Ikerketa Zerbitzuak proiektuko laguntzaile gisa 0011-1365-2017-000197 LUPULO ikerketa proiektua egiteko ikertzaileak.
Navarra
Egin beharreko eginkizunak:
- Lupuluaren basoko materiala bilatzea eta identifikatzea Nafarroako landan.
- A priori banako hoberenak hautatzea.
- Bildutako materiala in vitro biderkatzea.
- Erantzun agronomikoa aukeratutako landareen hazkuntzarako lursailetan.
- Balio organoleptiko handiko artisau garagardoa ekoizteko landareen ezaugarritze kimikoa.
Gutxienez ere 300 ECTS dituen Graduko irakaskuntza titulazio ofiziala, Masterra, Lizentziatura, Ingeniaritza edo hezkuntza alorrean eskuduna den ministerioak ezarri duenaren arabera, Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. mailari (masterrari) dagozkion titulazioak.
Atzerrian lortutako titulazioak badira, beharrezkoa izango da atzerriko tituluak homologatzeko eskumena duen ministerioak titulazioa baliokidetzea, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehenago. Europako Batasuneko tituluak dituzten izangaien kasuan, homologazioa aurkeztuko dute, edo, bidezkoa bada, dagokion baliokidetza-ziurtagiria. Homologazio- edo baliokidetza-betekizun hori ez zaie aplikatuko lanbide arautuen eremuan kualifikazio profesionalaren aitorpena daukaten izangaiei, Europako Erkidegoko Zuzenbidearen xedapenen babesean erdietsi dutenei.
B motakoa edo goragokoa den gidabaimenaren jabe izatea.
Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Eskabide eredua esteka honetan dago: