Elektrikari Ofiziala
Gipuzkoa
a) Postuaren erantzukizun espezifikoak.
— Kontagailu, kontzentratzaile eta gainerako gailu eta sistemak egiaztatzea etaprogramatzea, Tolargiko arduradun teknikoek emandako agindu eta argibideei jarraituz.
— Kontagailuak, potentzia kontrolatzeko etengailuak, babes-kutxa orokorrak, anaketa-koadroak, etab. instalatzea.
— Beharrezko guardiak eta erretenak egitea, zerbitzuaren beharrizanen arabera. Matxura larri eta oso jakinetara berehala joateko prest egotea, nahiz eta guardian edo erretenean ez egon.
— San Estebango azpiestazioko funtzionamendu-, ikuskatze- eta kontrol-sistemaketa, oro har, elektrizitateko erdi-tentsioko banaketa-sarea ezagutzea, beharrezkoa denean ahalik eta azkarren modu egokian jarduteko, beti ere Tolargiko zuzendaritza teknikoaren agindu eta argibideei jarraituz, gure bezeroen zerbitzu elektrikoa mantentzeko.
— Transformazio-zentroak eta banaketako armairuak ikuskatzea, Tolargiko uzendaritza teknikoaren agindu eta argibideei jarraituz.
— Banaketa-lineen, transformazio-zentroen eta abarren egoera maiztasun jakinez kuskatzea, Tolargiko arduradun teknikoen agindu eta argibideei jarraituz.
— Beharrezkoa denean banaketa-lineak zabaltzea eta lotuneak eta konexioak egitea, ai aireko bai lurpeko lineetan.
— Kamioia, furgonetak eta lana egiteko beharrezkoak diren gainerako ibilgailuak gidatzea.
— Bulegoetan laguntzeko lan jakin batzuk egitea, banaketa-enpresaren informatikako programak erabiliz.
— Haien gaitasun eta titulazioa aintzat hartuta, berariaz agindutako beste edozein lan, bai Tolargiren banaketa-instalazioetan bai Tolosako Udalaren instalazioetan.
b) Erantzukizun komunak.
— Sailaren hobekuntza sustatzea eta horretan laguntzea, aipatutako hobekuntzaren aldeko ekintza eta aldaketak proposatuz.
— Lana helburu honekin antolatzea: ezarritako helburuak betetzen direla bermatzea.
— Sailari atxikitako gainerako langileei laguntzea zereginak pilatzen direnean, edo norbait falta edo gaixorik dagoenean.
— Lankideei aholkua ematea eta laguntzea berak, dituen ezagutza edo/eta esperientziaren ondorioz, hobeto menderatzen dituen zereginetan.
— Deskribatutako zereginez aparte, beste batzuk ere egitea, hain zuzen, dituen gaitasun eta trebetasun profesionalak kontuan hartuta, helburuak lortzeari begira agintzen zaizkionak eta legez dagozkionak.
Elektrizitateko Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo parekotzat hartutako tituluren bat edukitzea.
2. hizkuntz eskakizuna edo horren baliokideren bat egiaztatzea.
a) Europar Batasuneko kide den edozein Estatuko nazionalitatea edukitzea, edo, Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsi dituen Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio librea aplikagarri zaion Estaturen bateko nazionala izatea. Parte hartu ahal izango dute, orobat, espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko kide diren beste Estatuetako nazionalen ezkontideek, ez badaude legez bananduta, eta beren ondorengoek eta beren ezkontideenek, ez badaude legez bananduta eta hogeita bat urtez azpikoak edo adin hori baino zaharrago diren mendekoak badira.
b) 16 urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, ez gainditzea nahitaezko erretiroaren gehienezko adina.
c) Lanpostuaren lanak egiteko gaitasun funtzionala izatea. Baldintza hau bere garaian egiaztatu behar da, dagokion azterketa medikuaren bidez.
d) Diziplinazko espedientearen bidez Autonomia Erkidegoetako Administrazio Publikoetako edo organo konstituzionaletako edo organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, edo funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo baztertu edo ezgaitu den kidegoan lan-kontratudun langileek betetzen dituzten eginkizunen antzekoak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea ere, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
e) Elektrizitateko Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo parekotzat hartutako tituluren bat edukitzea.
f) Edukitzea izatea Instalatzaile argiketariaren agiria.
g) Enpresako kamioia, furgonetak eta gainerako ibilgailuak gidatzeko B gidabaimena izatea.
h) 2. hizkuntz eskakizuna edo horren baliokideren bat egiaztatzea. Baldintza hau dagozkion proben bidez egiaztatu ahal izango da. Eskakizun hori edo beraren baliokideren bat dutenak salbuetsita egongo dira proba horiek egitetik.
i) Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko 53/1984 Legean ezarritakoaren arabera, ezintasun edo bateraezintasun legezko kausaren batean sartuta ez egotea.
Oinarri honetan adierazitako baldintza guztiak eduki behar dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean, h) atalekoa izan ezik, eta mantendu behar dira kontratatua izan arte.
Eskabide-orriak behar bezala beteta aurkeztuko dira Tolargiko bulegoan (Rondilla kalea, 34 behea, Tolosa).
Eskaera-orriak aurkeztu ahal izango dira, baita ere, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduetako edozeinetan. Hala egiten bada, dagokion funtzionarioak data eta zigilua jarri beharko dizkie, betiere eskaera-orriak aurkezteko epearen barruan; soilik horrela ulertuko da eskabide-orriak sartu direla Tolargi enpresako Erregistro Orokorrean erreferentziako Erregistro edo Posta-bulegoan entregatutako egunean.
1. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa 842/2002 Errege Dekretua:
3. artikulua. Instalazio elektrikoa.
4. artikulua. Tentsioen sailkapena. Sareen maiztasuna.
6. artikulua. Ekipamendu eta materialak.
8. artikulua. Banaketa-sareak.
9. artikulua. Kanpoko argiteriako instalazioak.
10. artikulua. Hornikuntza-tipoak.
15. artikulua. Harguneak eta loturaren instalazioak.
2. Alderdi orokorrak.
ITC-BT.03. Baimendutako instalatzaile eta enpresa instalatzaileak.
ITC-BT.04. Agiriak eta instalazioen abiaraztea.
ITC-BT.05. Egiaztapenak eta ikuskapenak.
3. Behe-tentsioko banaketarako sareak.
ITC-BT.06. Behe-tentsioko banaketarako aireko sareak.
ITC-BT.07. Behe-tentsioko banaketarako lurpeko sareak.
ITC-BT.08. Neutroaren eta masen konexio-sistemak energia elektrikoko banaketa-sareetan.
ITC-BT.11. Energia elektrikoaren banaketa-sareak. Harguneak.
4. Kanpo-argiztapeneko instalazioak.
ITC-BT.09. Kanpo-argiztapeneko instalazioak.
5 Lotura-instalazioak.
ITC-BT.10. Behe tentsioko horniduretarako kargak aurreikustea.
ITC-BT.12. Eskemak.
ITC-BT.13. Babes kaxa nagusiak.
ITC-BT.14. Elikatzeko linea orokorra.
ITC-BT.15. Banakako deribazioak.
ITC-BT.16. Kontagailuak: Kokapena eta instalazio-sistemak.
ITC-BT.17. Aginterako eta babeserako gailu orokorrak eta banakakoak. Potentzia kontrolatzeko etengailua.
6. Barne-instalazioak.
ITC-BT.19. Barne-instalazioak edo instalazio hartzaileak. Agindu orokorrak.
ITC-BT.20. Barne-instalazioak edo instalazio hartzaileak. Instalazio-sistemak.
ITC-BT.21. Hodiak eta babes-kanalak.
ITC-BT.25. Barne-instalazioak etxebizitzetan. Zirkuitu-kopurua eta ezaugarriak.
ITC-BT.26. Barne-instalazioak etxebizitzetan. Instalaziorako agindu orokorrak.
7. Jendea biltzen den aretoetako instalazioa.
ITC-BT.28. Jendea biltzen den aretoetako instalazioa.
8. Babesak.
ITC-BT.18. Lur-konexioen instalazioak.
ITC-BT.22. Gainkorronteen aurkako babesa.
ITC-BT.23. Gaintentsioen aurkako babesa.
ITC-BT.24. Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen aurkako babesa.
9. Instalazio domotikoak.
ITC-BT.51. Etxebizitza eta eraikinetako automatizazio-sistema, energiaren Kudeaketa tekniko eta segurtasunerako instalazioak.
10. Instalazio Bereziak.
ITC-BT.33. Xede berezitarako instalazioak. Obretarako behin-behineko eta aldi aterako instalazioak.
ITC-BT.40. Behe-tentsioa sortzen duten instalazioak.
11. Transformazio-zentroak 13,2 Kv. Azpiestazioak 30 Kv.
12. Muntaketa transformazio-zentroak.
13. Zerbitzuan jartzea transformazio-zentroak.
14. Transformazio-zentroaren mantenua.
15. Goi-tentsioko lur azpiko sare elektrikoak.
16. Lur azpiko sare elektrikoko goi-tentsioko muntaketa. Eroaleak, loturak eta osagarri linea goi-tentsioa.
17. Zerbitzuan jartzea goi-tentsioa lineak. Lur azpiko sareko mantenua goi-tentsioa lineak.
18. Elektrikariaren segurtasuna.Laneko Arriskuen Prevenzioa.
19. Udalerria: Kontzeptua eta elementuak: Biztanleria, mugartea eta Antolaketa. Udal eskumenak (7/1985 Legea, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena, eta 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa).
20. Udalaren antolaketa. Alkatea, alkateordea, osoko bilkura, tokiko gobernu batzarra eta batzorde informatiboak. (7/1985 Legea, Toki-araubidearen oinarriak arau tzen dituena, eta 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa).
21. Tokiko Funtzio Publikoa: Toki-administrazioko langileak. Eskubideak eta betebeharrak.
22. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. Atariko titulua. Xedea, aplikazio eremua eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan euskal herri-aginteen jarduna gidatu eta bideratu behar duten printzipio orokorrak.