Idazkaritza-kontuhartzailetza
Gipuzkoa
Lizentziatura edo graduko titulua edukitzea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
3. edo 4. hizkuntza eskakizuna (HE) egiaztatzen duen agiria edukitzea.
a) Espainiar nazionalitatea izatea, urriaren 30ko Enplegatu Publikoen Estatutuaren Testu Birfindua onartzen duen 5/2015 Errege Dekretu Legegileko 57. artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe.
b) Eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
c) Hamasei urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina gainditu gabe izatea.
d) Diziplina espediente batez edozein administrazio publikoren edo organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioen zerbitzutik baztertuta ez egotea edo kaleratua ez izatea; eta, ebazpen judizial bidez, erabateko desgaikuntza edo gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioei gordetako eskalan sartzeko, desgaikuntza berezia ez izatea.
Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
e) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua onartutakoak) A1 azpitaldeko kidego edo eskaletara iritsi ahal izateko eskatzen duen unibertsitate titulua edukitzea; hau da, lizentziatura edo graduko titulua edukitzea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da. Betekizun hori ez zaie aplikatuko araututako lanbideen esparruan beren lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu dutenei, Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean.
f) 3. edo 4. hizkuntza eskakizuna (HE) egiaztatzen duen agiria edukitzea.
Bete nahi den lanpostuak derrigorrezko 4. hizkuntza-eskakizuna dauka esleituta; horrenbestez, 4. HE izatea ezinbestekoa da lanpostua betetzeko (Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 98. artikulua).
Hala eta guztiz ere, hornitu beharreko lanpostuari derrigorrezkotasun-data gainditua duen 4. HE badagokio, eta izangai batek berak ere ez badu HE hori egiaztatzen, lanpostuari 3. HE aplikatuko zaio, soil-soilik deialdi honetan betetzeko eta sortuko den lan poltsan sartzeko ondorioetarako (Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 43.2 artikulua).
Hortaz, 3. HE daukatela egiaztatzen duten izangaiek ere parte hartu ahal izango dute hautaketa prozesu honetan.
g) Herri-administrazioen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legeak bateraezintzat jotako jarduerarik ez egitea lanpostuaz jabetzen den egunean, izendatua izanez gero.
Eskabideak Getariako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo 39/2015 Legeak (Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak) 16 artikuluan aurreikusitako edozein modu eta tokietan.
Postako bulegoetan aurkeztutako eskabideak gutun irekian aurkeztuko dira, posta zerbitzuak zigilatu eta data jarri ahal izateko eta ziurtatutako posta bidez igorri aurretik. Horrela bakarrik ulertuko da eskabidea posta bulegoan utzi zen egunean izan duela sarrera udaleko erregistroan.
1. gaia. Euskadiko toki erakundeak: toki-autonomia eta udalerrien eskumenak.
— Apirilaren 7ko 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: I titulua; II. tituluko I. kapitulua; III. titulua; lehenengo xedapen gehigarria; eta lehenengo eta hirugarren xedapen iragankorrak.
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: I. titulua; eta II. tituluko III. kapitulua.
2. gaia. Euskadiko toki erakundeak: udalerrien antolaketa eta funtzionamendua. Udal-ordezkarien estatutua.
— Apirilaren 7ko 2/2016 Legea: IV. tituluko I eta II. kapituluak.
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: II. tituluko II. kapitulua; eta V. tituluko I eta V. kapituluak.
— Toki araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina (apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretua): II. tituluko II kapitulua; eta V. tituluko I eta III. kapituluak.
— Toki erakundeen antolamendu, funtzionamendu eta araubide juridikoari buruzko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua): atariko titulua; I. titulua; II. tituluko I. kapitulua; III. titulua; eta IV. titulua.
3. gaia. Administrazio prozedura erkidea.
— Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
4. gaia. Sektore Publikoaren araubide juridikoa.
Urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: atariko tituluko I, II (3. ataleko 2. azpiatala izan ezik), V eta VI. kapituluak; II. tituluko I eta VI. kapituluak; III. titulua eta lehenengo eta zortzigarren xedapen gehigarriak.
5. gaia. Administrazio Publikoen ondare erantzukizuna.
— Araubide juridikoa (urriaren 1eko 40/2015 Legea: atariko tituluko IV. kapitulua).
— Prozedura espezialitateak (urriaren 1eko 39/ 2015 Legea: 65, 67, 81, 91 eta 92 artikuluak).
6. gaia. Zigortzeko ahalmena.
— Printzipioak (urriaren 1eko 40/2015 Legea: atariko tituluko III. kapitulua).
— Prozedura espezialitateak (urriaren 1eko 39/ 2015 Legea: 63, 64, 85, 89 eta 90 artikuluak).
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: XI. titulua.
7. gaia. Sektore Publikoko kontratuak.
— Azaroaren 8ko 9/2017 Legea, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora: atariko titulua; I. liburua; II. liburua eta bigarren, hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak.
8. gaia. Toki erakundeen ondasunak.
— Azaroaren 3ko 33/2003 Legea, Administrazio Publikoen ondareari buruzkoa (bere amaierako bigarren xedapenaren arabera, aplikazio orokorrekoa den edo oinarrizko legeria izaera duten zatiak).
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: VI tituluko I. kapitulua.
— Toki araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina: VI. tituluko I. kapitulua.
— Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua (ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretua).
9. gaia. Diru laguntzak Toki Administrazioan.
— Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, diru laguntzei buruzkoa (amaierako lehen xedapenaren 1. eta 2. zenbakiek ezarritako moduan).
10. gaia. Administrazio Publikoen zerbitzuan diharduten langileak.
— Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua).
— Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua).
— Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina (urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua): araubide orokorra. Aplikazio esparrua, enpresen inskripzioa, afiliazioa, altak eta bajak. Kotizatzeko betebeharra. Erantzukizunaren deribazioa. Babes-jarduna.
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: VII. titulua.
11. gaia. Euskararen erabilera Administrazio Publikoan, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde esparruan.
— Azaroaren 24ko 10/1982 Legea, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
— Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.
— Euskararen erabilera Euskadiko toki erakundeetan. Toki erakundeen eskumenak apirilaren 7ko 2/2016 Legean.
12. gaia. Gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea, gobernu ona eta herritarren partaidetza tokiko euskal esparruan.
— Abenduaren 9ko 19/2013 Legea, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: I eta II. tituluak.
— Apirilaren 7ko 2/2016 Legea: VI. titulua; eta bosgarren eta seigarren xedapen iragankorrak.
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: V. tituluko IV. kapitulua.
13. gaia. Emakumeen eta gizonen berdintasuna.
— Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa: atariko titulua; I eta II tituluak.
14. gaia. Datu pertsonalen babesa.
— Apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez.
— 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Eskubide digitalak.
15. gaia Lurralde antolaketa, hirigintza eta etxebizitza.
— Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina (urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua).
— Ekainaren 30eko 2/2006 Legea, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa (Euskadikoa): I, III, IV eta VI. tituluak.
— Ekainaren 18ko 3/2015 Legea, Etxebizitzarena (Euskadikoa): udalerrien eskumenak.
16. gaia. Ingurumenaren babesa.
— Otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa.
17. gaia. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak.
— Abenduaren 23ko 10/2015 Legea (Euskadikoa), Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena: udalerrien eskumenak.
18. gaia. Gizarte zerbitzuak.
— Abenduaren 5eko 12/2008 Legea, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa (Euskadikoa). Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren antolaketa. Administrazio Publikoen eskumenak. Ekimen pribatuaren esku-hartzea.