Itzu­ltzaile Interprete

2019/01/08 - 2019/01/27
Inprimatu

Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gipuzkoako Batzar Nagusiak
Lehiaketa:
Itzu­ltzaile Interprete
Lanpostua:
Itzu­ltzaile Interprete
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

— Gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzu­ltze­a Ba­tzar Nagusietako bilkura-egunkariak, eta baita ere Ba­tzar Nagusietako Lehendakari­tza, idazkari­tza orokor, erregistro eta zerbi­tzu juridiko, tekniko edo administratiboetatik eskatutako mota guztietako ida­tzi eta dokumentuak.

— Aldibereko interpretazioa egitea Ba­tzar Nagusietako bileretan, euskaratik gaztelaniara eta, hala badagokio, gaztelaniatik euskarara.

Titulazioa:

Ingeniari­tza teknikoaren, uniber­tsi­tateko diplomaturaren, arkitektura teknikoaren, LH3ren edo baliokidea den beste titulu ofizial edo homologatu bat izatea edo titulua eskura­tze­ko eskubideak ordainduta eduki­tzea.

Atze­rriko titulazioen kasuan, homologatuta daudela egiazta­tzen duen agiria eduki beharko da.

Hizkuntza eskakizuna:

4. hizkun­tza-eskakizuna du esleitua (teknikari gaitua) eta derrigortasun-data iraungita.

Beste baldintza batzuk:

Hautapen-prozesuan onartua izan eta, hala egokituz gero, parte har­tze­ko, izangaiek ondoren zerrenda­tzen diren baldin­tzak bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, karrerako fun­tzio­nario izenda­tzen dituzten unera arte mantenduz horiek, f) letran adierazten direnak izan ezik. f) letrako baldin­tza bertan ezar­tzen den moduan egiaztatuko da. Betebe harreko baldin­tzak honako hauek dira:

a)  16 urte beteak eduki­tze­a eta derrigorrez erretira­tze­ko adina ez gaindi­tzea.

b)  Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea eduki­tzea, edo, Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berre­tsi­tako nazioarteko hi­tzar­menak aplika­tze­aren ondorioz, langileen zirkulazio askea aplikagarri zaion estaturen bateko nazionala izatea.

Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banandu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gu­txi­ago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

c)  Plazari dagozkion eginkizunak bete­tze­ko gaitasun fun­tzio­nala izatea. Nolanahi ere, desgaitasuna duten per­tso­nen eskubideei eta haien gizartera­tze­ari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateratua onar­tzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegin­tza­ko Errege Dekretuak ezarritakoa ere aplikagarria da.

d)  Edozein Administrazio Publikotako zerbi­tzu­tik edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- zein estatutu-organoetatik diziplina-espediente baten bidez baztertua ez izatea, edota ebazpen judizial baten bidez enplegu edo kargu publikoak bete­tze­ko desgaikun­tza berezi edo erabatekoaren mende ez egotea.

Beste estatu bateko nazionala izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan baldin­tza berberetan enplegu publikora iristea erago­tzi­ko duenik, hain zuzen.

5.1 eta 10. Oinarrietan ezarritakoari jarraiki, kreditazio-dokumentazio gisa hau aurkeztuko da dagokion unean:

Diziplina-espedienteen bitartez ino­lako herri-administrazioren zerbi­tzu­tik baztertuta ez dagoelako eta fun­tzio­ publikoak bete­tze­ko desgaituta ere ez dagoelako eran­tzu­kizunpeko adierazpena. Espainiar nazionalitatea ez duenak zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du, adierazteko ez dagoela desgaitua edo egoera baliokidean eta ez duela jasan diziplina-zigorrik edo baliokiderik, bere estatuan lan publikoan sar­tze­a debeka­tzen diona.

e)  Ingeniari­tza teknikoaren, uniber­tsi­tateko diplomaturaren, arkitektura teknikoaren, LH3ren edo baliokidea den beste titulu ofizial edo homologatu bat izatea edo titulua eskura­tze­ko eskubideak ordainduta eduki­tzea.

Atze­rriko titulazioen kasuan, homologatuta daudela egiazta­tzen duen agiria eduki beharko da.

f)  4. hizkun­tza-eskakizuna egiazta­tzen duen agiriaren jabe izatea edo, bestela, 9.1 Oinarrian ezarritakoaren arabera eskura­tzea.



Onartzea
Elektronikoa:

Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabidea Internet bidez egin beharko dute, Gipuzkoako Ba­tzar Nagusien honako helbide elektroniko honetan dagoen eredua betez:
www.bngipuzkoa.eus (Enplegu-eskain­tzak).

Deialdian parte har­tze­ko, eskaera-orri hori beteta aurkeztu beharko da. Norberak horretarako baliabiderik ez badu, Eusko Jaurlari­tza­ren KZgune publikoetako ekipo informatikoak erabili ahal izango dira. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide elektroniko honetan daude erabilgarri: www.kzgunea.net.

Hautagaiek eskaera-orriaren atal guztiak bete behar dituzte. Adierazi beharko dute parte har­tze­ko baldin­tza edo eskakizun guzti-guztiak bete­tzen dituztela, 3. Oinarrian ezarritakoarekin bat.

Horretarako, eskaera-orriaren atal egokietan, datu hauek zehaztu behar dituzte:

— Datu per­tso­nalak.

— Oposizio-faseko ariketak egiteko aukera­tzen duten hiz­kun­­tza ofiziala: euskara edo gaztelania.

— Deialdian parte hartu ahal izateko betebehar gisa eskatu eta alegatutako titulazio akademiko ofiziala.

— Egiaztatutako hizkun­tza-eskakizuna.

Deialdia
Gaiak:

1. gaia. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Kon­tze­ptua, esanahia eta ezaugarriak. Prin­tzi­pio orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Organo konstituzionalak. Konstituzio Auzitegia.

2. gaia. Euskadiko Autonomia Estatutua. Euskadiren eskumenak. Euskadiren botereak. Eusko Legebil­tza­rra. Lehendakaria. Gobernua. Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako Lurralde Historikoen arteko harremanei buruzko legea.

3. gaia. Sektore publikoko kontratuak. Eslei­tze­ko prozedurak eta moduak. Kontratu–motak.

4. gaia. Administrazio publikoetako langileak. Langileen motak. Fun­tzio­ publikorako sarbidea. Oinarrizko ordainsariak eta osagarriak.

5. gaia. Administrazio publikoetako langileak II. Egoera administratiboak. Eskubideak eta betebeharrak. Diziplina–araubidea. Bateraezintasunak.

6. gaia. Aurrekontua. Kon­tze­ptua eta motak. Aurrekontu–prin­tzi­pioak. Gastuen aurrekontua gauza­tzea: faseak.

7. gaia. Emakume eta gizonen berdintasuna. (2005eko otsa­ilaren 18ko 4/2005 euskal Legea). Emakume eta gizonen berdintasunaren alorrean Euskadiko botere publikoen jarduera zuzendu eta gidatu behar duten prin­tzi­pio orokorrak. Araudi eta jarduera administratiboan berdintasuna bul­tza­tzeko neurriak.

8. gaia. Izaera per­tso­naleko datuen babesaren oinarrizko alderdiak. Europako Parlamentuaren eta Kon­tsei­luaren 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) eta hori gara­tze­ko legeria Definizioak. Prin­tzi­pioak. Interesdunaren eskubideak.

9. gaia. Gardentasuna eta gobernu ona (abenduaren 9ko 19/2013 Estatuko Legea eta garapeneko araugin­tza, kasua balitz). Prin­tzi­pio orokorrak. Aplikazio–eremua. Informazio publikoa eskura­tzea.

10. gaia. Gipuzkoako Ba­tzar Nagusien Araudia. Gipuzkoako Ba­tzar Nagusien izaera eta antolaketa. Ba­tzar Nagusien eraketa.

11. gaia. Ba­tza­rkideak. Eskubideak eta betebeharrak. Gipuzkoako Ba­tzar Nagusietako ba­tza­rkidearen izaera lor­tze­a eta gal­tzea. Ba­tza­rkide-taldeak.

12. gaia. Gipuzkoako Ba­tzar Nagusien antolaketa. Mahaia. Bozeramaileen Ba­tzor­dea. Ba­tzor­deak. Osoko bilkura.

13. gaia. Ba­tzar Nagusien fun­tzio­namendua. Bilerak. Gai–zerrenda. Eztabaidak. Bozketak.

14. gaia. Gipuzkoako Ba­tzar Nagusietako araugin­tza­ko prozedura. Prozedura arrunta eta prozedura bereziak.

15. gaia. Gipuzkoako Ba­tzar Nagusietako araugin­tza­ko prozedura II. Gipuzkoako Lurralde Historikoaren aurrekontu orokorren onespena. Kontu orokorren onespena.

16. gaia. Ba­tzar Nagusiek Foru Aldundiaren jarduera kontrola­tze­ko eta susta­tze­ko duten fun­tzio­a.

17. gaia. Diputatu nagusiaren izendapena. Konfian­tza–arazoa. Zen­tsu­ra–mozioa.

18. gaia. Ba­tzar Nagusietako hizkun­tza–normalizazioa

Web-orria: