Euskara irakasleen lan-poltsa
Gipuzkoa
Debabe Mankomunitatea osatzen duten Udal Euskaltegietan euskara irakasle lanak egitea; eta baita erabakitzen den beste edozein lekutan ere, antolakuntzaren, eratzen diren taldeen eta sortzen diren beharren arabera. Euskaltegiko irakasle-lanak egitea. Euskara eskolak prestatu eta ematea: Programazioa egitea, materiala sortzea, lanketa prozesua prestatzea, klaseak ematea, ikasleen lanak zuzentzea.
— Klaseak programatzea eta prestatzea, jarduera horretarako egokienak diren irizpideen arabera. Tutoretza lanak egitea: ikasleen beharrak eta gabeziak detektatzea, ildo metodologikoak zehaztea, informazioa eskuratzen laguntzea, helburuak finkatzea, zalantzak argitzea, zuzentzea, ikasleak prozesuan aurrera egin dezan laguntzea.
— Ikasleen ebaluazio jarraitua egitea, baita beharrezkoak diren ebaluazio txostenak ere. Ikasleen ikas-prozesuaren jarraipena egitea: asistentzia kontrolatzea, arreta pertsonalizatua eskaintzea, ikasleak motibatzea eta haien beharrei erantzutea. Ikasleen ikas-prozesua ebaluatzea, Habek zehaztutako irizpideen arabera.
— Ikasturtea prestatzen laguntzea.
— Material didaktikoa egokitzea, sortzea, antolatzea eta sailkatzea.
— Bileretan parte hartzea (klaustroa, koordinazio bilerak, ebaluazio bilerak…); baita, irizpideak bateratzeko, Curriculuma hobetzeko, ildo metodologikoak finkatzeko, taldeak banatzeko eta sor daitezkeen aparteko gaiak lantzeko bileretan ere; horretarako, ikasturtea ebaluatzeko informazioa emanez, arazoak aztertuz eta ekintza zuzentzaileak abiaraziz.
— Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzea.
— Euskaltegiaren kurrikuluaren proiektua egiten laguntzea.
— Lanposturako gaitasuna mantentzea, eta horretarako, profesionalentzako ikastaroetan parte hartzea.
— Euskaltegiaren xedearekin zerikusia duten esparruak direla eta ematen zaizkien ardurak betetzea.
— Euskaltegiaren eguneroko bizimoduan irakasle lanarekin lotuta egon ez arren, bestelako lanak egitea: papera edukiontzira ateratzea, mahaiak txukuntzea, dagokionean ekintzak antolatzea, materiala zaintzea eta beharrezkoa denean eskatzea, fotokopiagailuaren tonerra aldatzea.
— Bere jarduerari buruzko txostenak eta idazkiak egitea (planak, memoriak, ikasleei buruzko txostenak…).
— Beste irakasle batzuen ordezkapenak egitea.
— Euskaltegiko Zuzendaritzarekin eta lankideekin lankidetzan aritzea, zentroak garatu beharreko jardueren programa eta ekintzak diseinatzerako orduan: Urteko memoria, aurreko ikasturteko betetze-maila eta ebaluazioa, hurrengo ikasturteko Planaren helburuak.
— Gainerako irakasleekin batera, Euskaltegiak eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk abiaraztea, garatzea eta zerbitzu horietan laguntzea: Eskolaz kanpoko jarduera osagarriak, hitzaldiak, ipuin-kontaketak, erakusketak.
— Kanpo-ebaluazioetan aztertzaile eta aztertzaile-laguntzaile lanak egitea.
— Material didaktikoa eta euskaltegia bera ondo erabili eta erabilaraztea.
— Ikasleen arreta erakarri eta helburuak erdiesteko material didaktikoa moldatu eta sortzea.
— Euskara-maila zehazteko sarrera-probak prestatu eta egitea.
— Material berria antolatzea.
Bere mailari dagozkion bestelako zereginak, horretarako prestakuntza jaso badu.
— Euskara irakasteko beharrezkoak diren ezagutzak etengabe gaurkotuta mantentzea (Habe eta Gipuzkoako beste udal euskaltegi batzuek antolatutako prestakuntza ikastaroetan parte hartuz eta abar).
— Bere eginkizuneko gaiei dagokienez, herritarrak hartzea, informatzea eta orientatzea.
— Euskaltegian dauden instalazioak eta bitartekoak egoki erabiltzen, zaintzen eta mantentzen direla kontrolatzea eta egiaztatzea.
— Eskatzen zaizkion itzulpen-lanak egitea.
— Udalek euskara sustatzeko onartu duen Ekintza Planari jarraiki, euskararen normalizazioa dela eta eskatzen zaizkion proiektuak, diseinatzea, exekutatzea eta baloratzea.
— Udalek euskara sustatzeko onartu duen Ekintza Planari jarraiki, euskara laneko hizkuntza izan dadila sustatzeko eskatzen zaizkion proiektuak diseinatzea, exekutatzea eta baloratzea.
— Agintzen zaion beste edozein funtzio egitea, baldin eta bere prestakuntzarekin edo lan kategoriarekin zerikusia baldin badu. Gaitasun profesionala dela eta aipatu denaz gain, agintzen zaizkion beste lan batzuk ere egin beharko ditu, ezarritako helburuak lortzeko.
Unibertsitateko Graduko edo Diplomatu tituluaren jabe izatea.
Euskarako C2 maila izatea.
a) Europar Batasuneko kide den estaturen bateko herritar izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
Era berean, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, beti ere, zuzenbidez banaturik ez baldin badaude. Haien ondorengoek eta bere ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez banaturik ez baldin badaude, eta hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira. 21 urtetik gorakoek ere parte hartu izango dute, haien pentzutan bizi badira.
Halaber, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe dauden atzerritarrek. Hauek aukeratzen badira, kontratuaren xede den jarduera egiteko, administrazioaren baimena dutela frogatu beharko dute, aipatutako kontratua sinatu baino lehen.
b) 16 urte beteak izatea, eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehienezko adina ez izatea.
c) Unibertsitateko Graduko edo Diplomatu tituluaren jabe izatea. Dena dela, Euskaltegietako irakasle izateko Habek deitutako homologazio frogak bere egunean gainditu dituen izangaia ere onartuko da, 1984ko ekainaren 8ko Aginduan jasotzen den moduan.
d) Euskarako C2 maila izatea, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako 48/2009 Dekretuan zehaztutako edozein tituluren bidez emandakoa. Era berean onartu egingo dira, dekretu bien arabera, C1 mailaren jabe direla egiaztatzen duten titulazioen jabe direnak edo maila hori egiaztatzetik salbuetsita daudenak.
e) Dagozkion funtzioak normal betetzea eragotziko ez duen akats psikikorik edo fisikorik ez izatea. Nolanahi ere, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua ezarri beharko da, zeinaren bidez onartzen baita desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta horien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateratua. Gaitasun fisikoa eta psikikoa hautaketa prozesua gainditu ondoren egiaztatuko dira, mediku egiaztagiriaren edota azterketaren bidez. Lanpostuaren jabe egiteko, baldintza hau bete beharko da.
f) Diziplina-espediente bidez inolako Administrazio Publikoren zerbitzuetatik bazterturik ez egotea edota egiteko publikoetan aritzeko ezgaiturik ez egotea, eta ebazpen judicial bidez, enplegu edo kargu publikoak betetzeko desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea, ez funtzionarioaren kidegoan edo eskalan sartzeko desgaikuntzarik, esta lan-kontratuko langileen kasuan betetzen zituzten funtzioen antzekoak betetzeko desgaikuntzarik ere.
g) Administrazio Publikoan jarduten diren Langileen ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren batean sartuta ez egotea.
Eskaerak behar bezala beteta aurkeztuko dira Debabe Udal Euskaltegiak Aita Agirre plazako 3 zenbakian, 3. solairuan, duen idazkaritzan.
Eskaerak behar bezala aurkeztu beharko dira Debabe Mankomunitatearen Erregistroan. Eskaerak Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako era guztietan aurkeztu ahal izango dira.
Postetxean edo beste administrazioren baten erregistroan aurkezten diren eskaerak gutun-azal ireki batean aurkeztuko dira, Postetxeko edo dagokion erregistroko funtzionarioak zigila ditzan, eskaerak aurkezteko epearen barruan.