Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko goi mailako teknikaria
Gipuzkoa
Titulu ofizial edo homologatu hauetakoren bat izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta edukitzea: doktoregoa, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo unibertsitate gradua.
3. Hizkuntz Eskakizuna
Hautapen prozesuan onartua izan eta, hala egokituz gero, parte hartzeko, izangaiek zenbait baldintza bete behar dituzte parte hartzeko eskaera aurkezteko epea amaitu baino lehen, karrerako funtzionario izendatzen dituzten unera arte mantenduz horiek. Baldintza horiek, g) letran adierazitakoa izan ezik ezen baldintza hori atal horretan ezartzen den moduan egiaztatuko baita, honako hauek dira:
a) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
b) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
c) Plazari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, kalterik egin gabe Lege Orokorraren Testu Bateratuak, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzkoak, xedatutakoari, azaroaren 29ko 1/2013 Errege Dekretu Arautzaileak onartutakoa.
d) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazetara aurkezten direnen kasuan, Administrazioko organo eskudunak desgaitasun hori onartua izatea, % 33ko edo goragoko desgaitasun graduan.
e) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, edo funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.
Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea ere, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
f) Titulu ofizial edo homologatu hauetakoren bat izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta edukitzea: doktoregoa, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo unibertsitate gradua.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.
Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
g) Euskarako 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea edo, bestela, 10.2 oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.
Eskaerak bitarteko elektronikoz aurkez daitezke, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), «Enplegu publikoa»ataletik sartuta edo erregistro elektronikotik sartuta, dagokion bezalabetetako eskaera erantsiz.
Horretarako, parte hartzaileek sinadura elektroniko hauetakoren bat eduki behar dute:
— Gipuzkoako Foru Aldundiak berak emandako pasahitz operatiboa.
— Ziurtapen zerbitzuren batek igorritako sinadura elektronikoko ziurtagiria. Besteak beste:
— IZENPEk emandako pertsona fisikoen ziurtagiriak (B@kQ barne). (Gipuzkoako Foru Aldundiko enplegatuaren identifikazio txartelean sinadura elektronikoa dutenek sinadura hori erabili ahal izango dute).
— Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak (FNMT) software formatuan emandako sinadura elektronikoko ziurtagiriak (pertsona fisikoarenak).
— Camerfirma SAk emandako pertsona fisikoen ziurtagiriak.
— Nortasun agiri elektronikoa.
Eskaera bitarteko elektronikoez aurkeztu ondoren, izangaiak eskaera aurkeztu izanaren egiaztagiria jasoko du eskabidean adierazitako posta elektronikoko helbidean.
Eskaerak paperean aurkez daitezke, leku hauetakoren batean:
a) Atari- Hautaketako prozesuetarako jendaurreko informazio bulegoan, Gipuzkoako foru jauregiko behe solairuan (Gipuzkoa plaza z.g. 20004 Donostia).
Eskaerak aurkezteko epean, ordutegi hau izango du:
— Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13.30era eta 15.00etatik 17.00etara.
— Ostiraletan, 08.30etik 14.30era.
b) Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Zentralean, Gipuzkoako foru jauregiko behe solairuan (Gipuzkoa plaza z.g. 20004 Donostia).
Ordutegia:
— Astegunetan, astelehenetik ostegunera, 08:30etik 18:30era; ostiraletan, 8:30etik 14:30era ostiraletan.
— Abuztuan, astegunetan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren gainerako erregistroetan: ikusi 1000/2017 Foru Agindua, irailaren 29koa, erregistro bulego propioen eta hitzartutakoen zerrenda eguneratua argitaratzea xedatzen duena (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 192 zk., 2017ko urriaren 6koa).
c) Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena duten Gipuzkoako udal eta entitateetako edozein erregistrotan: Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Baliarrain, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Deba, Debagoienako Mankomunitatea, Eibar, Elduain, Eskoriatza, Ezkio, Gabiria, Gaintza, Getaria, Hernani, Hernialde, Hondarribia, Ibarra, Idiazabal, Irun, Irura, Itsaso, Larraul, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Leintz-Gatzaga, Lezo, Lizartza, Mendaro, Arrasate, Olaberria, Oñati, Orendain, Ormaiztegi, Soraluze, Segura, Urnieta, Urretxu, Zaldibia, Zarautz, Zegama, Zumaia eta Zumarraga.
d) azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 38.4 artikuluan aurreikusten dituen tokietan, hau da:
— Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroetan, beste edozein autonomia erkidegotako erregistroetan eta Estatuko Administrazioaren erregistroetan, diputazio probintzialekoetan, Irletako Kabildo eta Kontseiluetakoetan, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, 121. artikuluan aipatzen dituen udalerrietako udaletan.
— Posta bulegoetan. Horrelakoetan, betiere aurkezpen epearen barruan, kartazal irekian aurkeztu behar zaio eskaera orria postetxeko funtzionarioari, hark datatu eta zigila dezan, ziurtatu baino lehenago. Zigilua eskaera orrian jarri beharko da. Horrela bakarrik ulertuko da eskaera orria posta bulegoan utzi zen egunean izan duela sarrera Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Zentralean.
e) Araudi aplikagarrian aurreikusten den beste edozein eratan.
GAITEGI OROKORRA
1. gaia. 1978ko Konstituzioa. Konstituzioaren printzipioak: zuzenbide estatu sozial eta demokratikoa. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak.
2. gaia. Eskubide eta askatasunen erregulazioa Konstituzioan. Oinarrizko eskubideak babesteko eta bermatzeko erregimena. Eskubideok etetea.
3. gaia. Botereak 1978ko Konstituzioan. Botere legegilea, judiziala eta exekutiboa.
4. gaia. Estatuaren lurralde antolaketa. Autonomia erkidegoak. Autonomia erkidegoen eta Estatuaren arteko harremanak. Autonomia erkidegoetako antolaketa politikoa eta administratiboa.
5. gaia. Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak. Euskal Autonomia Erkidegoaren botereak.
6. gaia. Eusko Jaurlaritza: osaketa eta funtzionamendua. Lehendakaria: Lehendakariaren estatutua, izendapena, eskumenak, karguztea eta ordeztea.
7. gaia. Lurralde historikoak. Eskumenak. Foru aldundiak eta batzar nagusiak.
8. gaia. Gipuzkoako Foru Aldundia. 6/2005 Foru Araua, uztailaren 12koa.
9. gaia. 3/2015 Foru Dekretua, ekainaren 24koa, Foru Aldundiko departamentuak eta horiei dagozkien jardun esparruak eta eginkizunak finkatzen dituena.
10. gaia. 19/2016 Foru Dekretua, uztailaren 19koa, Ogasun eta Finantza Departamentuaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzkoa.
11. gaia. Espainiako toki erregimena. Toki administrazioa Konstituzioan. Autonomia printzipioa: esanahia eta irismena.
12. gaia. Europar Batasuna eta Europako Erkidegoko zuzenbidea. Erakundeak.
13. gaia. Legea. Kontzeptua eta izaerak. Lege motak. Lege organikoa eta lege arrunta. Estatuko eta erkidegoetako legeak. Erregelamendua: erregelamenduak emateko ahalmena. Legearen eta erregelamenduaren arteko harremanak. Legezkotasunaren printzipioa.
14. gaia. Egintza administratiboa: egitea, edukia, arrazoitzea eta forma. Egintza administratiboen ustezko legezkotasuna. Egintza administratiboaren eraginkortasuna. Egintza administratiboen erabateko deuseztasuna; deuseztagarritasuna; egintzak administrazio bidean berrikustea. Isiltasun administratiboa.
15. gaia. Administrazio prozedura. Xedapen orokorrak. Pertsonen eskubideak herri administrazioekiko harremanetan. Herri administrazioekiko harremanetarako bide elektronikoak baliatzeko eskubidea eta obligazioa. Administrazio prozeduran interesdun direnen eskubideak. Administrazio prozeduraren faseak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
16. gaia. Administrazio publikoen zerbitzuko langileak: tipologia. Funtzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak.
17. gaia. Gipuzkoako Foru Enplegu Publikoaren Etikaren eta Kudeaketa Onaren Kodea.
18. gaia. Administrazio publikoen erantzukizuna. Ondare erantzukizuna. Erantzukizunaren egintza. Administrazio publikoen zerbitzuko agintarien eta langileen erantzukizuna.
19. gaia. Espainiako zerga antolamendua. Konstituzioaren printzipioak. Zerga arauen aplikazioa. Zergak eta zerga-motak. Administrazio publikoen ogasuna. Baliabideen banaketa. Ekonomia Ituna.
20. gaia. Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio publikoan: printzipio nagusiak, hizkuntza eskakizuna, hizkuntza eskakizunen derrigortasuna.
21. gaia. 2/2015 Foru Araua, martxoaren 9koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa.
22. gaia. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: I eta II. tituluak. 4/2014 Foru Araua, otsailaren 6koa, gardentasunari eta informazio publikoa eskuratzeari buruzkoa.
23. gaia. 2016/679 Erregelamendua (EB), apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.
GAI ZERRENDA ESPEZIFIKOA
1. ATALA. OGASUN PUBLIKOA ETA ZERGA SISTEMA
1. gaia. Zergak ordaintzeko beharrari buruzko konstituzio printzipioak. Konstituzioaren lehen xedapen gehigarria, eta foru erregimenak. Nazioarteko hitzarmenak eta haiek zerga alorrean duten eragina.
2. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomia Ituna (I). Izaera juridikoa eta lege oinarria. Lurralde historikoen eskumenak eta Estatuaren eskumenak. Printzipio orokorrak. Harmonizazio arauak eta lankidetzarako irizpideak. Kudeaketa arauak eta prozedura.
3. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomia Ituna (II). Araudi aplikagarria, ordainarazteko eskumena eta konexio-puntuak Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, Ondarearen gaineko zergan eta ez-egoiliarren gaineko zergan.
4. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomia Ituna (III). Araudi aplikagarria, ordainarazpena eta ikuskapena sozietateen gaineko zergan. Interes ekonomikoko taldeen, aldi baterako enpresa batasunen eta talde fiskalen tributazioa.
5. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomia Ituna (IV). Araudia, ordainarazteko eskumena eta konexio-puntuak oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergan. Araudia eta konexio-puntuak Ondare Eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan.
6. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomia Ituna (V). Araudia, ordainarazpena eta ikuskapena balio erantsiaren gaineko zergan.
7. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomia Ituna (VI). Araudia eta konexio-puntuak fabrikazio zerga berezietan, aseguru primen gaineko zergan, zenbait garraiobideren gaineko zergan, ikatzen gaineko zerga berezian, berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zergan, eta jokoaren gaineko tributuetan. Tasaren araudia eta lotuneak. Udal tributuak: araudia eta konexio-puntuak. Tasen ordainarazpena.
8. gaia. Eusko Legebiltzarraren 3/1989 Legea, zerga harmonizazio, koordinazio eta lankidetzari buruzkoa. Lurralde historikoen zerga araubidearen harmonizazio esparrua. Zerga administrazioen arteko koordinazioa eta lankidetza. Euskadiko Zergen Koordinaziorako Organoa.
9. gaia. Zerga harmonizazioa Europar Batasunean.
10. gaia. Zerga Zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Zerga Zuzenbidearen iturriak. Antolamendu tributarioaren printzipio orokorrak. Arau tributarioen printzipio orokorrak. Foru arau bidez bakarrik arautu daitezkeen gaiak.
11. gaia. Arau tributarioen aplikazioa eta interpretazioa. Denbora eremua eta espazio eremua. Analogía Zerga Zuzenbidean. Simulazioa. Zerga ihesbidearen aurkako klausula.
12. gaia. Tributuak: zergak, tasak eta kontribuzio bereziak. Erlazio juridiko-tributarioa. Zerga egitatea eta sortzapena. Salbuespenak.
13. gaia. Zerga oinarria eta oinarri likidagarria. Zerga oinarria zehaztu edo zenbatesteko metodoak. Balioak egiaztatzea. Karga tasa, kuota eta zerga zorra. Zorrak iraungitzea. Zerga zorra ordaintzea. Preskripzioa. Kaudimengabeziak. Beste iraungitze mota batzuk.
14. gaia. Zergapekoa: posizio juridikoa. Kontzeptuak: subjektu pasiboa, zergaduna, ordezkoa eta konturako ordainketen zergaduna eta oinordekoak. Eskubideak eta bermeak. Salbuespen subjektiboak. Egoitza, zerga helbidea, jarduteko ahalmena, ordezkaritza.
15. gaia. Zerga erantzuleak. Solidarioak eta subsidiarioak. Ustiapen ekonomikoen eskuratzailea. Atxikitzailea eta kontuan sartzera behartua. Beste zergapeko batzuk. Prozedurak erantzukizun subsidiario eta solidarioetan.
16. gaia. Zergen aplikazioa (I). Printzipio orokorrak.
Zerga prozedurak. Zergei buruzko kontsultak, aurretiazko balorazio akordioak, aurretiazko tributazio proposamenak eta ondasun higiezinen balioari buruzko informazioa. Gizarte lankidetza eta informatzeko betebeharra.
17. gaia. Zergen aplikazioa (II). Zerga jarduketen eta prozeduraren arau komunak. Zerga prozeduraren faseak: hasiera, garapena eta amaiera. Zerga likidazioak. Froga. Jakinarazpenak. Salaketa publikoa.
18. gaia. Zergen aplikazioa (III). Kudeaketa jarduketak eta prozedurak: Zerga kudeaketako funtzioak. Zerga kudeaketa hasteko moduak. Aitorpenak eta autolikidazioak. Kudeaketako prozedura motak. Prozedurak hastea, izapidetzea eta amaitzea.
19. gaia. Zerga-bilketaren jarduketak eta prozedurak (I). Xedapen orokorrak. Borondatezko epearen eta epe exekutiboaren arteko aldeak. Zerga-bilketako ahalmenak. Kautelazko neurriak. Zerga-bilketako organoen egiaztapen eta ikerketa eskumenak.
20. gaia. Zerga-bilketaren jarduketak eta prozedurak (II). Premiamendu prozedura. Prozeduraren izaera eta beste prozedura batzuekin bateratzea. Hasiera, garapena eta amaiera.
21. gaia. Zerga-bilketaren jarduketak eta prozedurak (III). Ordainketak egiteko formula bereziak. Gerorapenak eta zatikapenak. Konpentsazio prozedura.
22. gaia. Zerga-bilketaren jarduketak eta prozedurak (IV). Erantzuleen edo ondorengoen aurkako prozedurak.
23. gaia. Zerga zorrak kobratzeko lehentasunak. Herri Ogasuna eta prozesu konkurtsalak. Jabari hirugarrengotzak eta eskubide hobekoak. Egintza zibil eta judizialak.
24. gaia. Zergen ikuskapena; funtzioak eta ahalmenak. Ikuskapen prozedura eta jarduketa motak. Ikuskapen jardueren dokumentazioa. Egiaztapeneko eta ikerketako prozedura: xedea, hasiera, garapena eta amaiera. Zeharkako zenbatespena eta informazioa eskuratzeko jarduketak.
25. gaia. Zehatzeko ahalmena (I). Printzipioak. Arau-hausleak. Zerga arloko arau-hausteen eta zehapenen kontzeptua eta motak. Zerga zehapenak mailakatzeko irizpideak. Arau-hauste eta zehapen motak. Zerga zehapenen erantzukizuna iraungitzea.
26. gaia. Zehatzeko ahalmena (II). Zerga zehapenak ezartzeko prozedura. Zehapenak ezar ditzaketen organoak. Prozeduraren hasiera, instrukzioa eta amaiera. Zerga zehapenen exekuzioa etetea eta zehapenak barkatzea.
27. gaia. Egintzak administrazio bidean berrikustea. Berrikusteko prozedurak: berrikuspen prozedura bereziak. Berraztertze errekurtsoa. Erreklamazio ekonomiko-administratiboa. Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa. Erreklamazioan interesatuak: legezkotasuna eta ordezkaritza.
28. gaia. Bide ekonomiko-administratiboan inpugna daitezkeen egintzak. Berrikuspenaren hedapena. Jarduketen baldintzak. Inpugna daitekeen egintza etetea.
29. gaia. Tributuak aplikatzeko jarduketak eta prozedurak Herri Ogasunaren aurkako delitu kasuetan.
30. gaia. Tributuen arloan eragina duten estatu laguntzak berreskuratzea.
31. gaia. Pertsona Fisikoen errentaren gaineko zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Zergari lotzea: zerga-gaia, zergadunak, zergaldia eta sortzapena. Zerga oinarria zehaztea. Lanaren etekinak. Kapital higigarri eta higiezinaren etekinak.
32. gaia. Pertsona Fisikoen errentaren gaineko zerga (II). Jarduera ekonomikoen etekinak: zuzeneko zenbatespen arrunta eta zuzeneko zenbatespen erraztua. Ondare irabazi eta galerak: kontzeptua, ondare irabazien edo galeren zenbatekoa, balorazio arau bereziak, zuritu gabeko ondare irabaziak.
33. gaia. Pertsona Fisikoen errentaren gaineko zerga (III). Errenten egozpenak eta esleipenak. Balorazio arau bereziak. Errenta motak. Errentak integratzea eta konpentsatzea. Zerga oinarriaren murriztapenak. Oinarri likidagarria.
34. gaia. Pertsona Fisikoen errentaren gaineko zerga (IV). Kuota osoa eta kuota likidoa. Kenkari familiar eta pertsonalak. Kenkaria pertsona desgaituen ondare babestuari ekarpenak egiteagatik. Ohiko etxebizitzaren kenkariak. Jarduera ekonomikoak sustatzeko kenkariak. Dohaintzen kenkariak. Zergapetze bikoitzaren kenkariak. Bestelako kenkariak. Kuota diferentziala eta zerga zorra.
35. gaia. Pertsona Fisikoen errentaren gaineko zerga (V). Zergaren kudeaketa: Autolikidazioak. Konturako ordainketak. Behin-behineko likidazioak. Betebehar formalak. Zehapen araubidea. Ordena jurisdikzionala.
36. gaia. Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga. Izaera eta aplikazio eremua. Zerga egitatea. Subjektu pasiboak. Zerga oinarria eta oinarri likidagarria. Zerga zorra. Sortzapena. Zergaren kudeaketa.
37. gaia. Aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zerga. Izaera, helburua eta aplikazio eremua. Zerga egitatea eta ondasun salbuetsiak. Zergadunak, zerga oinarria eta oinarri likidagarria. Sortzapena. Zerga zorraren zehaztapena. Zergaren kudeaketa.
38. gaia. Sozietateen gaineko zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Ordainarazpena. Zerga egitatea. Zergadunak. Salbuespenak. Mikroenpresa, enpresa txiki eta enpresa ertainaren kontzeptuak. Ondare sozietateen kontzeptua.
39. gaia. Sozietateen gaineko zerga (II). Zerga oinarria: kontzeptua eta zehaztapena. Zuzenketak gastuetan eta sarreretan.
40. gaia. Sozietateen gaineko zerga (III). Zerga oinarria: balorazioaren zuzenketak eta abusuaren aurkako neurriak. Emaitzaren aplikazioari dagozkion zuzenketak. Denboran egozteko eta kontabilitatearen inskribatzeko arau komunak. Zerga oinarri negatiboen konpentsazioa.
41. gaia. Sozietateen gaineko zerga (IV). Zerga zorra. Karga tasa. Kuota osoa, kuota efektiboa eta gutxieneko tributazioa.
42. gaia. Sozietateen gaineko zerga (V). Kenkariak: zergapetze bikoitza, beste kenkari batzuk, eta konturako ordainketen kenkaria.
43. gaia. Sozietateen gaineko zerga (VI). Zerga araubide bereziak: itsas garraioko enpresak. Interes ekonomikoko taldeak. Aldi baterako enpresa batasunak. Kapital-arriskuko sozietate eta funtsak. Inbertsio kolektiboko erakundeak. Zerga baterakuntza.
44. gaia. Sozietateen gaineko zerga (VII). Zerga araubide bereziak: bat-egiteak, zatiketak, aktibo ekarpenak, balore trukeak, aktibo eta pasibo osoaren lagapenak, eta Europako sozietate edo sozietate kooperatibo baten egoitza Europar Batasuneko estatu kide batetik beste batera aldatzea. Higiezinen errentamenduaren jarduera kalifikatua duten entitateak.
45. gaia. Sozietateen gaineko zerga (VIII). Zergaldia eta sortzapena. Zergaren kudeaketa. Entitateen indizea. Kontabilitate betebeharrak. Borondatezko birbalorazioak. Kontabilizatu gabeko ondasun eta eskubideak. Autolikidazioa. Itzulketak. Atxikitzeko eta kontura sartzeko betebeharra. Administrazioak zerga oinarria zehazteko dauzkan ahalmenak.
46. gaia. Balio Erantsiaren gaineko zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Ondasun entregak eta zerbitzu prestazioak. BEZa eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga bereiztea. Zergari lotu gabeko eragiketak.
47. gaia Balio Erantsiaren gaineko zerga (II). Batasunaren barruko ondasun eskurapenak: zerga egitatea, ez zergapetzeko kasuak, salbuespenak, jarduerak egiteko tokia, sortzapena, zerga oinarria eta subjektu pasiboa. Ondasun inportazioak: zerga egitatea, salbuespenak, sortzapena, zerga oinarria eta subjektu pasiboa.
48. gaia Balio Erantsiaren gaineko zerga (III). Salbuespenak: barne eragiketak, esportazioak, esportazioekin parekatutako eragiketak, eremu salbuetsiak eta etendura erregimenak. Zerga egitatea gertatzen den lekua.
49. gaia. Balio Erantsiaren gaineko zerga (IV). Zergaren sortzapena. Zerga oinarria: arau orokorra eta bereziak. Subjektu pasiboa. Zerga jasanaraztea, eta zerga tasak.
50. gaia. Balio Erantsiaren gaineko zerga (V). Kenkariak: kenkarirako eskubidearen beharkizunak eta mugak. Kenkarien araubidea jarduera berezitua duten sektoreetan. Hainbanaketa erregela. Kenkarien erregularizazioa. Jarduera enpresarial edo profesionalak hasi aurreko kenkariak. Itzulketak.
51. gaia. Balio Erantsiaren gaineko zerga (VI). Araubide bereziak. Arau orokorrak. Araubide erraztua. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia. Ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bilduma-gaien araubide berezia.
52. gaia. Balio erantsiaren gaineko zerga (VII). Inbertsioko urrez egindako eragiketen araubide berezia. Bidaia-agentzien araubide berezia. Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia. Bide elektronikoz emandako zerbitzuei aplikatzen zaien araubide berezia. Entitate taldeen araubide berezia. Kutxa irizpidearen araubide berezia. Telekomunikazio, irrati edo telebista arloko nahiz bide elektronikoetatik emandako zerbitzuei aplikagarri zaien araubide berezia. Subjektu pasiboen obligazioak. Zergaren kudeaketa. Diru-sarrera bertan behera geratzea. Arau-hausteak eta zehapenak.
53. gaia. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Kostu bidezko ondare eskualdaketak. Zerga egitatea, subjektu pasiboa, zerga oinarria, zerga kuota eta erregela bereziak. Sozietate eragiketak: zerga egitatea, subjektu pasiboa, zerga oinarria, zerga kuota eta erregela bereziak.
54. gaia. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga (II). Egintza juridiko dokumentatuak: tributazioa. Hiru karga moten xedapen komunak. Salbuespenak, balioen egiaztapena. Betebehar formalak. Zergaren kudeaketa eta likidazioa.
55. gaia. Gipuzkoako Udal Ogasunei buruzko Foru Araua. Udal tributu propioak.
56. gaia. Ondasun Higiezinen gaineko zerga. Izaera, zerga egitatea. Salbuespenak. Subjektu pasiboa. Zerga oinarria. Kuota, sortzapena eta zergaldia. Zergaren kudeaketa.
57. gaia. Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga. Izaera, zerga egitatea. Salbuespenak. Subjektu pasiboa. Zerga kuota. Tarifak eta errekarguak. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Zergaren kudeaketa.
2. ATALA. FINANTZA ETA AURREKONTU ZUZENBIDEA
1. gaia. Finantza Zuzenbidea. Kontzeptua, autonomia eta betekizuna. Herri Ogasuna Espainiako Konstituzioan. Aurrekontu zuzenbidearen kontzeptua eta edukia; aurrekontuaren printzipioak.
2. gaia. 4//2007 Foru Araua, martxoaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzkoa. Egitura eta printzipio orokorrak. Gipuzkoako Foru Ogasunaren eskubideak eta betebeharrak.
3. gaia. Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorrak. Kontzeptua. Edukia. Erregulazio juridikoa. Aurrekontu sailkapenak indarrean dagoen legediaren arabera; aurrekontu egitura. Aurrekontuen prestaketa. Programakako aurrekontua eta emaitzetara bideratutako aurrekontua.
4. gaia. Kontabilitate publikoa. Kontabilitate Publikoko Plana. Aurrekontu kontabilitatea eta ondare kontabilitatea. Sektore publikoko jarduera ekonomiko-finantzarioaren emaitza neurtzeko moduak: aurrekontu emaitza eta diruzaintzako gerakina; emaitza ekonomiko eta ondare arlokoa; KES sistemaren arabera neurtutako emaitza (finantzaketa ahalmena / finantzaketa beharra).
5. gaia. Jarduera ekonomiko-finantzarioaren kontrola. Kontzeptua. Motak. Kontrol organoak. Barne kontrola. Legeria aplikagarria. Sarreren eta gastuen kontrola. Kontu-hartzailetzaren kontrola. Kontrol ekonomiko-normatiboa. Kontrol ekonomia-finantzarioa eta kudeaketa arlokoa.
6. gaia. Europako araudia eta Europar Batasuneko itunak aurrekomtu egonkortasunari dagokionez. Ekonomia eta Diru Batasunaren Egonkortasun, Koordinazio eta Gobernantzarako Ituna, Europar Batasuneko estatu kideek sinatua. 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa. Aplikazio eremua. Printzipio orokorrak. Aurrekontu egonkortasuna eta finantza iraunkortasuna Sektore Publikoan.
7. gaia. 11/2017 Legea, abenduaren 28koa, 2017/2021 bosturtekorako Kupoa zehazteko metodologia onartzen duena. Abiaburu-urteko kupo likidoa zehazteko modua. Bosturtekoaren hurrengo urteetako kupoa. Doikuntzak BEZean eta zerga berezietan.
8. gaia. Baliabideen banaketarako eta foru aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko metodologiari buruzko legea. Banaketa bertikalaren eredua. Banaketa horizontalaren eredua.
9. gaia. 1/2013 Foru Araua, otsailaren 28koa, Gipuzkoako toki entitateen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorrean finantza tutoretzaren eskumena garatzen duena. 15/1994 Foru Araua, azaroaren 23koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalen Finantzaketarako Foru Funtsa arautzen duena. Kontzeptua, zuzkidura eta funtsaren banaketa. Ahalegin fiskala eta oinarri estatistikoa.
3. ATALA. ‑ZUZENBIDE ZIBILA, MERKAtariTZA ZUZENBIDEA ETA EKONOMIA
— Zuzenbide zibila.
1. gaia. Arau juridikoen aplikazioa. Eraginkortasun orokorra. Mugak denboran eta espazioan. Zuzenbidearen berezko eraginkortasuna.
2. gaia. Pertsona: kontzeptua eta motak. Pertsona fisikoa. Pertsona juridikoa: fundazioa eta elkartea. Gaitasuna. Ordezkaritza.
3. gaia. Ezkontzako araubide ekonomikoa. Ezkontza itunak. Irabazpidezko sozietatea. Partaidetza araubidea. Ondasunak banatzeko araubidea.
4. gaia. Eskubide errealak: Kontzeptua, motak eta ezaugarriak. Berme eskubide errealak. Hipoteka. Higigarrien hipoteka. Bahia. Lekualdaketarik gabeko bahia.
5. gaia. Jabetza eskubidea. Edukia. Babesa. Jabariaren eskurapena eta galera. Dohaintzaren aipamen berezia.
6. gaia. Ondasun erkidegoa: Edukitza. Usufruktu, erabilera eta biztantze eskubidea. Zortasunak. Usufruktuaren eta zortasunen funtsekzo arauak.
7. gaia. Jabetza erregistroa: titulu inskribagarriak eta erregistroko idazpenak. Hipotekaren printzipioak. Enbargoaren idatzohar prebentiboa.
8. gaia. Obligazioa. Kontzeptua eta sailkapena. Obligazioak normaltasunez betetzea: ordainketa. Obligazioak iraungitzeko beste modu batzuk.
9. gaia. Salerosketa kontratua. Elementuak. Saltzailearen eta eroslearen betebeharrak. Lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak. Eskubide eta akzioen lagapena. Trukea.
10. gaia. Errentamendua oro har. Zerbitzuen errentamendua. Obren errentamendua. Gauzen errentamendua. Hiri eta landa finken errentamendua.
11. gaia. Herentzia eskubidea. Herentzia onartzea eta errefusatzea. Herentzia erkidegoa. Herentziaren kolazioa eta banaketa. Testamentu bidezko eta testamenturik gabeko oinordetza.
12. gaia. 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilarena.
— Merkataritza zuzenbidea.
13. gaia. Banakako merkatari edo enpresaburua. Merkataritza sozietatea. Sozietate kontratua. Sozietate irregularra. Sozietate erregular kolektiboa. Sozietate komanditario hutsa.
14. gaia. Kapital sozietateak (I). Xedapen orokorrak. Kapital sozietateen eraketa. Sozietate ekarpenak. Betebeharrak. Sozietate partaidetzak eta akzioak.
15. gaia. Kapital sozietateak (II). Batzar orokorra. Sozietatearen administrazioa. Urteko kontuak. Sozietatearen estatutuen aldaketa. Sozietateak eraldatu, bategin eta banatzeko araubide juridikoa. Sozietateak desegin eta likidatzea: egin beharreko eragiketak.
16. gaia. Kapital sozietateak (III). «Enpresa berri» sozietatea. Sozietate anonimo europarra. Sozietate anonimo kotizatuak. Arrisku-kapitaleko sozietateak.
17. gaia. Merkataritza kontabilitatea (I). Kontabilitate zuzenbidearen iturriak. Merkataritza Kodea (25etik 49ra arteko artikuluak). Kontabilitate Plan Orokorra, azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia: lehen zatia: kontabilitatearen esparru kontzeptuala; bigarren zatia: erregistro eta balorazio arauak.
18. gaia. Merkataritza kontabilitatea (II). Urteko kontuak. Balantzea. Galera-irabazien kontua. Ondare garbiko aldaketen egoera-orria. Diru fluxuen egoera-orria. Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorra, azaroaren 16ko 1515/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia: kontabilitate plan orokorrarekiko desberdintasunak; mikroenpresei aplikagarri zaizkien irizpide bereziak.
— Ekonomia
19. gaia. Enpresaren egitura ekonomiko-finantzarioa: ratioen araberako azterketa. Oreka ekonomiko-finantzarioa: errotazio funtsa. Errentagarritasun finantzarioa eta zorpetzea: palanka-efektu finantzarioa.
20. gaia. Aktibo zirkulatzailean inbertitzea: ziklo ekonomikoak. Batezbesteko ontze denbora. Kontzeptua, helburuak eta stock motak. Inbentarioen hautaketa eta kontrola.
21. gaia. Finantzaketa iturriak: kontzeptua eta motak. Kanpoko finantzaketa, epe labur zein luzerakoa. Enpresaren barne finantzaketa. Autofinantzaketaren abantailak eta eragozpenak.
22. gaia. Finantzaketa iturrien kostua eta kapitalaren kostua. Arrisku ekonomiko eta finantzarioa. Egitura finantzario egokia. Dibidenduen politika.
23. gaia. Ekoizpen sistema: kontzeptua, elementuak, motak eta helburuak. Ekoizpenaren kostuak. Ekoizpen-bolumenaren, kostuen eta salmenten arteko oreka puntuaren azterketa. Palanka-efektu operatiboa. Ekoizpenaren programazioa.
24. gaia. Enpresen balorazioa. Balorazio printzipioak. Enpresen baloraziorako metodoak. Arriskua eta ziurgabetasuna sartzea enpresen balorazioan.
25. gaia. Enpresa hedapena eta elkarketa ekonomiaren ikuspegitik. Bategiteak eta zatiketak: Beste enpresa batzuetan parte hartzea: «holding» sozietatea. Sozietate taldeak. Enpresen arteko lankidetza mota ezberdinak.
4. ATALA. KONTABILITATE PLAN OROKORRA
1. gaia. Ekitaldiko eragiketak, merkataritza enpresetan kontabilitate-egoera orriak arautu eta formulatzea, sukurtsalekin eta sukurtsalik gabe, salmentak eskura, kreditura, epeka, xehetasunak, komisio bidezko merkataritza eta partaidetza bidezkoa estatu barrukoen artean eta atzerriarekin.
2. gaia. Kapitala eratu, handitu eta murriztea, mozkinak banatzea, eta enpresa indibidual eta sozialak eraldatu, bategin, xurgatu, zatitu eta desegitea.