Diruzain bat bitarteko funtzionario gisa hautatzeko deialdia.
Gipuzkoa
Lanpostuaren zereginak hauek dira:
Udal diruzaintzari esleitutako eginkizuna antolatzea, zuzentzea eta gainbegiratzea, 1174/1987 Errege Dekretuaren 5. Eta 6.2. artikuluei jarraituz: «Toki erakundearen funtsak, baloreak eta ondasunak erabiltzea eta zaintzea, indarreko lege-xedapenek ezarritakoaren arabera, eta diru-bilketa zerbitzuaren zuzendaritza.»
Lanpostuaren oinarrizko funtzioak:
— Indarreko araudien lege-xedapenek ezarritakoari jarraituz Erakundearen funts eta balioei dagozkien kobraketa eta ordainketak egitearen kudeaketa antolatzea eta zuzentzea eta baimentzea (Ordainketa Agintzailearekin eta Kontu-hartzailearekin batera) Finantza Erakundeei egin beharreko ordainketak.
— Banketxeetako kontsignazioen funts, balore eta ondasunen zaintza antolatzea.
— Diruzaintza planifikatzea eta diru-baliabideak banatzea obligazioak betetzeko eta Finantza Erakundeekin negoziatzeko.
— Diru-bilketa prozedurak zuzentzea, planifikatzea eta sustatzea eta premiamendu-probidentzia ematea.
— Diruzaintzaren kontabilitatearekin eta banku-berdinkatzearekin lotutako prozedurak antolatzea eta erabakitzea.
— Gorago zerrendatu diren eginkizunetatik eratortzen diren gainerako zereginak, hala nola Udalaren obligazio fiskalen aitorpenean parte hartzea, bahiturak exekutatzea, etab.
— Lanpostuaren kategoriari dagozkion beste zeinahi eginkizun.
Hautaketa-prozesua gainditzen duten guztiak Eibarko Udalaren eta beste udal batzuen aldian aldiko beharrak betetzeko lan-poltsa batean sartuko dira.
Sailkapenaren ordena aldatu ahal izango da, lan-poltsak kudeatzeko araudiak (baldin eta halako araudirik onartzen bada) esaten duen kasuetan eta eran.
Zuzenbideko, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako, Ekonomiako, eta Aktuariotza Zientzietako lizentziaturaren edo baliokidea den beste tituluren baten jabe izatea edo titulazioa erdiesteko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea.
Hizkuntza Eskakizuna: 4HE HAEE, derrigorrezkoa.
Eskabideak Eibarko Udalaren Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (beheko solairuan) edo webgunean eskuratuko den eredu ofizial normalduaren arabera aurkeztu behar dira, eta, deialdiari dagokion iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta, 10 laneguneko epearen barruan aurkeztu behar dira.
GAI-ZERRENDA
1. Udal antolamendua: Udalaren organoak. Udal eskumenak.
2. Tokiko administrazio-prozedura. Dokumentuen irteera- eta sarrera-erregistroa. Dokumentuak aurkezteko betekizunak. Komunikazioak eta jakinarazpenak.
3. Kide anitzeko tokiko organoen funtzionamendua. Deialdia eta eguneko gai-zerrenda edo aztergaiak. Bilkuren araubidea eta akordioak. Bozketak. Aktak eta akordioen ziurtagiriak.
4. Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri-aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak. Berdintasuna sustatzeko neurriak esku-hartzeko hainbat arlotan.
5. 15/1999 Lege Organikoa, izaera pertsonaleko datuen babeserakoa. II. Titulua: datu-babesaren printzipioak.
6. Tributuak. Kontzeptua, helburuak eta tributu-motak Erlazio juridiko-tributarioa. Zerga-obligazio materialak. Zerga-obligazio nagusia. Konturako ordainketak. Bigarren mailako zerga-obligazioak. Zerga-administrazioaren obligazioak eta eginbeharrak.
7. Zergapekoak edo tributuen betebeharpekoak. Motak. Eskubideak eta bermeak. Oinordekoak. Tributu-arduradunak. Tributuen alorrean jarduteko gaitasuna. Helbide fiskala.
8. Zerga-obligazio nagusia kuantifikatzeko elementuak eta konturako ordainketak egiteko obligazioarenak. Zerga-oinarria. Likidazio-oinarria. Karga-tasa. Zerga-kuota edo tributu-kuota. Zerga-zorra.
9. Zergapekoei informazioa eta laguntza ematea. Gizarte-laguntza tributuak aplikatzean: prozedura tributarioak. Araudia. Aldiak. Zerga-likidazioak. Froga. Jakinarazpenak. Zergapekoen etxeetan sartzea. Salaketa publikoa.
10. Tributuak kudeatzeko jardunbideak eta prozedurak. Tributuak kudeatzea: hasteko moduak. Tributuak kudeatzeko prozedurak.
11. Zerga ikuskatzailetza. Araubide juridikoa. Ikuskatzailetzaren prozedurak eta jardunbideak. Egiaztatzeko eta ikertzeko prozedura.
12. Zerga-zorra azkentzeko moduak: zerrendatzea. Kredituaren bermeak, kreditu-motak eta definizioa. Zorraren ordainketa. Legitimazioa. Ordaintzeko moduak. Ordaintzeko epeak. Zorra kontsignatzea.
13. Ordainketa geroratzea eta zatikatzea. Araubide juridikoa. Eskumena. Eskaera. Ondorioak. Bermeak. Ebazpena. Interesak.
14. Preskripzioa eta iraungitzea. Zorra konpentsatzea. Barkatzea. Kobraezintzat aitortzea eta kreditu kobraezinak.
15. Diru-bilketa prozedurak. Diru-bilketa aldiak. Premiamenduzko prozedura. Hasiera. Premiamenduzko probidentzia. Edukia eta jakinarazpena. Prozedura etetea. Bermeak betearaztea.
16. Ondasunak eta eskubideak enbargatzea. Eginbidea. Gauzatzea. Enbargoen konkurrentzia. Enbargo motak. Jabetza Erregistroan behin-behineko idazpena egitea. Gorabeherak.
17. Enbargatutako ondasunak gordetzea. Enbargatutako ondasunak besterentzea. Premiamendu-prozeduraren kostuak. Premiamendu-prozeduraren amaiera.
18. Arau-hausteak eta zerga-zehapenak. Zehapena mailakatzeko irizpideak. Kontzeptua eta motak. Zehapen-prozedura.
19. Zerga-arloko bide administratiboko berrazterketa. Prozedura bereziak. Motak. Hasiera eta tramitazioa. Bidegabeko sarrerak itzultzea. Prozedura. Kontabilitatea.
20. Berraztertzeko errekurtsoa. Ondorioak. Erreklamazio ekonomiko-administratiboak. Eskumenak. Kopuruak. Interesatuak. Prozedura ekonomiko-administratiboa.
21. Errekurtsoa jarritako egintza etetea. Kasuak. Bermeak. Etetearen orndorioak. Ezezkoa ematea. Berraztertzeko prozeduraren egintza erabakigarriak betetzea. Bermeen kostua itzultzea.
22. Toki-erakundeek zerga-arloan duten ahalmena. Zerga-arloan arautzeko duten ahalmena. Zerga-ordenantzak.
23. Toki-ogasunen baliabideak. Zerrendatzea. Zuzenbide pribatuko diru-sarrerak, definizioa, erabiltzeko mugak. Tributuak. Tokiko tributazioaren oinarriak. Tokiko tributazioaren ordenamenduaren iturburuak. Zergak, zerrendatzea. Kontribuzio bereziak. Zerga-egitatea. Zergapekoak. Zerga-oinarria. Zerga-kuota.
24. Zuzenbide publikoko beste diru-sarrera batzuk. Tributu itunduetako, tributu itundugabeetako eta prezio publikoetako partizipazioa. Kreditu-eragiketak. Aplikazio-eremua. Helburua, bitartekoak eta bermeak. Kreditu-eragiketak hitzartzea. Epe luzera kreditu-eragiketak baimentzeko araudia.
25. Toki-erakundeen Aurrekontu Orokorrak. Prestakuntza, onarpena eta edukia. Egitura.
26. Aurrekontuko kredituen arau orokorrak. Aurrekontu-aldaketak, zerrendatzea, definizioa. Gastua exekutatzeko faseak. Eskumenak. Diru-sarrerak exekutatzeko faseak. Ordaintzeko aginduen dokumentazioa.
27. Aurrekontuak luzatzea. Justifikatu beharreko ordainketak eta kutxa finkoko aurrerakinak: definizioa, jarraipena eta kontabilitateko kontrola.
28. Toki-erakundeetako diruzaintza. Araubide juridikoa. Kutxa batasunaren printzipioa. Diruzaintzaren zereginak. Antolakuntza. Funtsen egoera: kutxa eta banku-kontuak. Ordainketak egitea: ordaintzeko hurrenkera, prozedurak eta moduak. Berdinkatzeko egoera-orria.
29. Finantza-plangintza. Diruzaintzako plana eta funtsak erabiltzeko plana. Diruzaintzako soberakinak errentagarri bihurtzea. Diruzaintzako eragiketak. Finantza-eragiketen interes-tasen arriskua. Diruzaintzaren kudeaketaren kontabilitatea.
30. Toki-erakundeen Aurrekontu Orokorren likidazioa. Urteko egoera-orriak eta kontuak.
31. Aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-iraunkortasuna. Toki-erakundeek informazioa emateko duten betebeharra. Egonkortasunari, gastuaren arauari eta zorraren mugari buruzko helburuak betetzea.
32. Finantza-iraunkortasunari buruzko azterketa. Aurrezki garbia. Administrazioaren ordaintzeko epeak. Merkataritzako eragiketetako berankortasunaren kontrako borroka. Merkataritzako zorraren kontrola sektore publikoan. Ordaintzeko batez besteko denbora.
33. Udal zerbitzuen kostu efektiboaren kalkulua. Ekainaren 10eko 309/2016 Foru Araua, zeinaren bidez Gipuzkoako toki erankundeek emandako zerbitzuen kostu efektiboa kalkulatzeko epeak eta irizpideak ezartzen diren.