Idazkari-kontuhartzaile lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozedura

2023/10/24 - 2023/11/07
Inprimatu

Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Udalbiltza Partzuergo
Lehiaketa:
Idazkari-kontuhartzaile lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozedura
Lanpostua:
Idazkari-kontuhartzaile
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Titulazioa:

Zuzenbide, Zientzia politiko edota Soziologia lizentziatura edo graduko titulua

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkuntza-eskakizuna: Euskarazko 3. Profila nahitaezkoa

Beste baldintza batzuk:

— Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen eta haien familiakoen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa izatea.
— 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
— Lanpostuko zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea (baldintza mediku azterketaren bidez egiaztatuko da).
— Diziplina espediente batez edozein administrazio publikoren edo organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioen zerbitzutik baztertuta ez egotea edo kaleratua ez izatea; eta, ebazpen judizial bidez, erabateko desgaikuntza edo gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioei gordetako eskalan sartzeko, desgaikuntza berezia ez izatea.
Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
— Zuzenbide, Zientzia politiko edota Soziologia lizentziatura edo graduko titulua edukitzea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, beren homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da. Horrelakorik ez dute beharko, araututako lanbideen eremuan, Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen arabera aitortutako lanbide kualifikazioa dutenek.
— Euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna (HE) egiaztatzen duen agiria edukitzea. 

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Udalbiltza Partzuergoaren aurrez aurreko erregistroan: Doneztebe plaza, 1. 20180 (Oiartzun)

Deialdia