Deialdia egiten da, guztira, BI (2) delineatzaile plaza.
Bizkaia
2. Titulazioa
Kontuan harturik zer ezartzen duten Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 2015eko urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 76. artikuluak eta Funtzio Publikoari buruzko 1989ko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 43. artikuluak, hau da eskatzen den titulazioa:
Adarra: Eraikuntza
— Bigarren mailako Lanbide Heziketa, adarra: Delineazioa edo baliokidea.
— Delineazioko teknikari espezialista: Eraikinak eta hirigintza.
— Delineazioko teknikari espezialista: Eraikinak eta obrak.
— Delineazioko teknikari espezialista: Barne-diseinua.
— Eraikuntza-proiektuak garatzeko eta aplikatzeko goi-mailako teknikaria.
— Eraikuntza-proiektuen goi-mailako teknikaria.
— Arte aplikatuetako graduatua, espezialitatea: Delineazioa: Artistikoa-Arkitektura.
Adarra: Topografia
— Topografiako teknikari espezialista.
— Bide eta obretako teknikari espezialista.
— Langile-arduradun teknikari espezialista.
— Hirigintza-proiektuak eta topografia-lanak garatzeko goi-mailako teknikaria.
— Obra zibilen proiektuetako goi-mailako teknikaria.
— Delineatzaile lur-neurtzaile topografoa.
Adarra: Arte grafikoak eta Argitalpena
— Delineatzailea: Diseinu Grafikoa.
— Argitalpen-diseinu eta -produkzioko goi-mailako teknikaria.
Adarra: Industriala
— Delineazioko teknikari espezialista: Industriakoa.
— Proiektu mekanikoak garatzeko goi-mailako teknikaria.
— Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria.
— Industri maisua, adarra: Delineazioa.
— Metal-eraikuntzetako goi-mailako teknikaria.
— Industria-delineatzailea, 3. modulua.
— Fluido-, bero- eta mantentze-instalazioen proiektuen garapena.
Derrigorrezko III. hizkuntza-eskakizuna dutenak.
3. Eskaera-orriak aurkezteko epea
Eskaera-orriak hogei (20) egun balioduneko epearen barruan aurkeztu beharko dira, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. (2018/01/03)
GAIAK
I. Zatia
1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta eginbeharrak.
2. gaia: Estatuaren lurralde antolaketa Printzipio orokorrak. Udalerria, probintzia eta autonomi erkidegoak. Autonomia-estatutuak.
3. gaia: Euskadiko Autonomi Estatutua. Atariko titulua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak. Euskal Autonomia Erkidegoaren botereak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria. Justizia Administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoan. Lurralde Historikoetako erakundeak. Ogasuna eta ondarea.
4. gaia: 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duena. Aurrekariak. Arau orokorrak: lurralde historikoetako erakundeen eskumenak, printzipio orokorrak, zergak harmonizatzea, lankidetzako printzipioa eta Estatuarenak bakarrik diren eskumenak. Finantza-harremanak: printzipio orokorrak eta kupoa (kontzeptua).
5. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko harremanei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Lurralde historikoen eskumenak: esklusiboak, legeak garatu eta betearaztekoak, eta betearaztekoak.
6. gaia: Espainiako toki araubidea. Konstituzio-printzipioak eta arauketa juridikoa.
7. gaia: Administrazio egintza. Kontzeptua. Administrazio-egintza motak. Administrazio egintzaren osagaiak.
8. gaia: Administrazio-prozedura orokorraren faseak. Interesdunak.
9. gaia: Administrazio-errekurtsoak. Motak. Araubide juridikoa.
10. gaia: Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legea, zeinaren bidez Espainiako ordenamendu juridikora ekartzen diren Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Direktibak. Kontratu-motak zedarriztatzea. Erregulazio harmonizatuko kontratuak. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak. Kontratuaren hobetzea eta forma. Baliogabetasun araubidea. Kontratazio-arloko errekurtso berezia.
11. gaia: 5/2013 Foru Dekretu Arauemailea, 2013ko abenduaren 3koa, Aurrekontuei buruzko 2006ko abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauaren testu bategina onesten duena. Atariko titulua: Xedapen orokorrak (xedea eta aplikazio-eremua eta eskumenak). I. titulua: Bizkaiko Foru Ogasunaren araubidea (printzipio orokorrak, eskubide ekonomikoak eta betebehar ekonomikoak). II. titulua: Bizkaiko Lurralde Historikoaren aurrekontu orokorrak (printzipio orokorrak eta aurrekontu-programazioa, edukia eta onarpena).
12. gaia: Funtzionario publikoak: kontzeptua eta motak. 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa: funtzionarioen eskubide eta betebeharrak eta funtzionarioen ordainsari-araubidea.
13. gaia: Euskara Estatutuan. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilpena arauzkotzeko Oinarrizkoa. Botere publikoen jarduerak. Hizkuntza-eskakizunen, haien araubide juridikoaren eta aplikazioaren azterketa berezia.
14. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa. Bizkaiko Batzar Nagusiak. Izaera, eskumenak eta osaera. Eraketa, antolaketa eta funtzionamendua. Bizkaiko Foru Aldundia. Izaera, osaketa eta kargua uztea. Eskumenak.
15. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Zioen azalpena. Atariko titulua. I. titulua: Eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa. II. titulua: Euskal herri administrazioen eta aginteen jarduketan genero-ikuspegia integratzeko neurriak. III. tituluko VII. kapitulua: Zenbait esku-hartze arlotan berdintasuna sustatzeko neurriak. Emakumeen aurkako indarkeria.
16. gaia: Jarduera publikoaren gardentasuna: publizitate aktiboa eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. . (1/2016 Foru Araua, otsailaren 17koa, Bizkaiko Gardentasunari buruzkoa)
II. Zatia
Marrazketa, arkitektura, argitalpenak
17. gaia: Akotazioa. Alderdi orokorrak. Akotazioa: erregelak, motak eta sistemak.
18. gaia: Eskalak eta adierazpen grafikoa. Kontzeptu orokorrak. Ohiko eskalak: motak eta marrazketa mota ezberdinekiko egokitzapena.
19. gaia: Formatuak. Artxibategietarako tolestaketa. Planoen artxibatzea eta erreprodukzioa.
20. gaia: Eraikuntzako xehetasun grafikoak. Barrualdeetako osagai arkitektonikoak; banaketak, trenkadak, osagai aurrefabrikatuak, zoru eta sabaien estaldura.
21. gaia.Eraikuntza-ezaugarriak. Espazioen banaketa. Azalerak. Neurri kritikoak. Planoan, eraikuntzan eta obra zibilean neurtzeko tresnak.
22. gaia: Nibelazioa. Xedea, tresnak, nibelazio motak, ibilbideak, nibelazio-metodoak. Kanpo-lana eta bulego-lana.
23. gaia: Takimetria. Xedea. Topografiako tresnak. Erabiltzeko gomendioak. Takimetriako metodoak eta prozedurak. Kanpo-lana eta bulego-lana.
24. gaia: Erliebearen irudikapena. Lur-mugimenduen irudikapena. Kubikazioak: sistemak, metodoak eta parte hartzen duten faktoreak. Luzetarako profila. Zeharkako profila. Nibel-kurbak. Lurraren erliebea: lautadak, goraguneak eta sakonuneak, banalerroak, ibarbideak, maldak, gailurrak, leizeak eta mendi-lepoak.
25. gaia: CAD: definizioa. Modelo geometrikoaren oinarriak, marrazketa-tresnak, bistaratzeko teknikak eta interakzio grafikoko teknikak.
26. gaia: Ordenagailuz lagundutako diseinua: softwarea eta aplikazio-eremuak. Ohiko programen arteko aldeak: Autocad, Microstation, eta abar. Fitxategien elkartrukea.
27. gaia: Proiektuen arteko aurkezpena. Ohiko programak: Powerpoint, Prezi, eta abar. Aldeak eta aukerak. Abantailak eta eragozpenak.
28. gaia: Maketaziorako softwarea. Lan-metodoak eta ohiko eragiketak. Fitxategi-formatuak. Irteerako gailuak. Iturri tipografikoen kudeaketa.
