Itsas Jardueretako Teknikari Espezialista
Betebeharreko titulazioa, Batxilergoa, Batxilergoa Bateratu Balioaniztuna, Lanbide Heziketako goi mailako teknikaria edo teknikari espezialista edo titulu baliokidea.
Euskara merezimendutzat joko da:
• 3. HE edo gorakoa: 6 puntu.
• 2. HE: 3 puntu.
• 1. HE: 1,5 puntu.
a. Hamasei (16) urte beterik izatea eta nahitaezko erretirorako adina bete gabe izatea.
b. Titulu hauetakoren bat izatea, edo horiek lortzeko eskubideak ordainduta izatea: Betebeharreko titulazioa, Batxilergoa, Batxilergoa Bateratu Balioaniztuna, Lanbide Heziketako goi mailako teknikaria edo teknikari espezialista edo titulu baliokidea.
c. Eskaria behar bezala bete eta aurkeztea, eta prozesuan parte hartzeko tasak ordaintzea, deialdiko hirugarren oinarrian zehazten den legez.
d. Europar Batasuneko kide diren herrialdeetakoren bateko herritarra izatea; edo, Europar Batasunak hitzartu eta Espainiak berretsi dituen nazioarteko hitzarmenen arabera, langileen zirkulazioa askea den herrialderen bateko herritarra. Espainiako eta Europar Batasuneko estatuetako nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez banaturik ez badaude, bai eta euren ondorengoek eta ezkontidearenek ere, ezkontideak zuzenbidez banaturik ez badaude, baldin eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik goragokoak izan arren, euren menpe bizi badira.Era berean, aurreko paragrafoetan sartzen ez diren eta estatu espainiarrean egoiliarrak diren atzerritarrek har dezakete parte. Hautatuak izanez gero, pertsona horiek egiaztatu egin beharko dute administrazioaren baimena daukatela izendapena-zereginak betetzeko, izendapena sinatu baino lehen.
e. Egin beharreko lanak egiteko gaitasun funtzionala izatea. Edozelan ere, beti aplikatuko da Desgaitasuna daukaten pertsonen eskubideei eta haien inklusio sozialari buruzko Lege Orokorraren testu bategina (1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa). Lan poltsatik deituz gero, langileak gaitasun fisikoa eta psikikoa duela egiaztatu beharko du medikuaren ziurtagiria aurkeztuz edo osasun azterketa eginez. Baldintza hori betetzea ezinbestekoa izango da bitarteko funtzionario izendapena jasotzeko. Desgaitasun fisikoa edo psikikoa duten pertsonak gainerako lehiakideen baldintza berdinetan onartuko dira prozesuan, betiere egiaztatzen badute nahikoa gaitasuna dutela lan poltsari dagozkion lanpostuen zereginak betetzeko.
f. Diziplina espedientearen bidez aldenduta ez egotea administrazio publikoetatik edo autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoetatik, eta ebazpen judizial baten ondorioz desgaikuntza absoluturik edo berezirik ez edukitzea enplegu edo kargu publikoak betetzeko, edo norbera aldendua edo desgaitua izan den funtzionarioen kidego edo eskalan sartzeko edo norbera aldendua edo desgaitua izan aurretik lan kontratudun gisa betetzen zituen eginkizunen parekoak betetzeko. Beste estatu batzuetako nazionalitatea dutenen kasuan, desgaituta edo pareko egoera batean ez egotea, eta diziplina zehapenik edo antzekorik ez izatea, bere estatuan enplegu publikora sartzea eragozten dionik.
g. Legezko desgaitasun edo bateraezintasun arrazoirik ez izatea.
- Internetez, Lan-eskaintzen Atarian inprimakia betez. https://gestion-enplegu.ehu.es/jobsite_g/euskera/generico_login.jsp Bide hau aukeratuz gero, eskatzaileak egiaztagiria eskuratu ahal izango du erreferentzia zenbaki batekin, bai eta tasak ordaintzeko ordainagiria ere.
- Lan–eskaintzen ataritik aurkezten ez diren eskariak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 14.e) artikuluan adierazitakoaren arabera, eta bat etorrita UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Erabakian adierazitakoarekin (erabaki horrek onartu egiten ditu interesatuak UPV/EHUrekiko harreman elektronikoetan identifikatzeko eta sinadura elektronikoa erabiltzeko jarraibideak, bai eta erakunde horretan lanean ari diren pertsonak identifikatu eta sinadura elektronikoa erabiltzekoak ere), eskaera aurkeztu behar da UPV/EHUko erregistro elektronikoaren bitartez: https://egoitza.ehu.eus/eu/registroelectronico. Bertan sartuta, “Jasotzailea” atalean “Gerentzia” aukeratu behar da. Horretarako, identifikazio elektronikorako sistema hauetakoren bat erabili behar da: Izenperen ziurtagiri digitala, UPV/EHUren txartela (Izenpe), NAN elektronikoa, edo Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiria (FNMT-CERES).Era berean, eskaera aurkeztu ahal izango da sektore publikoko beste edozein erakunderen erregistro elektronikoan eta, ohiz kanpoko kasuetan, erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoetan, aurrez aurre. Erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoetan aurkezten diren eskaerak eta dokumentuak digitalizatu egingo dira administrazio espediente elektronikoan sartzeko, eta jatorrizkoak interesdunari itzuliko zaizkio, interesduna funtzionarioaren aurrean identifikatu eta horrela jarduteko adostasun espresua adierazi ondoren, bat etorrita UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Erabakian adierazitakoarekin. Erabaki horrek onartu egiten ditu gai hauei buruzko jarraibideak: erregistro gaietan laguntzeko bulegoak; eskaerak, idatziak edo bestelako komunikazioak funtzionario publiko gaituaren bidez aurkeztea UPV/EHUn; eta funtzionario publiko gaituen erregistroa. Internetez aurkezten ez diren eskariak UPV/EHUko Erregistro Orokorraren bulegoren batean aurkeztu beharko dira:
- UPV/EHUko erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak eta horien ordutegia helbide honetan kontsulta daitezke: http://www.ehu.es/oficinas_registro.html
- Eskaria posta bulegoetan aurkezten dutenek gerenteari zuzendu beharko diote eta aurkeztu beharko dute posta zerbitzuak arautzen dituen errege dekretuan zehazten den moduan (1829/1999 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, 31. art.).