Hiri Paisaiako Goi Mailako Teknikaria

2018/10/19 - 2018/11/16
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gasteizko Udala
Lehiaketa:
Hiri Paisaiako Goi Mailako Teknikaria
Lanpostua:
Goi mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
Txanda irekia: 1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

Ikus eskaintzari lotutako lanpostuari dagokion katalogoa esteka honetan

Titulazioa:

Arkitektura gradua, lanbidean aritzeko gaitzen duen masterrarekin

Bolonia aurreko erreferentziak: Arkitektura lizentzia

Hizkuntza eskakizuna:

3. Hizkuntz Eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako espainiar nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen arabera langileen joan-etorri librea aplikagarri zaion herrialderen batekoa izatea. Orobat parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetakoren bateko hiritartasuna dutenen ezkontideek —zuzenbidez banatuta ez badaude—, baita haien ondorengoek nahiz ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.

2. Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik hamasei (16) urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako adinera iritsia ez izatea.

3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako dena delako lanposturako eskatzen den titulazio akademiko ofiziala edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta edukitzea, eta lanpostu bakoitzaren berariazko oinarrietan adierazitako gainerako betekizunak ere betetzea. Deialdi honen berariazko oinarrietan lanpostuetan sartzeko aipatzen diren titulazioak gaur eguneko ziurtagiri-sistemaren araberakoak dira, hau da, Bolonia ereduaren araberakoak. Beste titulazio hauek ere onartuko dira: baliokide edo homologatutzat jotakoak, akademikoki eta profesionalki onartutakoak, edo gradu titulua ematen duen unibertsitatearentzat kidekoak direnak. Bolonia aurreko titulazioak. A taldeko lanpostuetara sartzeko baliozkotzat joko dira lizentziak, eta A2 azpitaldeko lanpostuetara sartzeko, diplomak, dagozkien berariazko oinarrietan ezarritakoari jarraituz.

4. Dosier zigortzaileren bat dela medio administrazio publikoen zerbitzutik baztertua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko gaitasungabetua ez egotea.

5. Zereginak burutzeko gaitasun funtzionala edukitzea, eta lanpostuari dagozkion zereginak egitea galaraziko lukeen osasun arazorik ez edukitzea. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren arabera.

6. Lanpostuen hizkuntza-eskakizuna (euskara). Hizkuntza-eskakizuna betetzeko data igaroa duten lanpostuetarako izangaiek Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatua ez badute, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko hautatze-prozesuaren barruan deitzen diren probak gainditu beharko dituzte, edo egiaztatua dutela nahiz salbuetsita daudela adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatua dutenen kasuan, deialdiko lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko lehen proba baino lehenagokoa izan beharko da egiaztatua duten hizkuntza-eskakizun horren data. “Eskaintza” eranskinean zehazten da zenbat lanpostutan egiaztatu behar den dagokion hizkuntza-eskakizunak eskatzen duen maila. Ordezkapenak egiteko kontratazio-zerrendak osatzeaz diharduen 14 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako ez bestetarako, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak ez gainditzeak ez du hautatze-prozesutik kanpo uztea ekarriko.

7. Hutsik dauden lanpostuen jabe izango direnak hautatzeko lehiaketa, oposizio eta oposizio-lehiaketetan parte hartu ahal izateko Gasteizko Udalak finkatuak dituen tasak ordaintzea —zein titulazio taldetarako lehiatzen den, horri dagokiona—, eskabideak aurkezteko epearen barruan.

8. I. T. Txartelak. Horiek egiaztatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren iragarkia BOEn argitaratzen denetik kontatzen hasita, bai lanpostuan bai kontratazio-zerrendetan sartzeko. IT txartelen kasuan, ziurtagiri horiek jaulkitzen dituen entitatearen webgunean informazio hori on line kontsultatzeko aukera ematen duen “gako publikoa” eman beharko diote izangaiek Funtzio Publikoaren Sailari, epaimahaiak hala eskatzen dielarik eta eskatzen dien moduan.

9. Barne-sustapeneko txandan parte hartu ahal izateko, funtzionarioek berariazko betekizun hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako: zerbitzu aktiboan egotea; Gasteizko Udalaren zerbitzuan karrerako funtzionario gisa bi urte beteta izatea bere eskalan eta taldean; sartu nahi duen eskalarako behar den titulazioa eduki eta gainerako betekizunak betetzea; epai irmoa dela bide jarduera publikorako ezgaitua ez izatea; diziplina zigor irmoa dela bide zerbitzutik baztertua ez izatea, edo funtziorik gabe utzia ez izatea.

10. Txanda irekian desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostuetarako lehiatzen direnek bete beharreko berariazko betekizunak: eskabidean erreserbaz baliatu nahi dutela adierazteaz gain, ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna izan beharko dute —horretarako eskumena duen administrazio-organoak hala aitortua— eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonek ezaugarri hori aipatu beharko dute oharren atalean, horrelako desgaitasunetarako gordetako lanpostuetarako lehiatu ahal izateko. Lanpostu bakoitzaren eranskinean zehazten da zenbat lanpostu gordetzen diren txanda horretan. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren, desgaitasunaren eta minusbaliotasun mailaren arabera.

11. Izangaiek txanda bakarrean parte ahalko dute, edo txanda irekian (arrunta eta desgaituentzakoa) edo barne-sustapenean.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautatze probetan parte hartu nahi dutenek udalaren web-orrian dagoen eskabide elektronikoaren bitartez izapidetu beharko dute.

Aurrez aurrekoa:

Orobat egin ahal izango da herritarrei laguntzeko bulegoetan eta 010 (945 161100) telefonoaren bitartez.

Halaber, estatuko administrazio orokorraren, autonomia erkidegoaren edo tokian tokiko administrazioaren mendeko edozein administrazio organoren bidez aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Postetxeetan eta Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetako eta ordezkaritza diplomatikoetako bulegoetan ere aurkeztu ahalko dira.

Deialdia
Gaiak:

GAI-ZERRENDA OROKORRAK:

1.Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. I. titulua (10. artikulutik 52.era).

2.Espainiako 1978ko Konstituzioa. Estatuaren lurralde-antolakuntza. Autonomia-erkidegoak. VIII. titulua (137. artikulutik 158.era).

3.Euskadiko Autonomia Estatutua. I. titulua. Euskal Herriaren eskumenak (10. artikulutik 23.era). II. titulua. Euskal Herriaren aginteak (24. artikulutik 34.era).

4.Kode Zibila: Espainiako antolamendu juridikoaren iturriak, arau juridikoen aplikazioa, arau juridikoen eta nazioarteko zuzenbide pribatuko arauen eraginkortasuna (1. artikulutik 12.era).

5. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Legearen xedea eta printzipioak, Udalerria eta gainerako euskal toki erakundeak, Udal-eskumenak. I. II. eta III. tituluak (1. artikulutik 24.era). 6. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Udalerriko auzotarren eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak (43. artikulutik 45.era). Herritarren parte-hartzea (67. artikulutik 77.era).

7. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Udal errolda, Auzotarren eskubideak eta eginbeharrak (15. artikulutik 18.era).

8. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Ondasunak, jarduerak eta zerbitzuak (79. artikulutik 86.era).

9. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Toki-erakundeetako langileak (89. artikulutik 104.era).

10. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua. Udalerria (11. artikulutik 19.era). X. titulua. Biztanle-kopuru handiko udalerriak (121. artikulutik 137.era).

11. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Legearen xedea eta Aplikazio-eremu subjektiboa. Prozeduran interesdun direnak (1. artikulutik 8.era). Administrazio publikoen jarduera (13. artikulutik 28.era).

12. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Denboradimentsioa. Epe-mugak eta epeak (29. artikulutik 33.era). Administrazio-egintzak eta egintzen eraginkortasuna (34. artikulutik 52.era).

13. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. administrazio-errekurtsoak: Errekurtsoaren xedea eta errekurtso motak (112. artikulutik 126.era).

14. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoA. Legearen xedea eta aplikazioeremua: xedea eta helburua, aplikazio-eremu subjektiboa (1. artikulutik 3.era); Negozio eta kontratu baztertuak (4. artikulutik 11.era).

15. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: kontratu motak (12. artikulutik 24.era).

16. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: Itun-askatasuna eta kontratuen -gutxieneko edukia, kontratuaren zuzentasuna eta forma (34. artikulutik 37.era) Kontratuaren aldeak: kontratazio organoa (61. artikulutik 64.era), enpresarien jarduteko gaitasuna eta kaudimena (65. artikulutik 71.era).

17. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Enplegu publikoa lortzea: printzipio gidariak, eskakizun orokorrak (55, 56 eta 59 artikuluak) eta hautaketa-sistemak (61. artikulua).

18. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Funtzionario izaera lortzea eta galtzea (60. artikulutik 68.era) eta funtzionarioen administrazio-egoerak, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen arabera, V. kapitulua (59.artikulutik 68.era), eta euskararen erabileraren hizkuntza-normalkuntza, hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoetan Euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 dekretuaren arabera (1. artikulutik 18.era).

19. Enplegu publikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: Langile motak eta Enplegatu publikoen eskubideak (8. artikulutik 20.era). Enplegatu publikoen eginbeharrak eta Jokabide-kodea (52. artikulutik 54.era).

20. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (gerora 3/2012 Legeak aldatua). Zioen azalpena, atariko titulua eta I. tituluko I. kapitulua; eta Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Plana (2018-2021): Xedea, printzipio bideratzaileak, indar-ideiak, erronkak.

21. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea. III. kapitulua Eskubideak eta betebeharrak (14.artikulutik 29.era) V. kapitulua Langileak kontsultatzea eta langileen partaidetza (33. artikulutik 40.era). Gasteizko Udalaren Laneko Arriskuen Prebentzio Plana (2017ko bertsioa).

22. Gardentasuna. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzkoa. Hitzaurrea, Aplikazio-eremu subjektiboa (1. artikulutik 4.era); Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (12. artikulutik 22.era). 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa VI. titulua - I. kapitulua (47. artikulutik 61.era).

23.2016/679 Erregelamendua (EB), datuak Babesteko erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena: I. kapitulua - Xedapen orokorrak, II. kapitulua -Printzipioak, III. kapitulua - Interesdunaren eskubideak.

24. Gasteizko Udalaren antolakuntza politikoa. Organoak eta funtzioak Gasteizko Udalaren administrazioantolakuntza. Organigrama.

25. Gasteizko udalerriaren ezaugarriak, lurraldekoak eta sozio-demografikoak. Gasteizko Udalaren kultur eta kirol ekipamenduen mapa.

26. Herritarrentzako Arreta. Herritarrei arreta emateko bideak (udal webgunea, 010, herritarrentzako postontzia, herritarrei laguntzeko bulegoak, udal erregistroa, arreta espezializatuko bulegoak)

27. Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoa: kontzeptua, ezaugarriak eta zerbitzuak. Identifikatzeko eta sinatzeko baliabide digitalak. Gasteizko Udalaren Administrazio Elektronikoari buruzko Ordenantza (22. artikulutik 24.era). 2014/5/14ko ALHAO, 53. zk.

28. Herritarren parte-hartzea. Parte hartzeko organoak eta bideak. Herritarren Partaidetzari Buruzko Arautegi Organikoa Gasteizko Udalean 2017/3/1eko ALHAO, 25. zk.

BERARIAZKO IKASGAIAK:

1. Hirigintza genero-ikuspegitik.

2. Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legea.

3. 3/1998 Lege orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa.

4. 90/2014 DEKRETUA, ekainaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzearen gainekoa.

5. Berdeguneen gida-planak. Egitura eta edukia.

6. Hiriko zuhaiztien gida-planak. Egitura eta edukia.

7. Hiriko zuhaiztien kudeaketa planak. Egitura eta edukia.

8. Mugikortasuna hirigunean. Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana.

9. Kutsatutako lurren bioerremediazioa.

10. Konpostajea parke eta lorategietan.

11. Hiriko azpiegitura berdea. Hiriko konektibitate ekologikoa. Bide berdeak, hiriko korridoreak, banaketak eta lotzeko moduak.

12. Zuhaitza: sustrai-sistema. Hierarkia eta funtzionamendua. Onddoen eta zuhaitzen arteko erlazioa. Sustraien funtzionamendu biomekanikoa. Sustrai-sistema erreserba gisa. Neurriak eta lokalizazioa. Parke eta Lorategien instalazioetan legionella prebenitzeko neurriak.

13. Hiriko lurzoruen azterketa eta zuhaitzetan duten eragina. Ezaugarri fisikoak eta kimikoak. Lurzoru berreratuak.

14. Hiri zuhaiztiak: garapen naturala. Egitura ereduak. Garapen aldatua. Egiturak. Berdeguneetako eta bideetako zuhaitzak. Inausketa motak eta ondorioak.

15. Hiri zuhaiztiak: landarea eta landaketa. Landarearen kalitatea. Erabilera eta landaketa. Landatu osteko zaintzak. Zuhaitz gazteen egituraren hasierako kudeaketa.

16. Hiriko zuhaitzak birlandatzea. Ondarea. Behar fisiologikoak. Sistemaren aldaketak. Tolerantziak. Zuhaitz egokituen birlandaketa.

17. Hiriko zuhaitzen diagnosia: alderdi sozio-ekonomikoak, historikoak, paisaia arlokoak, pedoklimatikoak, fitosanitarioak eta mekanikoak.

18. Zuhaitz apaingarri helduek izaten dituzten izurrien patologia eta identifikazioa.

19. Onddo xilofagoak eta hiriko zuhaitzak.

20. Zuhaitz apaingarri bereziak: mantentzea, kudeaketa eta babesa.

21. Zuhaixka sailak mantentzeko lanak eta ekintzak.

22. Soropilak eta belardiak ereitea. Prestakuntza. Sistemak. Garaiak. Geroko zaintzak.

23. Hiriko berdeguneen zainketa eta kudeaketa iraunkorra.

24. Lurzorua prestatzea, lurra jarri gabe. Teknikak. Lan osagarriak. Lurzoruaren prestakuntza, lurra jarrita. Medeagarri eta ongarriak. Hondoko ongarritzeak.

25. Lurzoruaren, uraren eta landareen arteko erlazioa. Lurzoruaren ezaugarriak. Lurzoruaren hezetasuna. Urak lurzoruan duen potentziala. Uraren egoerak lurzoruan.

26. Eskuragarri dagoen ura. Uraren mugimenduak. Landareen balantze hidrikoak. Landareen behar hidrikoak. Ureztatzeko uraren kalitatea.

27. Parke eta lorategiak ureztatzea. Ureztatze-motak eta eraginkortasuna. Oinarrizko ureztatze-sistema instalatzea. Emariak eta kargak. Osagaiak. Isurgailuak. Uraren kudeaketa iraunkorra parke eta lorategietan. Edateko urarekin ureztatzeaz bestelako aukerak. Zentralizatzea.

28. Ur banaketa hirian: azpiegitura hidraulikoa eta hiri-antolakuntzan duen eragina. Hodiak. Sare motak.

29. Hiri-saneamendua. Estolderiaren trazaturako irizpideak. Kanalizazioak. Obra bereziak.

30. Euri-urak biltzeko sareak. Emariak. Isurketak. Drainatzeak. Hodiak eta elementu osagarriak.

31. Kanalizazioak: energia elektrikoa, komunikazioak eta gasa. Zanga eta hodi motak. Elementu osagarriak.

32. Argiteria publikoko proiektuak. Magnitudeak. Azpiegiturak. Lineak. Lanparak.

33. Zoruaren zimenduak: zelaigunea. Osaera eta funtzioak. Agregakinak. Zoruak eta konpaktazioa.

34. Zoruak. Funtzioak. Zoruaren sekzioak. Trafikoa, zoruen proiektuetan. Hiriko zoru motak.

35. Zoladurak parke eta lorategietan. Motak. Obran jartzea. Elementu osagarriak.

36. Paisaian dauden ezpondetan esku hartzea. Alternatibak. Lorezaintzan geoehunak eta beste lamina batzuk erabiltzea.

37. Obren proiektuak. Baimentzea. Aurreproiektuak eta aurretiko azterketak. Proiektuen egitura. Proiektuak gainbegiratzea. Onespen teknikoa. Administrazio baldintzen agiriak: orokorrak eta berariazkoak. Arau teknikoak eta baldintza teknikoen agiriak. Kontratua esleitzea. Motak.

38. Zuinketa. Obren zuzendaritza. Kontrata harremanen erregimena. Ziurtagiriak. Obra aldaketak eta eraldatutako proiektuak. Prezioak berrikustea. Obrak gelditzea. Kontratua hutsaltzea eta suntsitzea. Obra hartzea eta behinbehineko kitatzea. Bermealdian zeharreko kontserbazioa. Behin betiko likidazioa eta jasotzea.

39. Hiri paisaiari buruzko proiektuen kalitate kontrola. Gauzatze proiektua. Lanak garatzea. Amaiera. Ikuskapenak. Obra publikoetan ohikoen diren entseguak.

40. Lanen programazioa. Gant grafikoa. Pert metodoa. Bide kritikoa. Beste.

41. Segurtasun eta osasun arloak lan publikoetan. Segurtasun eta osasun arloko berariazko xedapenak, obren proiektuak egiteko eta obrak gauzatzeko faseetan. Langileen eskubideak.

42. Bide publikoan egiten diren obra eta lanetarako seinaleak eta balizak arautzeko Gasteizko Udalaren ordenantza.

43. Hiri inguruneetako garapen iraunkorrari buruzko nazioarteko hitzarmen eta erreferentzia esparru nagusiak.

44. Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko ikerketak. Lege esparrua eta metodologia.

45. Paisaiari buruzko Europako hitzarmena. Edukiak eta inplikazioak.

46. Irisgarritasunerako legea, espazio publikoari dagokionez. Oztopo arkitektonikoak kentzeko araudia eta aplikazioa.

47. Euskal Herriko gune naturalak babesteko figurak. Aipamen berezia: zuhaitz berezien babesa.

48. Gasteizko udalerriko landare-komunitateak: basoak.

49. Gasteizko udalerriko landare-komunitateak: sastrakadiak, landare belarkarak, antropogenoak eta nitrofiloak.

50. Gasteizko Eraztun Berdearen inguruko parkeak: egitura eta landaredia.

51. Gasteizko parke eta lorategiak: egitura eta landaredia.

52. Konektibitate ekologikoa Gasteizko udalerrian.

53. Gasteizko parke eta lorategien ingurumen alorreko kudeaketa.

54. Edateko urarekin ureztatzeaz bestelako aukerak, Gasteizen.

55. Gasteizko Plan Orokorra. Sistema naturalak eta berdeguneei erreferentzia.

56. Gasteizen berdeguneak sortzeari buruzko ordenantza. Egitura eta edukiak.

57. Gasteizen berdeguneak sortzeari buruzko ordenantza. Oinarrizko arauak.

58. Gasteizko zuhaiztiak kudeatu eta babesteari buruzko ordenantza. Hirietako zuhaitzei eta horien balioei buruz jasotako xedapenak. Helburuak. Xedea. Definizioak. Eskumenak.

59. Gasteizko zuhaiztiak kudeatu eta babesteari buruzko ordenantza. Zuhaiztiak kudeatzeari buruzko oinarrizko arauak.

60. Gasteizko zuhaiztiak kudeatu eta babesteari buruzko ordenantza. Zuhaiztiak babesteari buruzko oinarrizko arauak.

61. Gasteizko berdeguneen erabilerari buruzko ordenantza. Egitura eta edukiak.

62. Gasteizko 21 Agendaren prozesuaren bilakaera. Iraunkortasunaren alorrean Udalak hartutako erabakiak eta esku-hartze nagusiak.