Idazkaria

2019/11/04 - 2019/11/29
Inprimatu
Hernani
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Hernaniko Udala
Lehiaketa:
Idazkaria
Lanpostua:
Idazkaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak (urriaren 30eko 5/2015 Legegin­tza­ko Errege Dekretua onartutakoak) A1 azpitaldeko kidego edo eskaletara iri­tsi ahal izateko eska­tzen duen uniber­tsi­tate titulua eduki­tzea; hau da, lizen­tzi­atura edo graduko titulua eduki­tzea, edo hori eskura­tze­ko eskubideak ordainduta izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

3. edo 4. hizkun­tza eskakizuna (HE) egiazta­tzen duen agiria eduki­tzea.

Beste baldintza batzuk:

— Espainiako nazionalitatea izatea.

— 16 urte beteak eduki­tze­a eta derrigorrez erretira­tze­ko adina ez gaindi­tzea.

— Lanpostuko zereginak egiteko gaitasun fun­tzio­nala izatea (bal­din­tza hori dagokionean egiaztatuko da mediku azterketaren bidez).

— Diziplina espediente batez edozein administrazio publikoren edo organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioen zerbi­tzu­tik baztertuta ez egotea edo kaleratua ez izatea; eta, ebazpen judizial bidez, erabateko desgaikun­tza edo gaikun­tza nazionaleko Toki Administrazioko fun­tzio­narioei gordetako eskalan sar­tze­ko, desgaikun­tza berezia ez izatea.

Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan bal­din­tza berberetan enplegu publikora iristea erago­tzi­ko duenik, hain zuzen.

— Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak (urriaren 30eko 5/2015 Legegin­tza­ko Errege Dekretua onartutakoak) A1 azpitaldeko kidego edo eskaletara iri­tsi ahal izateko eska­tzen duen uniber­tsi­tate titulua eduki­tzea; hau da, lizen­tzi­atura edo graduko titulua eduki­tzea, edo hori eskura­tze­ko eskubideak ordainduta izatea.

Atze­rriko titulazioen kasuan, beren homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da. Horrelakorik ez dute beharko, araututako lanbideen eremuan, Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen arabera aitortutako lanbide kualifikazioa dutenek.

— 3. edo 4. hizkun­tza eskakizuna (HE) egiazta­tzen duen agiria eduki­tzea.

Bete nahi den lanpostuak derrigorrezko 4. hizkun­tza-eska­kizuna dauka esleituta; horrenbestez, 4. HE izatea ezinbestekoa da lanpostua bete­tze­ko (Euskal Fun­tzio­ Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 98. artikulua).

Hala eta guztiz ere, hornitu beharreko lanpostuari derrigorrezkotasun-data gainditua duen 4. HE badagokio, eta izangai batek berak ere ez badu HE hori egiazta­tzen, lanpostuari 3. HE aplikatuko zaio, soil-soilik deialdi honetan bete­tze­ko eta sortuko den lan pol­tsan sar­tze­ko ondorioetarako (Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normaliza­tze­ko prozesua arau­tzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 43.2 artikulua).

Hortaz, 3. HE daukatela egiazta­tzen duten izangaiek ere parte hartu ahal izango dute hautaketa prozesu honetan.

 

Onartzea
Elektronikoa:

Udalaren erregistro elektronikoaren bidez.

 

Aurrez aurrekoa:

— Hernaniko Udalaren aurrez aurreko erregistroan: Gudarien Plaza 1. 20120 Hernani.

— Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Gi­puz­koako Foru Aldundiaren erregistroetan.

— Estatuko Administrazioaren, beste edozein autonomia erkidegoren, probin­tzi­etako diputazioen, kabildoen eta uharteko kon­tsei­luen erregistroetan; eta, halaber, Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 121. artikuluan aipa­tzen dituen udalerrietako udal erregistroetan.

— Korreoseko bulegoetan: gutun-azal ireki batean eraman behar da eskabidea, Korreoseko enplegatuak data eta zigilua jar­tze­ko, aurkezteko epearen barruan. Horrela bakarrik ulertuko da eskabidea posta bulegoan utzi zen egunean izan duela sarrera udaleko erregistroan.

— Aplikagarria den araudiak dioen beste edozein eratan.

Deialdia
Gaiak:

GAI-ZERRENDA

1. gaia. Euskadiko toki erakundeak: toki-autonomia eta udalerrien eskumenak.
— Apirilaren 7ko 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: I titulua; II. tituluko I. kapitulua; III. titulua; lehenengo xedapen gehigarria; eta lehenengo eta hirugarren xedapen iragankorrak.
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituena: I. titulua; eta II. tituluko III. kapitulua.

2. gaia. Euskadiko toki erakundeak: udalerrien antolaketa eta fun­tzio­namendua. Udal-ordezkarien estatutua.

— Apirilaren 7ko 2/2016 Legea: IV. tituluko I eta II. kapituluak.
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: II. tituluko II. kapitulua; eta V. tituluko I eta V. kapituluak.
— Toki araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina (apirilaren 18ko 781/1986 Legegin­tza­ko Errege Dekretua): II. tituluko II kapitulua; eta V. tituluko I eta III. kapituluak.
— Toki erakundeen antolamendu, fun­tzio­namendu eta araubide juridikoari buruzko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua): atariko titulua; I. titulua; II. tituluko I. kapitulua; III. titulua; eta IV. titulua.

3. gaia. Administrazio prozedura erkidea.
— Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

4. gaia. Sektore Publikoaren araubide juridikoa.
Urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: atariko tituluko I, II (3. ataleko 2. azpiatala izan ezik), V eta VI. kapituluak; II. tituluko I eta VI. kapituluak; III. titulua eta lehenengo eta zor­tzi­garren xedapen gehigarriak.

5. gaia. Administrazio Publikoen ondare eran­tzu­kizuna.

— Araubide juridikoa (urriaren 1eko 40/2015 Legea: atariko tituluko IV. kapitulua).
— Prozedura espezialitateak (urriaren 1eko 39/2015 Legea: 65, 67, 81, 91 eta 92 artikuluak).

6. gaia. Zigor­tze­ko ahalmena.
— Prin­tzi­pioak (urriaren 1eko 40/2015 Legea: atariko tituluko III. kapitulua).
— Prozedura espezialitateak (urriaren 1eko 39/2015 Legea: 63, 64, 85, 89 eta 90 artikuluak).
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: XI. titulua.

7. gaia. Sektore Publikoko kontratuak.
— Azaroaren 8ko 9/2017 Legea, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kon­tsei­luaren 2014ko otsai­la­ren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora: atariko titulua; I. liburua; II. liburua eta bigarren, hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak.

8. gaia. Toki erakundeen ondasunak.
— Azaroaren 3ko 33/2003 Legea, Administrazio Publikoen ondareari buruzkoa (bere amaierako bigarren xedapenaren arabera, aplikazio orokorrekoa den edo oinarrizko legeria izaera duten zatiak).

— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: VI tituluko I. kapitulua.
— Toki araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina: VI. tituluko I. kapitulua.
— Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua (ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretua).

9. gaia. Diru lagun­tzak Toki Administrazioan.
— Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, diru lagun­tze­i buruzkoa (amaierako lehen xedapenaren 1. eta 2. zenbakiek ezarritako moduan).

10. gaia. Administrazio Publikoen zerbi­tzu­an diharduten langileak.
— Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegin­tza­ko Errege Dekretua).
— Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 23ko 2/2015 Legegin­tza­ko Errege Dekretua).
— Gizarte Seguran­tza­ren Lege Orokorraren Testu Bategina (urriaren 30eko 8/2015 Legegin­tza­ko Errege Dekretua): araubide orokorra. Aplikazio esparrua, enpresen inskripzioa, afiliazioa, altak eta bajak. Kotiza­tze­ko betebeharra. Eran­tzu­kizunaren deribazioa. Babes-jarduna.
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: VII. titulua.

11. gaia. Euskararen erabilera Administrazio Publikoan, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde esparruan.

— Azaroaren 24ko 10/1982 Legea, euskararen erabilera normaliza­tze­ko oinarrizkoa.
— Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normaliza­tze­ko prozesua arau­tzen duena.
— Euskararen erabilera Euskadiko toki erakundeetan. Toki erakundeen eskumenak apirilaren 7ko 2/2016 Legean.

12. gaia. Gardentasuna, informazio publikoa eskura­tzea, gobernu ona eta herritarren partaide­tza tokiko euskal esparruan.
— Abenduaren 9ko 19/2013 Legea, gardentasunari, informazio publikoa eskura­tze­ari eta gobernu onari buruzkoa: I eta II. tituluak.
— Apirilaren 7ko 2/2016 Legea: VI. titulua; eta bosgarren eta seigarren xedapen iragankorrak.
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: V. tituluko IV. kapitulua.

13. gaia. Emakumeen eta gizonen berdintasuna.
— Otsaila­ren 18ko 4/2005 Legea, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa: atariko titulua; I eta II tituluak.

14. gaia. Datu per­tso­nalen babesa.
— Apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kon­tsei­luarena, per­tso­na fisikoen babesari buruzkoa, datu per­tso­nalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez.
— 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu per­tso­nalak babestekoa eta eskubide digitalak berma­tze­koa. Xedapen orokorrak. Datuak babesteko prin­tzi­pioak. Per­tso­nen eskubideak. Eskubide digitalak.

15. gaia Lurralde antolaketa, hirigin­tza eta etxe­bizi­tza.
— Lurzoruaren eta Hiri Birgai­tze­aren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 7/2015 Legegin­tza­ko Errege Dekretua).
— Ekainaren 30eko 2/2006 Legea, lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzkoa (Euskadikoa): I, III, IV eta VI. tituluak.
— Ekainaren 18ko 3/2015 Legea, Etxe­bi­zi­tza­rena (Euskadikoa): udalerrien eskumenak.

16. gaia. Ingurumenaren babesa.
— Otsaila­ren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa.

17. gaia. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak.
— Abenduaren 23ko 10/2015 Legea (Euskadikoa), Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena: udalerrien eskumenak.

18. gaia. Gizarte zerbi­tzu­ak.
— Abenduaren 5eko 12/2008 Legea, Gizarte Zerbi­tzu­ei buruzkoa (Euskadikoa). Gizarte Zerbi­tzu­en Euskal Sistemaren antolaketa. Administrazio Publikoen eskumenak. Ekimen pribatuaren esku-har­tzea.