Garbiketako lanpostu bat betetzeko deitaldia

2017/03/31 - 2017/05/01
Inprimatu
Lakuntza
Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
LAKUNTZAKO UDALA
Lehiaketa:
Garbiketako lanpostu bat betetzeko deitaldia
Lanpostua:
Garbiketako lanpostua
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
E
Eginkizunak eta atazak:

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da. Printzipioz 6 ordukoa izanen da eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatu ahalko dute.

Beraz, lanaldi hori urte osoari dagozkion orduen zenbateko osoaren %72 izanen da. Lan-ordutegia Udalak ezarriko du, zerbitzuaren beharren arabera.

Lan-egutegiak bat eginen du Udal Eskolak kurtso bakoitzerako onesten duenarekin, eta ordaindutako oporrak zentroaren jarduera eteten denean hartu beharko dira, salbu eta zerbitzuaren beharrek bestelakorik ezartzen badute.

1.4. Lanpostuak E mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan eginiko sailkapenaren arabera, bai eta Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.

1.5. Hautatzen diren pertsonek bete behar dituzten eginkizunen artean hauek daude, besteak beste: eraikin eta lokaletako zoruak eta altzariak garbitzea, haien higienizazioa eta kontserbazioa bermatzeko teknika, lanabes eta produktu egokiak erabiliz eta laneko segurtasun eta osasunaren arloan aplikatzekoa den araudiarekin bat, eta, orokorrean, gaur egun nahiz etorkizunean E mailari dagozkiokeen lanak, baldin badira ofizio eta lanbideen eta maneiatzen diren erreminta eta lanabesen bilakaeraren ondoriozkoak eta egiten diren zerbitzuen antolakuntza sistemetan izaten diren aldaketen ondoriozkoak. Horien artean sartzen dira, aipatzearren eta bestelakoak baztertu gabe:

a) Ikastetxeko eremu komunak behar bezala garbitu eta desinfektatzea, erabiltzaileei ahalik eta eragozpen gutxien sortuz.

b) Garbiketako materiala gordetzeko biltegiak txukun eta garbi edukitzea.

c) Garbiketako materiala kontrolatzea eta zuzendaritzako langileei zer behar den esatea.

d) Lanaldiko garbiketa jarduerak egin eta erregistratzea, egoitzan programatuta dagoen garbiketa protokoloari jarraituz.

e) Gorabeherak, esate baterako geletan, bulegoetan eta eremu komunetan hondatutako gauzak, zuzendaritzako arduradunari jakinaraztea.

f) Zentroko zakarrontzi eta edukiontziak txukun eta garbi edukitzea.

g) Lanean ari dela ikusitako gorabehera edo anomalien berri ematea Udalari edo ikastetxeko zuzendaritzako arduradunari (matxurak, narriadurak eta abar).

h) Ikastetxea ireki eta ixtea, lanaldiak horrela eskatzen duenean.

Oro har, lehenago zehaztu ez diren arren, agintzen zaizkion jarduera guztiak, baldin eta bere lanbidearen jardunekoak eta bere prestakuntza teknikokoak badira.

Titulazioa:

Eskola-ziurtagiria edo horren baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

Hizkuntza eskakizuna:

Nahitaezkoa izanen da euskaraz jakitea: 1. HE-B1 maila izan beharko da, indarrean den Euskararen ordenantzarekin bat. Euskara maila frogatzeko titulaziorik ez duenak proba bat egin beharko du, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuko teknikariek eginen dutena edo eskuordetutako langileek.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

3. Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Lakuntzako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak arte, egun hori balioduna bada, edo, bestela, hurrengo egun baliodunean. Eskabideak deialdi honen I. eranskin gisa argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Eskabidearekin batera nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

 

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

1.–Oinarrizko kontzeptuak garbiketari buruz eta zoruen fitxa teknikoak. Zikinkeria: jatorria eta ezabaketa. Zoruak, sailkapena.

2.–Garbiketa zerbitzuaren antolamendua eta kontrola. Lan taldeak. Garbiketako langileen eginkizunak. Garbiketari buruzko kontzeptu orokorrak. Garbiketako materialaren zainketa.

3.–Makinak eta garbiketa sistemak.

4.–Garbiketa sistemak. Zoruan erratza pasatzea; moparekin fregatzea. Altzairuak garbitzea. Komunak garbitzea. Kristalak garbitzea.

5.–Zentro publikoak garbitzea. Administrazio eremuak garbitzea. Bainugela eta komun publikoak garbitzea.

6.–Produktu kimikoak garbiketan. Produktu bakoitzaren ezaugarriak. Produktu horien gaineko arau orokorrak. Garbiketak eragindako desinfekzioa. Arriskuak identifikatzea produktu horiek erabiltzerakoan. Produktuen etiketak.

7.–Oinarrizko tresnak eta lanabesak garbiketarako. Produktu kimikoak garbiketan.

8.–Hondakin eta zaborren sailkako bilketa: sailkapena eta tratamendua.

9.–Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiei aurrea hartzea; norbera babesteko ekipoak.

10.–Lakuntza: geografia, historia, ohiturak eta tradizioak. Udala: udalaren antolaketa eta eskumenak. Eskola publikoa. Elkarteak eta erakundeak. Eraikin publikoak eta haien erabilerak.