Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako azpieskala (Oposizio-lehiaketa)
Sarbide orokorraren modalitatea: 3
4. hizkuntza-eskakizunarekin: 3
Lizentzia, Ingeniaritza, Arkitektura edo Gradua
1) Nortasuna: Espainiako nortasuna izatea, bat etorriz Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 19.1 artikuluan xedatutakoarekin.
2) Gaitasuna: bete beharreko lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
3) Adina: hamasei urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez izatea.
4) Gaikuntza: ez bereizita egotea diziplina-espediente bidez administrazio publikoen edo autonomia erkidegoetako erakunde konstituzional edo estatutarioen zerbitzuetatik, eta ez izatea ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza erabatekoa edo berezia, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan sartzeko.
5) Titulazioa: titulu akademiko hauetakoren bat izatea edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatea: lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo gradua, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera, A1 azpitaldean sailkatutako kidego edo eskaletan sartzeko.
Titulua atzerrian eskuratu duten hautagaiek dagokion homologazioaren egiaztagutuna edo, hala badagokie, baliokidetasun-ziurtagiria izan beharko dute.
Betekizun hau ez zaie aplikatuko Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako profesionalen arloan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten hautagaiei.
6) Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
7) Ez izatea Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan parte hartu nahi den azpieskalako karrerako funtzionario.
8) Hizkuntza-eskakizuna: deialdiaren xede diren lanpostuetan, lehen destinoan eskainiko diren lanpostuak betetzeko betekizun izan daiteke euskarako 3. hizkuntza-eskakizuna edo 4. hizkuntza-eskakizuna izatea, edo hizkuntza-eskakizun horrekin baliozkotutako titulu edo ziurtagiri bat izatea, bat etorriz Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuarekin edo Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua.
9) Tasak ordaintzea: irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko Legearen testu bateginaren 36. artikuluan eta hurrengoetan langileak hautatzeko deialdietan aurreikusitako inskripzio-tasa ordainduta izatea: A-1 azpitaldea: 23,49 euro.
- Oposizio-fasea.
Oposizioan, ondoren adierazten diren nahitaezko ariketak egin beharko dira. Ariketa horiek baztertzaileak izango dira.
Lehenengo ariketa: Idatziz garatu beharko da, gehienez ere 2 orduz, gai orokor bat, gai-zerrendan agertzen diren edukiekin zerikusia duten gaiei buruzkoa. Gai hori epaimahai kalifikatzaileak proposatutako 2 gairen artean aukeratu beharko du hautagaiak.
Bigarren ariketa: idatziz ebatzi beharko dira bi kasu praktiko, bata izaera juridikokoa eta bestea ekonomikoa, epaimahai kalifikatzaileak zehazten dituen Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako eginkizunei buruzkoak (Diruzaintzakoak barne), gehienez 3 orduko epean, eta gai-zerrendako gaiekin lotuta egongo dira. Lege-testuak kontsultatu ahal izango dira, eta kalkulatzeko makina estandarrak eta zientifikoak erabili ahal izango dira, baina programagarriak edo finantzarioak ez direnak.
Ariketa honetan, ezagutza teorikoak aztertzeko eta modu arrazoituan aplikatzeko gaitasuna baloratuko da, planteatutako kasu praktikoak ebazteko.
Oposizio-faseko ariketa guztiak nahitaezkoak eta baztertzaileak izango dira, eta honela kalifikatuko dira:
Lehenengo ariketa: 0tik 30 puntura emango dira, eta gainditzeko gutxienez 15 puntu lortu beharko dira. Ariketa honen kalifikazioa hiru hamartarrekin egingo da.
Bigarren ariketa: 0tik 30 puntura emango dira, eta gainditzeko gutxienez 15 puntu lortu beharko dira. Ariketa honen kalifikazioa hiru hamartarrekin egingo da.
Bi kasu praktikoetako bakoitza 0 eta 15 puntu artean kalifikatuko da. Gainditzeko, kasu praktiko bakoitzean 7,5 puntuko gutxieneko kalifikazioa lortu beharko da, eta ariketa honetan, gutxienez, 15 puntuko guztizko kalifikazioa lortu beharko da.
Bi ariketak gainditu ondoren, ariketa baztertzaile bakoitzean lortutako puntuazioak batzearen emaitza izango da azken kalifikazioa.
- Lehiaketa-fasea.
Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:
a) Lan-esperientzia: Apartatu horretan, gehienez 24 puntu emango dira.
Esperientziatzat hartzen dira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako lanpostuetan bitarteko funtzionario izendapenaz eginiko zerbitzuak.
1.– Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako azpieskalako gordetako lanpostuetan eginiko zerbitzuengatik: 0,10 puntu emango dira lan eginiko hilabete bakoitzeko.
2.– Idazkaritzako edo Kontu-hartzailetza - Diruzaintzakoko azpieskaletarako gordetako lanpostuetan eginiko zerbitzuengatik: 0,05 puntu emango dira lan eginiko hilabete bakoitzeko.
Zenbaketa egiteko, azken 20 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
b) Txanda irekian, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako azpieskaletan karrerako funtzionario gisa sartzeko azken 8 urteetan deitu diren hautaketa-probetako ariketaren bat gainditzeagatik, betiere hautagaiak dagokion hautaketa-prozesua gainditu ez badu:
1.– Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako azpieskalan sartzeko deialdietan gainditutako ariketa bakoitzeko: 2 puntu emango dira gainditutako ariketa bakoitzeko.
2.– Idazkaritzako edo Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskaletan sartzeko deialdietan gainditutako ariketa bakoitzeko: 1 puntu emango dira gainditutako ariketa bakoitzeko.
Apartatu horretan, gehienez 10 puntu emango dira.
c) Tituluak: Titulu akademikoak gehienez 4 punturekin baloratuko dira, honela:
Lizentzia edo graduko unibertsitate-titulu ofizialak: 2 puntu.
Lizentzia edo graduko unibertsitate-titulu ofizialak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko abuztuaren 16ko Ebazpenaren eranskinean jasotakoak dira, eta Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen jakintza-adarrari buruzkoak izan beharko dute, honako esparru hauetan: Administrazio eta Kudeaketa Publikoa, Zientzia Politikoak, Soziologia, Zientzia Juridikoak, Zuzenbidea, Ekonomia, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Berrikuntzaren Administrazioa eta Kudeaketa, Ekonomia Finantzarioa eta Aktuariala, Lan Zientziak, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak.
Ez dira baloratuko deialdian parte hartzeko eskatzen diren eta betekizun gisa alegatu diren tituluak.
d) Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 2 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 0,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Hizkuntza berari dagokionez, C1 maila edo goragokoa egiaztatzen dutenei ez zaie B2 maila baloratuko.
Hautaketa-ikastaroa.
Hautagaiei, praktiketako funtzionario izendatu badituzte, hautaketa-ikastaroan parte hartzeko deituko zaie. Hautaketa-ikastaro horrek bi fase izango ditu:
a) Prestakuntza-ikastaroa.
Prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioa «Gai» edo «Ez gai» izango da, eta, hori zehazteko, epaimahai kalifikatzaileak kontuan hartu beharko ditu irakasleek ikastaroan gai bakoitzari eman dizkioten kalifikazio partzialak, bai eta ikastaroaren programa osoan gai bakoitzari dagokion haztapena ere.
b) Praktikaldia Euskal Autonomia Erkidegoko foru- edo toki-administrazioren batean.
Prestakuntza-ikastaroa amaitutakoan, ikastaroa gainditzen duten pertsonek praktikaldia egin beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko foru- edo toki-administrazioren batean.
Praktikaldiaren helburua izango da eskalako lanpostuetan eta, bereziki, Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako azpieskalakoetan jardutearen errealitate praktikoa ezagutzea, haien eginkizunei buruzko hainbat jarduera aztertuz eta behar diren eduki teorikoen aplikazioan sakonduz.
Hautaketa-praktikaldiaren edukia eta iraupena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bidez ezarriko dira.
Praktikaldiaren kalifikazioa «Gai» edo «Ez gai» izango da, eta, hori zehazteko, epaimahai kalifikatzaileak kontuan hartu beharko ditu praktiketako tutoreek aurkeztutako txostenak.
Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/)
Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.
Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00
- Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
- Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
- San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
Hitzordua eskatzeko:
- Interneteko formularioa
- Aurretiko hitzordurako telefonoa: 945 01 77 03 (08: 30-14: 00)
1. gaia.– Euskadiko toki-erakundeak: toki-autonomia eta udalerrien eskumenak.
– 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: I. titulua; II. tituluaren I. kapitulua; III. titulua; lehen xedapen gehigarria; eta lehenengo eta hirugarren xedapen iragankorrak.
– 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena: I. titulua; II. tituluaren III. kapitulua, eta bigarren xedapen gehigarria.
2. gaia.– Euskadiko toki-erakundeak: udalerrien antolaketa eta funtzionamendua. Ordezkarien estatutua.
– 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: IV. tituluaren I. eta II. kapituluak.
– 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena: II. tituluaren II. kapitulua, eta V. tituluaren I. eta V. kapituluak.
– Toki-araubidearen arloan indarrean dauden xedapenen testu bategina, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua: II. tituluaren II. kapitulua eta V. tituluaren I. eta III. kapituluak.
– Toki-entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onartua: atariko titulua; I. titulua; II. tituluaren I. kapitulua; eta III. eta IV. tituluak.
3. gaia.– Administrazio-prozedura erkidea.
– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; artikulu hauek izan ezik: 62., 63., 64., 65., 67., 81., 85., 89., 90., 91. eta 92. artikuluak.
4. gaia.– Sektore publikoaren araubide juridikoa.
– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: atariko tituluaren I. eta II. kapituluak (3. atalaren 2. azpiatala izan ezik), V. eta VI. kapituluak; II. tituluaren I. eta VI. kapituluak; III. titulua; eta lehenengo eta zortzigarren xedapen gehigarriak.
– 3/2022 Legea, maiatzaren 12koa, Euskal Sektore Publikoarena.
5. gaia.– Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna.
– Araubide juridikoa: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: atariko tituluaren IV. kapitulua.
– Prozeduraren espezialitateak: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: 65., 67., 81., 91. eta 92. artikuluak.
6. gaia.– Zehatzeko ahala.
– Zehatzeko ahalaren printzipioak: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea: atariko tituluaren III. kapitulua.
– Prozeduraren espezialitateak: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: 62., 63., 64., 85., 89. eta 90. artikuluak.
– 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena: XI. titulua.
– 2/1998 Legea, otsailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzkoa.
– 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: bigarren xedapen gehigarria.
7. gaia.– Sektore publikoko kontratuak.
– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena –Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora–: atariko titulua, lehen liburua, bigarren liburua eta bigarren, hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak.
8. gaia.– Toki-erakundeen ondasunak.
– 33/2003 Legea, azaroaren 3koa, Administrazio Publikoen Ondareari buruzkoa (azken xedapenetako bigarrenean ezarritakoaren arabera aplikatu behar den edo oinarrizko lege den guztiari dagokiona). Zioen azalpena eta 3., 28., 41., 42., 44., 45., 46.1, 48., 50., 55., 58. eta 68.2 artikuluak.
– 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena: VI. tituluaren I. kapitulua.
– Toki-araubidearen arloan indarrean dauden xedapenen testu bategina, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua: VI. tituluaren I. kapitulua.
– Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua, ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretuaren bidez onartua.
9. gaia.– Tokiko zerbitzu publikoen kudeaketa.
– 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: VIII. titulua.
– 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena: VI. tituluaren II. kapitulua.
– Toki-araubidearen arloan indarrean dauden xedapenen testu bategina, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua: VI. tituluaren II. kapitulua.
– Toki-entitateen Zerbitzu Erregelamendua, 1955eko ekainaren 17ko Dekretuaren bidez onartua.
10. gaia.– Toki-administrazioko dirulaguntzak.
– 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa (azken xedapenetako lehenengoaren 1. eta 2. apartatuen arabera).
11. gaia.– Ingurumena, lurralde-antolamendua eta hirigintza.
– 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko lege orokorra.
– Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina, urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartua.
– 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa: I., III., IV. eta VI. tituluak.
12. gaia.– Administrazio publikoetako langileak.
– Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartua.
– 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena: VII. titulua.
– Toki-araubidearen arloan indarrean dauden xedapenen testu bategina, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua: VII. titulua.
– 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
13. gaia.– Sektore publikoaren aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-jasangarritasuna.
– 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa.
14. gaia.– Toki-ogasunen baliabide ekonomikoak.
– 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: IX. titulua.
– Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bategina, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartua: 1. artikulutik 19.era eta IV. titulua.
– Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako toki-ogasunak arautzen dituzten foru-arauak:
• 41/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa, Arabako Toki Ogasunak arautzen dituena: 1. artikulutik 18.era eta III. eta IV. tituluak.
• 9/2005 Foru Araua, abenduaren 16koa, Bizkaiko Toki Ogasunei buruzkoa: 1. artikulutik 19.era eta III. eta IV. tituluak.
• 11/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituena: 1. artikulutik 18. bis artikulura eta III. eta IV. tituluak.
15. gaia.– Toki-tributuak.
– Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bategina, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartua: II. tituluaren II. kapituluko 3. atala.
– Toki-tributuak arautzen dituzten foru-arauak:
• Ondasun higiezinen gaineko zerga. Izaera. Zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Salbuespenak eta hobariak. Zerga-oinarria. Oinarri likidagarria. Kuota, sortzapena eta zergaldia. Katastro-kudeaketa. Zerga-kudeaketa. Katastro-ikuskapena.
• Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Izaera. Zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Salbuespenak. Kuota: tarifak. Sortzapena eta zergaldia. Errolda-kudeaketa eta zerga-kudeaketa. Probintziako errekargua.
• Trakzio-ibilgailuen gaineko zerga: izaera eta zerga-egitatea; salbuespenak eta hobariak; subjektu pasiboa; kuota; zergaldia eta sortzapena.
• Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: izaera eta zerga-egitatea; subjektu pasiboak; zerga-oinarria, kuota eta sortzapena; hobariak.
• Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: izaera eta zerga-egitatea; salbuespenak; subjektu pasiboa; zerga-oinarria eta kuota; sortzapena.
16. gaia.– Tasak, kontribuzio bereziak eta prezio publikoak.
– Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bategina, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartua: 20. artikulutik 38.era, 57. eta 58. artikuluak, eta I. tituluaren VI. kapitulua.
– Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako toki-ogasunak arautzen dituzten foru-arauak.
• 41/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa, Arabako Toki Ogasunak arautzen dituena: 20. artikulutik 38.era eta II. tituluaren VI. kapitulua.
• 9/2005 Foru Araua, abenduaren 16koa, Bizkaiko Toki Ogasunei buruzkoa: 21. artikulutik 39.era eta II. tituluaren VI. kapitulua.
• 11/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituena: 20. artikulutik 38.era eta II. tituluaren VI. kapitulua.
17. gaia.– Diru-bilketako jarduketak eta prozedura.
– 58/2003 Lege Orokorra, abenduaren 17koa, Tributuena: V. kapitulua.
– Lurralde historikoetako zergei buruzko foru-arau orokorrak:
• 6/2005 Foru Araua, otsailaren 28koa, Arabako Zergei buruzkoa: III. tituluaren V. kapitulua.
• 2/2005 Foru Araua, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa: III. tituluaren V. kapitulua.
• 2/2005 Foru Araua, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa: III. tituluaren V. kapitulua.
18. gaia.– Toki-entitateen aurrekontua eta gastu publikoa.
– Toki Ogasunak Arautzen dituen Legea, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartua: VI. tituluaren I., II. eta III. kapituluak.
– EHA/3565/2008 Agindua, abenduaren 3koa, toki-entitateen aurrekontuen egitura onartzen duena.
– Lurralde historikoetako toki-entitateen aurrekontuei buruzko foru-arauak:
• 3/2004 Foru Araua, otsailaren 9koa, Arabako Lurralde Historikoko toki-entitateen aurrekontuei buruzkoa: I., II. eta III. tituluak.
• 10/2003 Foru Araua, abenduaren 2koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-entitateen aurrekontuei buruzkoa: I., II. eta III. tituluak.
• 21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-entitateen aurrekontuei buruzkoa: I., II. eta III. tituluak.
19. gaia.– Tokiko sektore publikoko entitateen barne-kontrolari buruzko araubide juridikoa.
– Toki Ogasunak Arautzen dituen Legea, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartua: VI. tituluaren IV. kapitulua.
– 424/2017 Errege Dekretua, apirilaren 28koa, Tokiko sektore publikoko entitateen barne-kontrolerako araubide juridikoa arautzen duena.
– Lurralde historikoetako toki-entitateen aurrekontuei buruzko foru-arauak:
• 3/2004 Foru Araua, otsailaren 9koa, Arabako Lurralde Historikoko toki-entitateen aurrekontuei buruzkoa: IV. titulua.
• 10/2003 Foru Araua, abenduaren 2koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-entitateen aurrekontuei buruzkoa: IV. titulua.
• 21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-entitateen aurrekontuei buruzkoa: IV. titulua.
20. gaia.– Toki-entitateen kontabilitate-esparru erregulatzailea.
– EHA/4040/2004 Agindua, azaroaren 23koa, tokiko kontabilitatearen oinarrizko ereduaren jarraibidea onartzen duena.
– HAP/1781/2013 Agindua, irailaren 20koa, tokiko kontabilitatearen ohiko ereduaren jarraibidea onartzen duena.
– HAP/1782/2013 Agindua, irailaren 20koa, tokiko kontabilitatearen eredu sinplifikatuaren jarraibidea onartzen duena eta azaroaren 23ko EHA/4040/2004 Aginduaren bidez onartutako tokiko kontabilitatearen oinarrizko ereduaren jarraibidea aldatzen duena.
– 56/2015 Foru Dekretua, azaroaren 3ko Diputatuen Kontseiluarena, Arabako Lurralde Historikoko toki-entitateen kontabilitatearen arau-esparrua onartzen duena: 1. eranskina (Arabako toki-entitateen kontabilitateari buruzko jarraibidea), 2. eranskina (Toki-entitateen aurrekontu egitura) eta 3. eranskina (Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra toki-administrazioari egokituta).
– 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa, Bizkaiko Foru Aldundiarena, Bizkaiko toki-entitateen kontabilitatearen arau-esparrua onartzen duena. 1. eranskina (Bizkaiko toki-entitateen kontabilitateari buruzko jarraibidea), 2. eranskina (toki-entitateen aurrekontu-egitura) eta 3. eranskina (Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra toki-administrazioari egokituta).
– 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako toki-entitateen kontabilitatearen arau-esparrua ezartzen duena: 1. eranskina (Gipuzkoako toki-entitateen kontabilitateari buruzko jarraibidea), 2. eranskina (Toki-entitateen aurrekontu-egitura) eta 3. eranskina (Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra toki-administrazioari egokituta).
21. gaia.– Euskararen erabilera Administrazio Publikoan Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan.
– 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
– Euskararen arloko toki-eskumenak Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen arabera.
– 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa.
– 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.
22. gaia.– Gardentasuna, informazio publikorako irispidea, gobernu ona eta herritarren parte-hartzea euskal toki-mailan.
– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa: I. eta II. tituluak.
– 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: VI. titulua eta bosgarren eta seigarren xedapen iragankorrak.
– 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena: V. tituluaren IV. kapitulua.
23. gaia.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.
– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko: atariko titulua, I. eta II. tituluak.
24. gaia.– Datu pertsonalen babesa.
– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa.
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Eskubide digitalak.