Elektrikarien lan-poltsa

2015/03/27 - 2015/04/10
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ZALLAKO UDALA
Lehiaketa:
Elektrikarien lan-poltsa
Lanpostua:
Elektrikaria
Eginkizunak eta atazak:

— Oro har, udaletxeko instalazio elektriko guztiez arduratzea.

— Instalazio berriak egitea bai argiteria publikoan, bai udaleraikinetan.

— Lehendik zeuden instalazioak zaharberritzea edo aldatzea.

— Material elektrikoa erostea eta ikuskatzea, bai eta lehendik daudenak kontrolatzea ere.

— Kontrolatzea instalazio pribatu berriek araudia betetzen dutela.

— Bere mendekoek edo kontratatutako enpresek egindako lanak ikuskatzea eta kontrolatzea.

— Instalazio elektrikoak egitea festetan eta antzerki-ekitaldietan.

— Mantentze-lanen arduraduna ordezkatzea ez dagoenean.

— Bere kategoriari dagozkion lan guztiak egitea, horretarako prestaturik badago.

Titulazioa:

Eskolako ziurtagiria/LH1 edo baliokidea izatea, edo ziurtagiri hori jaulkitzeko tasak ordaindu izana adierazten duen agiria.

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkuntza eskakizuna: 1.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Dagokion hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideetan, izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela agertu beharko dute. Alkatetzari zuzenduko dizkiote eskaerak, eta Zallako HAZen (Kosme Bibanko, 2) aurkeztuko dituzte, behar bezala beteta. Horretarako, 15 eguneko epea izango dute, deialdiko azken iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Eskabideak eredu ofizialean egingo dira (I. eranskina). Zallako Udalaren webgunean (www.zalla.org ) eta HAZen egongo dira eskuragarri.

Eskaera-orriak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio-prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein lekutan aurkeztu ahal izango dira.

Posta-bulegoen bidez aurkezten diren eskaerak gutun-azal irekian aurkeztu beharko dira, postetxeetako langileek data eta zigilua jartzeko, horiek justifikatze aldera.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

Gaiak

1. gaia: Behe-tentsioko banaketarako aireko sareak.

2. gaia: Behe tentsioko banaketarako lur azpiko sareak.

3. gaia: Kanpoko argiteria instalatzea.

4. gaia: Energia elektrikoaren hornidurarako kargak aurreikustea. Hartuneak.

5. gaia: Lur konexioak instalatzea.

6. gaia: Instalazioak etxebizitzen barnean. Zirkuitu kopurua eta ezaugarriak.

7. gaia: Instalazioak etxebizitzen barnean. Instalaziorako preskripzio orokorrak. Bainuontzia edo dutxa duten lokalak.

8. gaia: Instalazioak lehia publikoko lokaletan.

9. gaia: Su hartzeko edo lehertzeko arriskua duten lokaletan instalazio elektrikoak egiteko preskripzio partikularrak.

10. gaia: Instalazioak ezaugarri bereziak dituzten lokaletan.

11. gaia: Helburu bereziek dituzten instalazioak. Igerilekuak eta iturriak.

12. gaia: Helburu bereziek dituzten instalazioak. Azokak eta standak.

13. gaia: Hargailuak instalatzea. Motorrak. Erreaktantziak eta artezgailuak. Kondentsadoreak.

14. gaia: Langileen betebeharrak arriskuen prebentzioan. Elektrizitate-obretako segurtasun-arauei buruzko oinarrizko nozioak. Arriskuen prebentzioa. Segurtasun-elementuak.