Gazte informatzailea
Gipuzkoa
- Gazteriako Informazio Bulegoa:
— Gazteriako Informazio Bulegora joaten diren gazteek eta herritarrek oro har informatzeko egindako kontsulta eta eskaerei erantzutea, planteatzen dizkioten zalantzak argituz, bideratuz edo/eta, dagokionean, horiek filtratuz.
— Gazteriako Informazio Bulegoko Iragarki Taula eguneratzea eta jarraipena eta kontrola egitea, eguneratuta eta zuzen jarrita dagoela zainduz (dokumentua hartzea, dokumentuaren diligentzia, argitalpena, aldiaren kontrola, artxibo administratiboa eta abar).
— Gazteriari buruzko lege xedapen, arau eta abarren multzoa guztiak aztertzea eta modu puntual eta eguneratuan ezagutzea, eta arduradun politikoei, interesa duten pertsonei eta abarri horien berri ematea.
— Berari dagozkion gaiei lotutako mota guztietako informazioak biltzea (ikastaroak, lana, bekak, etxebizitza eta abar), ateratzea eta artxibatzea, informazio hori hedatzeko edo jarduerak antolatzen erabili ahal izateko.
—Beste erakunde, entitate, profesional eta abarrekin beharrezko harreman eta kontaktuak zehaztea eta garatzea (guraso, Gaztegune, hezitzaileak), bete beharreko funtzioak garatu ahal izateko.
— Gazteriako Teknikariak finkatutako lan ildoak jarraituz, gazteria esparruan garatu beharreko programak eta ekimenak (publiko desberdinari zuzendutako hitzaldia, ekintzak, etab.) antolatzea, abiaraztea eta kudeatzea, hartutako erabaki eta irizpideen arabera.
— Gazteriako Informazio Bulegoaren jarduera eremuari dagozkion laguntzei / diru laguntzei buruzko informazioa eguneratuta edukitzea eta horiek formalizatzeko eta justifikatzeko beharrezko dokumentazioa prestatzea.
— Bere jarduera eremuan herri mugimendu eta ekimenak dinamizatu eta laguntzea (gazte elkarteak, aisialdikoak eta abar), elkarrekin jarduerak informatzeko eta planifikatzeko eta horien eskaerak kudeatzeko.
- Udaleko beste postu batzuekin dituen erantzukizun komunak:
— Bere eginkizuneko gaiei dagokionez, herritarrak hartzea, informatzea eta orientatzea.
— Arloan existitzen diren instalazioak eta bitartekoak egoki erabiltzen, zaintzen eta mantentzen direla kontrolatzea eta begiratzea.
— Laneko Arriskuak Prebenitzeko arauak betetzea.
— Arloari atxikitako gainerako langileekin elkarlanean aritzea lana pilatzen denean, norbait ez dagoenean edo gaixo dagoenean.
— Lehenago deskribatutako eginkizunez gainera, bere gaitasun eta ahalmen profesionalen arabera, ezarritako helburuak betetzeko egokitzen zaizkion bestelako eginkizunak egitea.
Batxilergoko titulua, teknikoa edo baliokideak.
3.HE
1. Espainiar herritartasuna edo Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraituz, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
2. Parte hartu ahalko du, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina bere pentzutan bizi direnak.
3. 16 urte beteta eta erretiroko adinera ez iritsi izana.
4. Batxilergoa, Lanbide Heziketako Teknikaria edo indarrean dagoen araudiaren arabera horien baliokideak diren titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
5. Atzerrian lortutako tituluren bat izanez gero, titulu horren baliozkotzea edota homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.
6. Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea egotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea. Hori eskatzen denean egiaztatu beharko du enpresako mediku-zerbitzuak bakoitzari egingo dion osasun-azterketaren bidez.
7. Diziplinazko espedienteren baten bidez edozein Administrazio Publikotatik banatuta ez egotea, eta zeregin publikoak betetzeko gaitasuna kenduta ez izatea.
8. Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasuna kenduta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplina zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.
9. Izendatua gertatuz gero, lanpostuaz jabetuko den egunean, abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera bateraezinak diren jardueretan ez aritzea.
10. Gainera, izangaiek honako baldintza espezifiko hauek bete beharko dituzte, funtzio publikoan sartzeko ezarritako baldintza orokorren kalterik gabe:
— Euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.
11. Parte hartzeko baldintza guztiak, orokorrak zein espezifikoak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bildu beharko dira, eta esleitutako lanpostuaz jabetu arte mantendu beharko dira.
12. Parte hartzeko baldintzak egiaztatzen dituzten agiriak hautaketa-prozesua amaitzean emango dira, hamabigarren oinarrian aurreikusitako baldintzetan.
- Bitarteko elektronikoen bidez, Urnietako Udalaren Erregistro Telematikoan (www.urnieta.eus). Eredu normalizatua erantsi beharko da, behar bezala beteta eta sinatuta.
- Urnietako Udaleko Erregistro Orokorrean, Bertan Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (San Juan plaza, 5, 20130 Urnieta), astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:30era. Eredu normalizatua erantsi beharko da, behar bezala beteta eta sinatuta.
- Posta-bulegoetan, ORVE administrazio elektronikoko zerbitzuaren bidez. Eredu normalizatua erantsi beharko da, behar bezala beteta eta sinatuta.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainerako moduak.
GAITEGI OROKORRA
1. gaia. Espainiako Konstituzioa. Atariko titulua eta I. tituluko II., IV. eta V. kapituluak. Eskubideak eta askatasunak.
2. gaia. Euskal Herriko Autonomia Estatutua. II. Titulua: Euskal Herriaren botereak (24. artikulutik 39.era).
3. gaia. Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Atariko titulua (1. artikulutik 9.era). I. titulua: Euskal Herriaren eskumenak (10. artikulutik 12.era).
4. gaia. Espainiako erregimen lokala: udalerria, lurraldea, biztanleria eta antolamendua.
5. gaia. Udalerrien eskumenak, Erregimen Lokalaren Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen arabera.
6. gaia. 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: I. titulua, II. tituluko II. kapitulua.
7. gaia. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. II. titulua: herri-administrazioetako langileak. III. Titulua Eskubideak eta betebeharrak. Enplegatu publikoen jokabide-kodea.
8. gaia. Administrazio-prozedura. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Xedapen orokorrak (1. artikulutik 2.era). Prozedurako interesdunak (3. artikulutik 12.era). Jarduteko arau orokorrak (13.etik 28.era bitarteko artikuluak). Epe-mugak eta epeak (29. artikulutik 33.era).
9. gaia. Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren urriaren 1eko 39/2015 legea. Ebazteko obligazioa. Administrazioaren isiltasuna interesatuaren eskariz hasitako prozeduretan. Ebazpen espresurik eza ofizioz hasitako prozeduretan.
10. gaia. Sektore publikoko kontratuak. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Legearen xedea eta aplikazio-eremua (1. artikulutik 3.era). Kontratu-motak (12. artikulutik 18.era). Kontratu txikietako kontratazio-espedientea (118 art.).
11. gaia. Administrazio elektronikoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean. Administrazio-espedientea.
12. gaia. Administrazio Elektronikoa Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren urriaren 1eko 39/2015 legean. Administrazio Publikoekin elektronikoki erlazionatzeko eskubidea eta obligazioa; eta Erregistro Elektronikoa.
13. gaia. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: aplikazio-esparrua, printzipio orokorrak eta entitate lokalen eskumenak. 18tik 22 arteko artikuluak.
14. gaia. Ordenantzak, araudiak eta bandoak. Egiteko eta onartzeko prozedura. Arau-hausteak. Ordenantza fiskalak. Helburuak. Ezaugarriak eta izapidetzea.
GAITEGI ESPEZIFIKOA
1. Gazteen Euskal Legea. 2/2022 Legea, martxoaren 10ekoa, Gazteei buruzkoa. Atariko eta 1. tituluak (1etik 11rako artikuluak).
2. Gazteen partaidetzarako egiturak. Gazteria Kontseiluak eta gazteen parte-hartzea maila autonomikoan eta tokikoan. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK). Definizioa eta funtzioak. Organoak. 1. eta 2. kapituluak. 6/1986 Legea, maiatzaren 27koa (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 113. zk., 1986ko ekainaren 11koa).
3. Gazteen asoziazionismoa eta boluntariotza. Xedapen orokorrak, araubide juridikoa, elkarteen eraketa, inskripzioa eta erantzukizuna, barne-antolaketa eta -funtzionamendua, estatutu-araubidea. 7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa. I-XI. kapituluak.
4. Gazteen asoziazionismoa eta boluntariotza. 17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, Boluntariotzaren Euskal Legea. I. kapitulua. Boluntarioak (5. artikulutik 7.era). Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 130. zk., uztailaren 13koa.
5. Gazteen elkartegintza eta boluntariotza, irailaren 1eko 169/2000 Dekretua, Boluntariotza Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta bolu.
6. Planak. Eusko Jaurlaritzaren IV. Gazte Plana 2020. Erronka nagusiak gazteentzat.
7. Gazteen Euskal Behatokia. Agindua, 1999ko abenduaren 10ekoa, Kultura sailburuarena, Gazteen Euskal Behatokia sortu eta horren eginkizunak zehazten dituena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria 1999/12/23.
8. Gazteriaren arloko Europako programak. Erasmus + Gazteria: informazio orokorra, zer den, helburuak, nork parte har dezakeen, egitura, helburuak, lehentasunak eta ezaugarri garrantzitsuak, etab.
9. 211/1993 Dekretua, uztailaren 20koa, Gazte Informazio Zerbitzuen aintzatespen ofiziala arautzen duena. 1993ko irailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
10. 14/1988 Dekretua, otsailaren 2koa, Euskadiko Gazte Informazio eta Dokumentaziorako Zentro Koordinatzailea sortzen duena. 1988ko otsailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 25. zk.
11. Gazteentzako informazioa. ERYICA Gazte Informaziorako Europako Gutuna, 2004ko azaroaren 19koa.
12. 12/2019 Foru Dekretua, 2019ko apirilaren 16koa, Gipuzkoako haur eta gazteak sustatzeko sarea sortzen duena.
13. Gaztematika: sarearen deskribapena.
14. Gaztematika Gipuzkoako haur eta gazteen sustapenerako sistema.
15. Mesanotxean: gazteak eta arriskuaren kudeaketa.
16. Mesanotxean: emantzipazioa eta autonomia pertsonala.
17. Mesanotxean: gazteen lokalak.
18. Mesanotxean: sare birtualak.
19. Mesanotxean: gazteentzako erabilera anitzeko zerbitzuak.
20. Mesanotxean: asoziazionismoaren papera Gaztematikan.
21. Mesanotxean: gazteriako profesionalak Gipuzkoan.
22. Mesanotxean: herritartasun aktiboa eraikitzen.
23. Mesanotxean: Gaztematikaren lekua Gazteen Euskal Legearen aurrean.
24. Mesanotxean: beste lurralde bateko profesionalek gaztematikari buruz duten iritzia.
25. Mesanotxean: komunikaziorako hurbilketa Gaztematikan.
26. Mesanotxean: gaztematikako lan-hitzarmen berriei eta lanbide-profilei buruzko gogoetak.
27. Esku-hartze birtualaren gida.