko dute.
Udal honetako Erregistro Elektronikoan, ondorengo helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen eredua beteta: www.tolosa.eus.
Tolosako Plaza Zaharreko 6 A zenbakian dagoen Udate (Herritarren Arreta Zerbitzua) bulegoan, 07:15etik 14:15era, astelehenetik asteazkenera eta ostiraletan, eta 07:15etik 19:00etara, ostegunetan. Eskatzaileek beren nortasuna egiaztatu beharko dute Udateko langileen aurrean.
Ondorengo legeak adierazitako lekuetan: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 16. artikulua.
Posta-etxeko bulegoetan aurkeztutako eskabideak entregatu behar dira eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen, gutun-azal irekian, datatu eta zigilatzeko posta-etxeko langileak. Horrela baino ez da ulertuko sarrera izan zutela Posta-etxean aurkeztu zituzten egunean.
GAI OROKORRAK
1. gaia. 1978ko Konstituzioa. I. Titulua, II. Kapitulua: eskubide eta askatasunak.
2. gaia. EAEko Autonomia Estatutua. Atariko burua eta I. Titulua (Euskal Herriari dagozkion konpetentziak).
3. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena. Xedapen orokorrak. Udalerria: lurraldea eta biztanleria. Erroldako datuetarako sarbidea.
4. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena. Udalerria. Antolaketa. Eskumenak.
5. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena. Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak: jardun-araubidea. Egintzen eta erabakien igorpena. Egintzak eta akordioak inpugnatzea. Informazioa eta herritarren parte-hartzea. 781/1986 Legegintzako Errege Dekretua, Toki Araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenenak onesten dituena. Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak: jardun-araubidea.
6. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Tokiaraubidearen oinarriak arautzen dituena. Toki-korporazioetako kideen estatutua.
7. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena: ondasunak, jarduerak eta zerbitzuak.
8. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena. Toki-erakundeetako langileak. Xedapen orokorrak. Ordainsariak. Lanaldia. Lehiaketetarako deialdien iragarkiak.
9. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena. Lan-kontratuko eta behin-behineko langileak.
10. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena. Zenbait gairi buruzko arau-hausteak eta zehapenak toki-erakundeek tipifikatzea.
11. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Toki-araubideari buruzko eta udalen eta gainerako toki-erakundeen zuzendaritza politikoari eta gobernu-ekintzari buruzko printzipio zuzentzaileak. Toki-autonomiaren printzipioaren bermea.
12. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen hizkuntza ofiziala. Toki-erakundeen eskumenak euskarari dagokionez.
13. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Toki-erakundeen eskumenak: printzipio orokorrak. Udalen eskumen propioak.
14. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Udal antolaketa eta funtzionamendua. Udal ordezkarien estatutuari buruzko xedapenak.
15. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Udalerriko auzotarren eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak.
16. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Euskal toki-erakundeen publizitate aktiboko betebeharra.
17. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Informazio publikorako sarbideari buruzko printzipioak eta eskaeren ebazpena.
18. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Herritarren partaidetzarako legitimatuta dauden subjektuak eta herritarren partaidetzarako tresnak (zerrenda eta kontzeptua).
19. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Tokiko araugintza-ahala: arau-motak.
20. gaia. 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Sektore publikoaren kontzeptua eta administrazio publikoen jarduketa-printzipio orokorrak. Administrazio publikoetako organoak: xedapen orokorrak, eskumena eta kide anitzeko organoak. Abstenitzea eta errekusatzea.
21. gaia. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Interesdunak: kontzeptua. Ordezkaritza eta ordezkaritza egiaztatzeko moduak. Ahalordetzeen erregistro elektronikoak. Hainbat interesdun egotea eta interesdun berriak. Interesdunak identifikatzeko sistemak eta sinadura-sistemak administrazio-prozeduran.
22. gaia. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Administrazio publikoen jarduera: jarduketa-arau orokorrak (II. Titulua, I. Kapitulua).
23. gaia. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Epe-mugak eta epeak. Administrazio-egintzek betekizunak. Bakarrarentzat indargabetu ezinaren printzipioa. Administrazio-egintzak bete beharra eta ondorioak.
24. gaia. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Administrazio-egintzen jakinarazpena: xedapen orokorrak, paperean egitea eta bitarteko elektronikoz egitea. Jakinarazpen hutsegina. Argitaratzea. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
25. gaia. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak: prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera eta prozedura hasteko moduak. Prozeduraren antolamendua, instrukzioa, amaiera eta exekuzioa.
26. gaia. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.
27. gaia. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Arauak publiko egitea eta herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzea.
28. gaia. 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, eta 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Zehatzeko ahalaren printzipioak eta zehapen-prozedura.
29. gaia. Toki-erakundeen ondasunak. Kontzeptua eta sailkapena. Eskuratzea. Kontserbazioa eta tutoretza. Prerrogatibak. Ondasunen gozamena eta aprobetxamendua. Ondare-ondasunak besterentzea.
30 gaia. 9/2017 Legea, Sektore Publikoko kontratuena. Sektore publikoko kontratuak: aplikazio-eremu subjektiboa. Kontratu-motak. Kontratuen izaera administratiboa eta pribatua. Kontratu administratiboen araubide juridikoa. Kontratu pribatuen araubide juridikoa.
31. gaia. Kontratuen baldintzak eta kontratazio-organoak tokiko administrazioan. Adjudikatzeko prozedurak eta moduak.
32. gaia. Toki-entitateen eskumenak kontratazioaren alorrean. Toki-entitateetako kontratazio-mahaiak.
33. gaia. Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa. Xedapen orokorrak. Datu-tratamenduen printzipio orokorrak. Tratamendurako legitimizazioa. Datu bereziki babestuak. Pertsonen eskubideak. Datuen tutoretza: datuak babesteko agentziak, eta datuen babeserako ordezkaria.
34. gaia. Datu Pertsonalak Babesteko 3/2018 Lege Organikoaren funtsezko alderdiak eta Eskubide Digitalen Bermea.
35. gaia. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: tutoretza-esparrua, aplikazioa, printzipio orokorrak eta toki-entitateen eskumenak.
GAI ESPEZIFIKOAK
1. gaia. 21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzkoa. Aurrekontu-printzipioak. Aurrekontua gauzatzeko araua. Aurrekontu orokorren egitura. Aurrekontua lantzea eta onartzea. Aurrekontuaren luzapena. Aurrekontuak gauzatzea: faseak. Justifikatu beharreko ordainketak. Kutxa finkoko aurrerakinak. Likidazioa: aurrekontu-emaitza eta diruzaintzako gerakina.
2. gaia. 21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzkoa. Aurrekontu-kredituen araubide orokorra eta aldaketen araubidea.
3. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako toki entitateen kontabilitatearen arau esparrua ezartzen duena. 1. eranskina. Kreditu- gerakinak. Gastu-proiektuak. Finantzaketa lotua duten gastuak eta finantziazio-desbideratzeak. Ekitaldiaren amaierako eragiketak.
4. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako toki entitateen kontabilitatearen arau esparrua ezartzen duena. 2. eranskina. Aurrekontu-egitura: sarreren eta gastuen sailkapen ekonomikoa, kapitulu eta artikulu mailan.
5. gaia. 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako toki entitateen kontabilitatearen arau esparrua ezartzen duena. 3. eranskina. Erregistro- irizpideak edo kontabilitate-aitorpena: aurrekontuko diru-sarrerak eta gastuak. Kontuen taula talde mailan.