Hodigile soldatzaile-lanpostu bitarteko funtzionarioarekin betetzeko deialdia
Bizkaia
Lanpostuaren funtzioak izango dira unean-unean Udalaren organigrama funtzionalean zehaztutakoak. Gaur egun, hauexek dira:
— Tailerraren berezko lanak egitea, hain zuzen ere, eragindako ondasun edota zerbitzu publikoari lotutakoak.
— Lanpostuaren eginkizunak aurrera eramateko esleitutako baliabide materialak edota giza baliabideak kudeatzea.
— Langileek eta lan-kontratudunek tailerrean egindako lanak kontrolatu eta ebaluatzea.
— Soldatzaile lanak egitea, udal eraikinetan, bide publikoan eta hiri-altzarietan.
— Laguntzaileek eta lan-legepeko langileek egindako lanak ikuskatzea.
— Langile berriak hautatzeko probetan laguntzea.
— Oro har, lanbidearekin zerikusia izan eta nagusi funtzionalek agindu ditzaketen lanak egitea.
Eskola-graduatua, 1. graduko Lanbide Heziketa edo horren parekoa edukitzea, edota horiek eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.
Eskabideak
Onartuak izateko eta, hala badagokio, dagozkion hautaprobetan partehartu ahal izateko, eskabidea aurkeztu beharko dute izangaiek, eta adierazi hautatze-prozesuan parte hartu nahi dutela. Era berean, jaso beharko dute Bigarren Oinarrian adierazitako baldintza guztiak eta horietako bakoitza betetzen dituztela —eskabideak aurkezteko amaierako data aintzat hartuta—.
Beraz, izangaiek honako hauek adierazi beharko dituzte:
a) Eskatutako datu pertsonalak.
b) Oposizio faseko hautaprobak zein hizkuntza ofizialetan egin nahi dituzten: euskaraz ala gaztelaniaz.
c) Desgaitasunak dituztenek, beren egoeraren berri eman beharko dute eskabidean eta, hala badagokio, adierazi beharko dute hautaprobak egiteko zein arrazoizko denbora eta baliabide-egokitzapen eta -doikuntza behar dituzten.
Eskabideari honako hauek erantsiko zaizkio, bakar-bakarrik:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia; atzerritarrek, horren baliokidearena.
b) Hizkuntza Eskakizunaren egiaztagiria, merezimendu gisa konputatua izan dadin, Seigarren Oinarrian ezarritakoarekin bat etorrita.
Eskabidea aurkeztuz gero, joko da baimena ematen dela norberaren datuak (izenabizenak eta telefono-zenbakia) beste herri-administrazio batzuei lagatzeko, datuok eskatzen badituzte lanposturen bat premiaz betetzeko.
Eskabideak udalburuari zuzenduko zaizkio, eta Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira 10 laneguneko epean zehar, deialdiaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean agertu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Halaber, eskabideak aurkeztu ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. eta 66. artikuluetan xedatutako moduan.
Dagokion ziurtagiriaren bidez %33ko edo hortik gorako ezintasuna dutela egiaztatzen duten izangaiek aukera izango dute eskatzeko ariketak egiteko denbora eta bitartekoak moldatzea, hala behar izanez gero. Xede horretarako, minusbaliotasunaren ehunekoa eta ezaugarriak adierazi beharko dituzte.
Hautagaiak, eskabideetan adierazitako datuetara lotuko dira. Datuok aldatzeko, berriz, idatzi arrazoitua egin beharko dute, eskabideak aurkezteko arestian aipatutako epearen barruan. Epe hori igarota ez da halako eskaerarik onartuko.
Basauriko Udaleko iragarki-taulan eta webgunean jarriko da hautatze-prozesuari eta horri lotutako egintzei
GAI-ZERRENDA
(I. eranskina) Zati orokorra
1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak.
2. gaia: Euskal Herriko Autonomia Estatutua: Atariko titulua.
3. gaia: Udal-antolamendua. Udal organoen eskumenak eta funtzionamendua.
4. gaia: Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Printzipio orokorrak.
(II. eranskina) Zati espezifikoa
5. gaia: Udalerriko kaleen planoa eta ekipamendu eta dotazio publikoen kokapena.
6. gaia: Galdaragintzan eta errementaritzan erabilitako metalak. Ezaugarriak.
7. gaia: Soldadura eta ebaketa motak.
8. gaia: Errementaritzarako eta galdaragintzarako makineria.
9. gaia: Obra-zuinketak. Krokisak egitea. Neurriak hartzea.
10. gaia: Hiri-altzariak. Motak, eta sarrien egiten diren konponketak. Galdaketa, galvanizazio eta inox lanak.
11. gaia: Neurketa-sistemen ezagutzak.
12. gaia: Planoak interpretatzea.
13. gaia: Metalezko materialak elkartzeko beste elementu batzuk.
14. gaia: Bide publikoan bestelako elementu mugikorrak muntatzea: harmailak, karteldegiak, eta abar.
15. gaia: Metalezko osagaietarako pinturak eta tratamenduak.
16. gaia: Errementaritza-materialak, bide publikoan egindako lanekin lotuta.
17. gaia: Prebentziorako araudi-markoa. Lantokietan gorde beharreko gutxieneko segurtasun- eta osasun-baldintzak, seinaleztatzeari eta laneko ekipamenduak erabiltzeari dagokionez. Hodigile-soldatzaile lanaren berezko arriskuak. Babes-neurri indibidual eta kolektiboak.