Enpresa Zientzietako diplomadunaren lan-poltsa.

2014/03/25 - 2014/04/08
Inprimatu

Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Lehiaketa:
Enpresa Zientzietako diplomadunaren lan-poltsa.
Plaza-kopurua:
Lan-poltsa
Titulazioa:

Enpresa Zientzietako diplomatu tituluaren jabe izatea, edo arlo ekonomikoaren, enpresaren, kontabilitatearen edo finantzen graduarena (Gizarte eta Zuzenbide Zientzien Jakintza Arloa) edo Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentziaren lehenengo hiru urteak gainditu izana edo horien baliokidea den beste bat edukitzea edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña), edo Nafarroako Gobernuaren erregistroko beste edozein bulegotan (zerrenda 2013ko 30. eta 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu zen, otsailaren 13an eta ekainaren 13an, hurrenez hurren), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

Gai zerrenda (Enpresa Zientzietan diplomaduna)

1. gaia.–Enpresaren ondarearen, finantzen eta kostuen egoeraren azterketa.

2. gaia.–Kontabilitateko plan orokorra. Eragiketen kontabilitatea eta urteko kontuak.

3. gaia.–Finantza eragiketa bakunak eta konposatuak. Errentak eta maileguak.

4. gaia.–Estatistika. Posizio-neurriak eta barreiadura-neurriak. Indize-zenbakiak.

5. gaia.–Administrazio publikoen aurrekontua. Aurrekontuen kontabilitatea.

6. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: I. titulua. II. titulua.

7. gaia.–13/2012 Foru Legea, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa.

Abisuak
Berriak: