Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko peoi gidari balioanitzaria

2019/02/12 - 2019/02/25
Inprimatu
Eibar
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea
Lehiaketa:
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko peoi gidari balioanitzaria
Lanpostua:
Peoia
Eginkizunak eta atazak:

HHSko peoien oinarrizko funtzioak

Beren bidean aurkitzen dituzten Hiri Hondakin Solidoak kamioi biltzaileetan biltzea eta kargatzea: etxez etxeko bilketa, landa-arlokoa, tailerrak (tailerretako egun dauden bilketa mota guztiak eta etorkizunean egingo direnak biltzen dituena).

Beren bidean aurkitzen dituzten tamaina handikoak biltzea eta kargatzea.

Hiri Hondakin Solidoen edukiontziak dauden ekarpen-eremuak garbitzea. Pala eta erratza erabiliko dituzte horretarako, beharrezkoa bada.

Hiri Hondakin Solidoak eta tamaina handikoak transferentzia-estazioetan edo Hiri Hondakin Solidoei edo asimilagarriei azken tratamendua emateko instalazioetan deskargatzea.

Erabiltzen duen makinaren egoeraz arduratzea, makinaren egoera aztertuz egun bakoitzeko zereginei ekin aurretik.

Hiri Hondakin Solidoak biltzeko zerbitzuaren kudeaketarekin zerikusia duen orori buruz nagusiak eskatzen dion informazio egituratua hari ematea.

Egin beharreko zereginak

1. Edukiontziak eta gainerako Hiri Hondakin Solidoak hurbiltzea eta deskargatzea:

Etxeko zaborra, landa-arlokoak, komertzialak eta industrialak edukiontzi bidez biltzea, edukiontzi-jasogailuaren agintea eta palari eragiteko mekanismoa maneiatuz. Hiri Hondakin Solidoen eskuzko bilketa edukiontzietatik kanpo. Kuboak, bidoiak eta edukiontzietatik kanpo utzitako zabor-poltsak biltzea, aurkitzen dituen hondakinak dagokion edukiontzian sartuta (txartelak erabiliz edukiontzi horiek irekitzeko beharrezkoa bada). Edukiontzi batek arazoren bat badu, hierarkiaren araberako bere nagusiari informatu behar dio.

Mankomunitateko transferentziaestazioetan deskargagunea garbitzea eta transferentzia-estazioa bera garbitzea, beharrezkoa denean.

Deskarga-maniobran lurrera erortzen den zaborra garbitzea.

Kartoi-bilketa.

2. Etxe- eta industria-jatorriko tamaina handiko hondakinak biltzea, eskuz, karga ordenatuta bidaien kopurua minimizatzeko.

3. Gidari laguntzea gorebehera-partea egiten, ibilgailuarena zein edukiontziena.

Nagusiei jarduera normaltasunez egikaritzeko egon litekeen edozein zailtasun edo gorabehera jakinaraztea.

4. Gidariari laguntzea sarbide zaileko guneetan egin beharreko maniobretan.

5. Errele transferraren trinkotzeautomatismoari eragitea.

6. Deskarga transferentzia-estazioan, bi eragiketa barnean hartuta:

Zaborra trinkotzea gabarran edo autotrinkogailuan.

Laguntzea garbitzea

7. Gabarra garbitzea, halakorik badago.

8. Kamioian Hiri Hondakin Solidoekin nahastuta sartzen diren produktuak zaintzea, edukiontzien begizko ikuskapen bat eginez.

9. Deskargatutako edukiontzia behar bezala kokatzea, edukiontziaren frenatzemekanismoari eraginez.

10. Edukiontzien egoerari buruz berri eman

11. Zerrailen funtzionamenduari buruz berri eman

12. Antzeko zereginak.

13. Orokorrean, nagusiak esandako eta “zaborbilketa” izeneko zerbitzu orokorra modu integral eta osoan emateko ekintza efizientziaz eta kalitatez gauzatzera bideratutako zereginak eta aginduak betetzea HHSko gidarien funtzioak

Edozein motatako ibilgailu bat (alboko kargako kamioia, atzeko kargako kamioia, furgoneta, luma-furgoneta, kamioneta, iraulkidun kamioneta, edukiontziak garbitzeko ibilgailua, eta abar) gidatzea aurretik esandako bide batetik: hiri barrukoa, landa-ingurunekoa, tailerrak eta abar. Kamioiak dauzkan mekanismo automatiko zein mekanikoak erabiliko ditu horretarako.

Edukiontziak atxikitzeko prozesua eta zaborra toberan deskargatzea kabinatik egingo ditu karga automatikoko sistema erabilita, eta sistemak huts egiten badu, bertatik egingo du, aginteei eskuz eraginez.

Bere bideari dagozkion edukiontzien ondoan lurrean dagoen zaborra biltzea eta zabor hori edukiontzietan sartzea.

Edukiontzien ondoan lurrean dauden zaborhondarrak garbitzea eta biltzea (edukiontzietan sartuta), ekarpen-eremua garbi utzita.

Ekarpen-eremuetako zaborra garbituko du, eremua berrantolatuta eta hondakin balorizagarriak bilduz dagokionean. Pala bat eta erratz bat erabiliko ditu, beharrezkoa bada

Bidean aurkitzen dituen tamaina handiko guztiak biltzea hala dagokionean. Laguntzeko peoirik gabe joaten bada, tamainarengatik manipula ditzakeen tamaina handikoak bilduko ditu, dagokion ibilgailuan kargatuz, kargatzaileari dagozkion funtzio propioak eginez.

Kutxak Garbiguneetatik adieraziko zaizkion entrega-puntuetara eramatea, ibilgailuen sarreran zein irteeran pisatuta.

Transferentzia-zentroetan edota azken tratamenduko instalazioetan bildutako hondakinak deskargatzea.

Hondakinak ezartzen den deskarga-puntura eramatea, eta hondakinen pisua zehaztea deskargaren aurreko eta ondorengo pisaketa bidez. Deskarga zer ordutan egin duen jasota utziko du lan-partean.

Hondakinak prentsatu beharko ditu, eragiketa hori horretarako erabiltzen dituen makinak eraginez burututa, hau da, gabarrak edota autotrinkogailuak

Deskarga –dela gabarratik, dela autotrinkogailutik– egiteko erabili dituen guneetan zaborra garbitzea eta elementu arrotzak (zabor-poltsak, palak, paletak, eta abar, barne) garbitzea eta kentzea gabarrak edota autotrinkogailuak dauden eremutik.

Azaleko edukiontziak behar bezala birkokatzeko manipulatzea, beharrezkoa denean.

Era berean, azaleko edukiontzientzat zein lurperatutako edukiontzientzat beharrezkoa denean, edukiontzi horiek behar den moduan eta tokian birkokatuko ditu ondo atxikitzeko eta ondo lerrokatuta uzteko.

Hala dagokionean, kamioiak tailer mekanikoetara, Eibarko Transferentzia Estazioaren tailerrera, ibilgailuen azterketa teknikoak gainditzera, eta abar, eramatea.

Lantaldea koordinatzea (kargatzaile bat edo bi).

Produkzio-partea egitea parte horretan erakundeak ezarritako formatuan zaborbilketaren behar bezalako kudeaketa egiteko eskatzen duen informazioa iraulita.

Kuboak, poltsak, edukiontziak, eta abar, banatzea saltoki, enpresa eta tailer eta udalei beharrezkoa denean, baita udalerri guztietako poltsak banatzeko makinak betetzea ere.

Erabili beharreko edozein ibilgailu zaintzea eta artatzea:

Esleitutako ibilgailuaren egoera orokorra gainbegiratzea ibilgailua erabili aurretik eta ondoren, eskueran dituen “check list”ak betez, betiere ibilgailua bere zereginak betetzera behar bezala baldintza mekaniko eta segurtasunbaldintzak beteta irteten dela bermatuta geratzeko moduan. Ibilgailuak jardunaldia amaitzean duen egoeraren berri ematea eskueran dituen parteak beteta.

- Erregai-depositua betetzea eta motorraren olioaren (hidraulikoa) mailak eta enbragearen likidoaren, direkzio-likidoaren eta hozte-likidoaren mailak kontrolatzea, baita frenatze-zirkuituaren purgatzea, pneumatikoen egoera eta ibilgailuen argi-sistema kontrolatzea ere, edukiontziak atxikitzeko eta deskargatzeko elementuenekin batera, akatsen berri ematea eta dagozkionak konpontzea.

Kabina barrutik garbitzea, txasisa garbitzea, kutxa garbitzea, tobera eta jasogailua garbitzea, eta abar, jardunaldia amaitzean.

Udaltzaingoari, lankideei eta nagusiei jakinaraztea sortzen den zailtasun oro, jarduera ohiko eran garatu ahal izateko.

Istripuaren, kolpeen eta abarren kasuan, gidariak istripu-parte osatua egingo du. Parte horretan argi eta garbi azalduko da gertatu dena eta gorabeheraren arrazoiak (krokisa, gorabeheraren deskribapen zehatza, eta abar).

Istripua kudeatzea agintaritza eskudunaren aurrean.

Muturreko egoeretan, aldez aurretik ezarritako bidea aldatzea, nagusiari albait bizkorren jakinarazita.

Erantzukizuna enpresaren jabetzakoak diren lanbitartekoen gain.

Era berean, agintzen dizkioten beste zeregin batzuk egitea, antzeko zereginak direlako edo lanposturako eskatzen den trebakuntzarekin bat datozelako.

Orokorrean, nagusiak esandako eta “zaborbilketa” izeneko zerbitzu orokorra modu integral eta osoan emateko ekintza efizientziaz eta kalitatez gauzatzera bideratutako zereginak eta aginduak betetzea

Titulazioa:

Eskola-ziurtagiria

Hizkuntza eskakizuna:

1. Hizkuntza Eskakizuna.

 

Beste baldintza batzuk:

a. Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egindako eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea. Aurkez daitezke, halaber, Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, baita haren ondorengoak eta haren ezkontide zuzenbidez banatugabearen ondorengoak ere, hogeita bat (21) urte baino gutxiago badituzte, edota, gehiago izanik ere, haien kontura bizi badira.

b. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean 18 urte beteta edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

c. Eskola-ziurtagiriaren jabe izatea edo hura jasotzeko eskubideak ordaindu izana, eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

Atzerriko titulazioen kasuan, tituluaren homologazioari dagokion egiaztagiriaren jabe izan beharko dute izangaiek.

d. C gidabaimena izatea

e. Lanbide Gaitasuneko Ziurtagiria izatea

f. Zereginak gauzatzeko funtzio-gaitasuna edukitzea, pertsona desgaituen eskubideei eta gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duena, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazioa alde batera utzi gabe

g. Diziplina-espediente bidez, edozein administrazio publikoren zerbitzutik bananduta ez egotea, edota eginkizun publikoak betetzeko erabat edo bereziki gaitasunik gabe geratu ez izana. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea ere, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, iragarkia GAOn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Eskaerak behar bezala beteta aurkeztu beharko dira Debabarreneko Mankomunitateko Erregistro Orokorrean.

Postetxeetan ere aurkez daitezke eskabideak, eta Debabarreneko Mankomunitateko Presidenteari zuzenduko zaizkio, gutun-azala irekita, Postetxeko funtzionarioak sinatu eta zigila ditzan aurkezpen-epearen barruan ziurtatu baino lehen. Hori horrela eginda, eta kasu horretan bakarrik, eskabideak postetxean aurkeztutako egunean aurkeztutzat joko dira Mankomunitateko Erregistroan.

Dena den, aldez aurretik Mankomunitatean jakinarazi beharko dute mezu elektroniko bat bidalita (debabarrena@debabarrena.eus) eskabideak aurkezteko epearen barruan, betiere Erakundeak jakin dezan instantzia horiek ezarritako epean aurkeztu direla

Deialdia
Gaiak:

 1. Badesa / Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea

2. Udal-ordenantzak: 2018ko H.H. gaika biltzeko zerbitzua arautzen duen ordenantza

3. Udal-ordenantzak: 2018ko Industria, Merkataritza eta Erakundeetako hondakinak biltzeko zerbitzu arautzen duen ordenantza

4. Udal-ordenantzak: Hiri hondakin solidoak 5. Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak / Badesak emandako zerbitzuak

6. Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Eskubideak eta askatasunak

7. Euskal Herriko Autonomia Estatutua: Eskuduntzak.

8. Udalaren antolamendua: Kontzeptua. Organomotak. Udala. Alkatea. Udal batzarra. Informazio-batzordeak.

9. Tokiko erakundeek derrigorrez eman behar dituzten zerbitzuak.

10. Beste toki-erakunde batzuk. Mankomunitateak. Elkarteak. Eskualdea.

11. Administrazio Publikoko langileen eskubide eta betebeharrak.

12. Lan arriskuen prebentzioa. Eskubideak eta betebeharrak.

13. Lan arriskuen prebentzioa. kontsulta eta langileen parte-hartzea

 

Web-orria: