Deialdia, Iruñako udalan artxiboko erdi mailako teknikari kontratatzeko izangai-zerrenda bat egitekoa.

2016/04/05 - 2016/04/24
Inprimatu
Pamplona/Iruña
Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
IRUÑAKO UDALA
Lehiaketa:
Deialdia, Iruñako udalan artxiboko erdi mailako teknikari kontratatzeko izangai-zerrenda bat egitekoa.
Lanpostua:
Aldi baterako artxiboko erdi mailako teknikari
Plaza-kopurua:
Izangai Zerrenda
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Eginkizunak eta atazak:

 

Titulazioa:

Unibertsitateko diplomadunaren, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren edo hirugarren mailako Lanbide Heziketako titulua izatea, edo baliokidea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan aurkeztu ahalko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat erabiliz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udaleko Laguntza Bulegoan, Kale Nagusiko 2an, edo Internet bidezko www.pamplona.es  gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

1. Teknika fotografikoa. Dokumentu fotografiko analogikoak eta digitalak.

2. Teknika fotografikoen historia.

3. Prozesu fotografikoak. Identifikazioa.

4. Prozesu fotomekanikoak. Identifikazioa.

5. Argazkien osagaiak: zilarra, beira, papera, kolodioia, albumina, gelatina, plastikoak, koloragarriak.

6. Gai fotografikoak narriatzeko moduak eta haien tratamendua.

7. Funts eta bilduma fotografikoak zaintzea: artxiboko gordailuak, ingurunearen kontrola, narriaduraren eragileak.

8. Objektu fotografikoak erabiltzeko baldintzak. Kontserbaziorako zainketa orokorrak. Enbalajeak eta instalaziorako materialak.

9. Dokumentu fotografikoen sarrera artxibo zentroetan. Jabetza intelektualaren gaineko araudia, dokumentu fotografikoei eragiten dien heinean.

10. Funts eta bilduma fotografikoen antolaketa. Sailkapenerako teknikak eta metodoak.

11. Objektu fotografikoak ebaluatu eta hautatzea.

12. Dokumentuen eta dokumentu-unitate fotografikoen deskripzioa. Deskripziorako teknikak, metodoak eta arauak.

13. Artxibo digitalaren antolaketa eta kudeaketa. Formatoak, zainketarako estrategiak eta metadatuen erabilera.

14. Argazkien erreprodukzio, erabilera eta ustiapen ekonomikoa. Irudiaren eskubidearen babesa.

15. Ondare fotografikoa zabaldu eta ikusaraztea.

 

Web-orria: