Ehorzle laguntzaileen lan-poltsa.

2015/01/15 - 2015/02/03
Inprimatu
Pamplona/Iruña
Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
IRUÑA
Lehiaketa:
Ehorzle laguntzaileen lan-poltsa.
Lanpostua:
Ehorzle laguntzailea.
Titulazioa:

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean DBHko graduatuaren titulua, eskola-graduatuarena, erdi mailako Lanbide Heziketakoa edo titulu baliokide bat izatea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan aurkeztu ahalko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat erabiliz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udaleko Laguntza Bulegoan, Kale Nagusiko 2an, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdia
Oinarriak: