Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko gidari ofizial balioanitzaria

2019/02/12 - 2019/02/25
Inprimatu
Eibar
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea
Lehiaketa:
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko gidari ofizial balioanitzaria
Lanpostua:
Ofiziala
Eginkizunak eta atazak:

HHSko gidarien funtzioak

Edozein motatako ibilgailu bat (alboko kargako kamioia, atzeko kargako kamioia, furgoneta, luma-furgoneta, kamioneta, iraulkidun kamioneta, edukiontziak garbitzeko ibilgailua, eta abar) gidatzea aurretik finkatutako bide batetik: hiri barrukoa, landa-ingurunekoa, tailerrak eta abar. Kamioiak dauzkan mekanismo automatiko zein mekanikoak erabiliko ditu horretarako.

Edukiontziak atxikitzeko prozesua eta zaborra toberan deskargatzea kabinatik egingo ditu karga automatikoko sistema erabilita, eta sistemak huts egiten badu, bertatik egingo du, aginteei eskuz eraginez.

Bere bideari dagozkion edukiontzien ondoan lurrean dagoen zaborra biltzea eta zabor hori edukiontzietan sartzea.

Edukiontzien ondoan lurrean dauden zaborhondarrak garbitzea eta biltzea (edukiontzietan sartuta), ekarpen-eremua garbi utzita.

Ekarpen-eremuetako zaborra garbituko du, eremua berrantolatuta eta hondakin balorizagarriak bilduz dagokionean. Pala bat eta erratz bat erabiliko ditu, beharrezkoa bada

Bidean aurkitzen dituen tamaina handiko guztiak biltzea hala dagokionean. Laguntzeko peoirik gabe joaten bada, tamainarengatik manipula ditzakeen tamaina handikoak bilduko ditu, dagokion ibilgailuan kargatuz, kargatzaileari dagozkion funtzio propioak eginez.

Kutxak Garbiguneetatik adieraziko zaizkion entrega-puntuetara eramatea, ibilgailuen sarreran zein irteeran pisatuta.

Transferentzia-zentroetan edota azken tratamenduko instalazioetan bildutako hondakinak deskargatzea.

Hondakinak ezartzen den deskarga-puntura eramatea, eta hondakinen pisua zehaztea deskargaren aurreko eta ondorengo pisaketa bidez. Deskarga zer ordutan egin duen jasota utziko du lan-partean.

Hondakinak prentsatu beharko ditu, eragiketa hori horretarako erabiltzen dituen makinak eraginez burututa, hau da, gabarrak edota autotrinkogailuak

Deskarga –dela gabarratik, dela autotrinkogailutik– egiteko erabili dituen guneetan zaborra garbitzea eta elementu arrotzak (zabor-poltsak, palak, paletak, eta abar, barne) garbitzea eta kentzea gabarrak edota autotrinkogailuak dauden eremutik.

Azaleko edukiontziak behar bezala birkokatzeko manipulatzea, beharrezkoa denean.

Era berean, azaleko edukiontzientzat zein lurperatutako edukiontzientzat beharrezkoa denean, edukiontzi horiek behar den moduan eta tokian birkokatuko ditu ondo atxikitzeko eta ondo lerrokatuta uzteko.

Hala dagokionean, kamioiak tailer mekanikoetara, Eibarko Transferentzia Estazioaren tailerrera, ibilgailuen azterketa teknikoak gainditzera, eta abar, eramatea.

Lantaldea koordinatzea (kargatzaile bat edo bi).

Produkzio-partea egitea parte horretan erakundeak ezarritako formatuan zaborbilketaren behar bezalako kudeaketa egiteko eskatzen duen informazioa iraulita.

Kuboak, poltsak, edukiontziak, eta abar, banatzea saltoki, enpresa eta tailer eta udalei beharrezkoa denean, baita udalerri guztietako poltsak banatzeko makinak betetzea ere.

Erabili beharreko edozein ibilgailu zaintzea eta artatzea: Esleitutako ibilgailuaren egoera orokorra gainbegiratzea ibilgailua erabili aurretik eta ondoren, eskueran dituen “check list”ak  etez, betiere ibilgailua bere zereginak betetzera behar bezala baldintza mekaniko eta segurtasunbaldintzak beteta irteten dela bermatuta geratzeko moduan. Ibilgailuak jardunaldia amaitzean duen egoeraren berri ematea eskueran dituen parteak beteta.

- Erregai-depositua betetzea eta

motorraren olioaren (hidraulikoa) mailak eta enbragearen likidoaren, direkzio-likidoaren eta hozte-likidoaren mailak kontrolatzea, baita frenatze-zirkuituaren purgatzea, pneumatikoen egoera eta ibilgailuen argi-sistema kontrolatzea ere, edukiontziak atxikitzeko eta deskargatzeko elementuenekin batera, akatsen berri ematea eta dagozkionak konpontzea.

Kabina barrutik garbitzea, txasisa garbitzea, kutxa garbitzea, tobera eta jasogailua garbitzea, eta abar, jardunaldia amaitzean.

Udaltzaingoari, lankideei eta nagusiei jakinaraztea sortzen den zailtasun oro, jarduera ohiko eran garatu ahal izateko.

Istripuaren, kolpeen eta abarren kasuan, gidariak istripu-parte osatua egingo du. Parte horretan argi eta garbi azalduko da gertatu dena eta gorabeheraren arrazoiak (krokisa, gorabeheraren deskribapen zehatza, eta abar).

Istripua kudeatzea agintaritza eskudunaren aurrean.

Muturreko egoeretan, aldez aurretik ezarritako bidea aldatzea, nagusiari albait bizkorren jakinarazita.

Erantzukizuna enpresaren jabetzakoak diren lanbitartekoen gain.

Era berean, agintzen dizkioten beste zeregin batzuk egitea, antzeko zereginak direlako edo lanposturako eskatzen den trebakuntzarekin bat datozelako.

Orokorrean, nagusiak esandako eta “zaborbilketa” izeneko zerbitzu orokorra modu integral eta osoan emateko ekintza efizientziaz eta kalitatez gauzatzera bideratutako zereginak eta

aginduak betetzea.

Titulazioa:

Derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu-titulua edo baliokidea

Hizkuntza eskakizuna:

2. Hizkuntza Eskakizuna.

 

Beste baldintza batzuk:

a. Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egindako eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea. Aurkez daitezke, halaber, Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, baita haren ondorengoak eta haren ezkontide zuzenbidez banatugabearen ondorengoak ere, hogeita bat (21) urte baino gutxiago badituzte, edota, gehiago izanik ere, haien kontura bizi badira.

b. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean 18 urte beteta edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

c. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu-titulua edo baliokidea izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, tituluaren homologazioari dagokion egiaztagiriaren jabe izan beharko dute izangaiek.

d. C + E gidabaimena izatea

e. Lanbide Gaitasuneko Ziurtagiria izate

f. Zereginak gauzatzeko funtzio-gaitasuna edukitzea, pertsona desgaituen eskubideei eta gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duena, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazioa alde batera utzi gabe

g. Diziplina-espediente bidez, edozein administrazio publikoren zerbitzutik bananduta ez egotea, edota eginkizun publikoak betetzeko erabat edo bereziki gaitasunik gabe geratu ez izana. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea ere, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, iragarkia GAOn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Eskaerak behar bezala beteta aurkeztu beharko dira Debabarreneko Mankomunitateko Erregistro Orokorrean.

Postetxeetan ere aurkez daitezke eskabideak, eta Debabarreneko Mankomunitateko Presidenteari zuzenduko zaizkio, gutun-azala irekita, Postetxeko funtzionarioak sinatu eta zigila ditzan aurkezpen-epearen barruan ziurtatu baino lehen. Hori horrela eginda, eta kasu horretan bakarrik, eskabideak postetxean aurkeztutako egunean aurkeztutzat joko dira Mankomunitateko Erregistroan.

Dena den, aldez aurretik Mankomunitatean jakinarazi beharko dute mezu elektroniko bat bidalita (debabarrena@debabarrena.eus) eskabideak aurkezteko epearen barruan, betiere Erakundeak jakin dezan instantzia horiek ezarritako epean aurkeztu direla

Deialdia
Gaiak:

 1. Badesa / Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea

2. Udal-ordenantzak: 2018ko H.H. gaika biltzeko zerbitzua arautzen duen ordenantza

3. Udal-ordenantzak: 2018ko Industria, Merkataritza eta Erakundeetako hondakinak biltzeko zerbitzu arautzen duen ordenantza

4. Udal-ordenantzak: Hiri hondakin solidoak 5. Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak / Badesak emandako zerbitzuak

6. Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Eskubideak eta askatasunak

7. Euskal Herriko Autonomia Estatutua: Eskuduntzak.

8. Udalaren antolamendua: Kontzeptua. Organomotak. Udala. Alkatea. Udal batzarra. Informazio-batzordeak.

9. Tokiko erakundeek derrigorrez eman behar dituzten zerbitzuak.

10. Beste toki-erakunde batzuk. Mankomunitateak. Elkarteak. Eskualdea.

11. Administrazio Publikoko langileen eskubide eta betebeharrak.

12. Lan arriskuen prebentzioa. Eskubideak eta betebeharrak.

13. Lan arriskuen prebentzioa. kontsulta eta langileen parte-hartzea

 

Web-orria: