Ikerketa-Laguntzaile: 1- Laborantza estentsiboko ikerketa-laguntzaile. 2-Laborantza Intentsiboko Ikerketa- laguntzaile. 3-Natur Baliabideen Kontserbaziorako Ikerketa-Laguntzaile.

neiker
2022/10/05 - 2022/10/19
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NEIKER-Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, S.A.
Lehiaketa:
Ikerketa-Laguntzaile: 1- Laborantza estentsiboko ikerketa-laguntzaile. 2-Laborantza Intentsiboko Ikerketa- laguntzaile. 3-Natur Baliabideen Kontserbaziorako Ikerketa-Laguntzaile.
Lanpostua:
Ikerketa-Laguntzaile. Arkaute (Araba), Derio (Bizkaia)
Plaza-kopurua:
Lan-poltsa
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Eginkizunak eta atazak:

1. Laborantza estentsiboko ikerketa-laguntzaile.

  • Belar, baso, estentsibo, larre eta abarretako landaketen jarraipena eta kontrola egiteko lanak, dagokion teknikariak edo ikertzaileak proposatuta.
  • Saiakuntzetako lagin begetalak jaso eta prozesatzea, eta datuak jaso eta erregistratzea.
  • Landa neurketak egiteko ekipamenduak erabiltzea, eta estazio meteorologikoen funtzionamendua eta mantentze lanak.
  • Nekazaritza eta basogintzako makineria eta lanabesak erabiltzea eta mantentzea.
  • Produktu eta tratamendu fitosanitarioak prestatzea eta aplikatzea.

2. Laborantza intentsiboko ikerketa-laguntzaile.

  • Belar laborantza babestuko lanak, jarraipena eta kontrola egiteko lanak (berotegian), dagokion teknikariak edo ikertzaileak proposatuta.
  • Belar, zuhaixka eta zuhaitz espezieen saiakuntza lurretako lagin begetalak jaso eta prozesatzea, eta datuak jaso eta erregistratzea.
  • Klima kontrolatzeko, ureztatzeko eta laborantza babestuan jarduteko azpiegituretako ekipamenduak erabiltzea.
  • Nekazaritza eta basogintzako makineria eta lanabesak erabiltzea eta mantentzea.
  • Produktu eta tratamendu fitosanitarioak eta ongarriak prestatzea eta aplikatzea.

3. Natur Baliabideen Kontserbaziorako Ikerketa-Laguntzaile.

  • Hainbat lagin prozesatzea: landare gaiak, lurra, lixibiatuak, gasak, etab.
  • Nekazaritzako zenbait saiakuntza ezarri, mantendu eta laginak hartzea: labore estentsiboak, ebakitzeko larrediak, mendiko bazkalekuak, baso birpopulatzeak, mahastiak, etab.
  • Tokian tokiko neurketak egiteko ekipamenduak erabiltzea (penetrometroa, nitrogenoa neurtzekoa, etab.).
  • Nekazaritza eta basozaintzako makineria mantentzea (traktorea lanabesekin, motosega, atzerako mini-hondeamakina, rotabatorea).
Titulazioa:

Gai hauetakoren bateko titulazioa edukitzea:

  • Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo Goi Mailako prestakuntza Zikloetako teknikaria, edo esperientzia baliokidea Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboetan, Nekazaritzako Ustiategi Intentsiboetan, Abeltzaintzako Ustiategietan, Baliabide eta Paisaia Naturalen Kudeaketa eta Antolamenduan, Ingurumen Osasunean, Lorezaintzan, Basogintzan eta Ingurunearen Kontserbazioan, edo Nekazaritza eta Ingurumen Zientziei lotutako Lanbide Heziketa IIko edo Goi Mailako Prestakuntza Zikloko beste diziplina batzuetan.
Beste baldintza batzuk:
  • Deialdian dagoen 3. puntuan agertzen diren lanetan gutxienez sei hilabeteko esperientzia izatea.
  • B motako gida-baimena.
  • Europar Batasuneko estatu kideetako bateko hiritartasuna edukitzea edo espainiarren edo Europako beste estatu kide bateko nazionalen ezkontidea izatea, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, eta haren ondorengoak eta ezkontidearenak, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak izanda edo haien kontura bizi diren adin horretatik gorakoak izanda, edo beste estatu batekoak izatea, zeinetan, Europar Batasunak gauzatutako eta espainiar estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen arabera, langileen zirkulazio librea aplika daitekeen, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan definitutako baldintzetan, edo Espainian legezko egoitza duten atzerritarrak izatea eta lan egiteko baimena izatea.
Onartzea
Aurrez aurrekoa:

NEIKER Sozietate Publikoaren edozein zentrotan (ordutegia: 8:00etatik 14:00ak arte) edo posta ziurtatuz aurkez daitezke (ez dira onartuko e-postaren bidez bidalitako eskaerak), NEIKERen eskabide eredua (DBLO Eskaera 2021 Solicitud LOPD) aurkeztuz eta CV erantziz, berari dagozkion froga-agiriak gehituz: eskabidean adierazitako betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko agiriak. Ez da balioetsiko eskabidean zehaztu eta egiaztatzen ez dena.

Lan esperientzia egiaztatzeko, enpresa zein administrazioak emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira. Bertan kontratuaren iraupena eta lanean betetako eginkizunak adierazi beharko dira. Esperientzia egiaztatzeko, lehengoaz gain, Lan Bizitzaren Agiria aurkeztea beharrezkoa izango da.