29. gaia.Bitmap marrazketarako eta irudien tratamendurako softwarea. Lan-metodoak, irudiaren bereizmena eta tratamendua. Fitxategi-formatuak. Gailuak.
III. zatia Lurralde-antolamendua, hirigintza, katastroa
30. gaia: Lurralde-antolamendurako tresnak. Jatorrizko tresnak eta garapen-tresnak. 4/1990 Legea, maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzkoa. Lurralde-antolamenduari buruzko gidalerroak. Formulazioa eta izapidetzea.
31. gaia: Lurralde-antolamenduari buruzko gidalerroak. Dokumentuaren egitura orokorra, dokumentazio idatzia eta grafikoa. 28/1997 Foru Dekretua, otsailaren 11koa. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak aldatu eta berrikustea.
32. gaia: Lurralde-plan partzialak. Zehaztapenak. Dokumentazioa. Dokumentazio grafikoaren edukia. 4/1990 Legea, maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzkoa.
33. gaia: Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietako lurralde-plan partzialak. Haien izapidetzearen egoera.
34. gaia: Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partziala. Dokumentazio idatzia eta grafikoa. Eusko Jaurlaritzaren 179/2006 Dekretua, irailaren 26koa.
35. gaia: Lurralde-plan sektorialak. Helburuak eta formulazioa. 4/1990 Legea, maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzkoa.
36. gaia: Lurralde-plan sektorialak. Onartutako dokumentuak eta izapidetzen ari direnak.
37. gaia: Paisaiaren antolamendua. Helburuak eta tresnen definizioa. 90/2014 Dekretua, ekainaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzearen gainekoa.
38. gaia: Ingurumen-ebaluazio estrategikoa EAEn. Aplikazio-eremua. Esku hartzen duten eragileak. Izapidetzeko esparrua.
39. gaia: Lurzoruaren sailkapena eta kalifikazioa. Lurzoru motak. Eraikigarritasun fisikoari eta hirigintzako eraikigarritasunari buruzko kontzeptuak, lurzoruaren erabilerak, etxebizitza-dentsitatea, lurzoruaren okupazioa. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.
40. gaia: Egiturazko antolamendua eta antolamendu zehatza. Zehaztapenen deskribapen eskematikoa. Plan motak eta bakoitzaren funtzioak. Dokumentazio grafikoa: plan orokor eta garapen-planetako plano bakoitzerako eskala egokiak. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.
41. gaia: Katastroa: Ondasun higiezinak. Katastroko erreferentzia. Katastro-kartografia. 3/2016 Foru Araua, maiatzaren 18koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzkoa, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren 118/2016 Foru Dekretua, ekainaren 28koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroaren Erregelamendua onesten duena.
IV. zatia Kartografia
42. gaia: Kartografia eta proiekzio kartografikoak. Mapa, planoa eta karta. Kartografia digitala. Bizkaiko kartografia sarean. Bistaratzea, dokumentazioa, gida-mapa, geruzak. Minuten deskarga. Eskalak.
43. gaia: Topografia: Definizioa, eremua eta xedea. Geodesiako oinarrizko ideiak. Eremu magnetikoa, koordenatu geografikoak, kartografia. UTM koordenatuak. Mapa topografiko nazionala.
44. gaia: Geodesia. Sistema geodesikoak. Koordenatu motak. Sare geodesikoak. Triangelaketa. Espainiako sare geodesikoa. Geodesia espaziala. Sare berriak.
45. gaia: Fotogrametria. Definizioa, aplikazioak. Airetiko eta lurreko fotogrametria. Erabilitako osagaiak.
46. gaia: GPS posizionamendu-sistema global. Definizioa. Erreferentzia-sistemak. Teknikak GPSaren bidezko jasotze tipografikoetan. Abantailak eta eragozpenak.
47. gaia: Geografia-informazioko sistema (SIG). Kontzeptua. CAD eta SIGen arteko ezberdintasunak. Osagaiak. Geografia-informaziorako sistemen aplikazioak.
48. gaia: Mapak, ArGIS erabilita. Aplikazioa. Formatuak. Datu-baseak. Geoerreferentziak.