Castel Ruiz tokiko enpresa-erakunde publikoan kultura teknikari lanpostuaren lan-poltsa.

2017/10/04 - 2017/10/24
Inprimatu
Tudela
Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
TUTERA
Lehiaketa:
Castel Ruiz tokiko enpresa-erakunde publikoan kultura teknikari lanpostuaren lan-poltsa.
Lanpostua:
Kultura teknikaria.
Taldea:
B
Eginkizunak eta atazak:

Castel Ruiz tokiko enpresa-erakunde publikoa Tuterako Udalak kultur aferak kudeatzeko darabilen lanabes juridikoa da. Horretarako, bere urteko aurrekontua, ekipamendu zehatzak eta plantilla organikoa ditu; eta deialdi honen xede den B mailako kultura teknikaria plantilla horri atxikiko zaio, bere gain hartuta mailari dagozkion eginkizun eta erantzukizunak, eta orpoz orpo lan eginik kultura koordinatzailearekin (A maila) eta kultura laguntzailearekin (C maila), bai eta gainerako langileei lagunduz ere administrazio, mantentze zein logistika kontuetan.

Ondorioz, lanpostuari dagozkion eginkizunak, oro har, eta dagokion maila aintzat hartuta, hauek dira: kultur jarduerak diseinatzea, planifikatzea, aurrekontuak egitea, koordinatzea, kudeatzea, kontrolatzea eta ebaluatzea.

Titulazioa:

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko diplomadunaren, graduatuaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua edo haien baliokidea den beste bat, edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina, edo lizentzia bateko, ingeniaritzako edo arkitekturako lehenengo hiru ikasmailak osorik gaindituak izateari buruzko ziurtagiria. Goi mailako titulazioa eskatzen ez bada ere, eskatutako mailatik gorako tituluak ere onartuko dira. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Deialdian parte hartzeko eskabideak Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean (Udaletxe plaza, 1) aurkeztu beharko dira, edo Castel Ruiz TEEParenean (Rúa, 13, 4. solairua) deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak arte, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

3.2. Eskabideak II. eranskinean (aldi baterako kontrataziorako izangaiak)  argitaratzen diren ereduei lotuko zaizkie. Horiek Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoetan eta Castel Ruiz TEEParenetan eskura daitezke, baita Interneten ere, www.tudela.es  helbidean eta honako honetan: http://www.castelruiz.es/Programaci%C3%B3n/Descargas.aspx  Eskabideetan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

Gai zerrenda

  1. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: xedapen orokorrak, prozeduretako interesdunak: jarduteko gaitasuna eta interesdunaren kontzeptua. Prozedurako interesdunen identifikazioa eta sinadura. Administrazio publikoen jarduera: jarduketaren, epe-mugen eta epeen arau orokorrak.
  2. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: administrazio prozedurari buruzko xedapenak: abiaraztea, antolamendua, instrukzioa, amaiera eta betearazpena.
  3. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: egintzen berrikuspena administrazio bidean. Ofiziozko berrikuspena. Administrazio errekurtsoak.
  4. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: xedapen orokorrak. Administrazio publikoen organoak.
  5. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: zehatzeko ahalmenaren printzipioak. Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna.
  6. 6/2006 Foru Legea, ekainaren 9koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: aplikaziorako arau orokorrak. Esleitzeko prozedurak.
  7. 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa: xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.
  8. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari buruzko kontzeptu orokorrak. Castel Ruiz TEEPko diru-laguntzen deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitateentzat.
  9. Genero ikuspegia: kontzeptua, egokitasuna, berau aplikatzeko tresnak, hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista. Arloari buruzko araudia Tuterako Udalean.
  10. Laneko jazarpenari aurrea hartzeko eta haren kontra esku hartzeko protokoloa Tuterako Udalean eta haren mendeko erakundeetan (Ur Batzordea eta Castel Ruiz TEEPa), 2017ko martxoaren 17koa.
  11. Kultur jarduera planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeko metodologia.
  12. Kultur jardueraren zabalkundea: publizitatea eta gizarte-sareak.
  13. Kultura eta emakumea: kultur kudeaketa, generoaren ikuspegitik.
  14. Kultura Ministerioaren esku-hartze ildoak, Tuterako toki entitatean aplikatzeko modukoak izan daitezkeenak. Programak eta deialdiak.
  15. Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren esku-hartze ildoak, Tuterako toki entitatean aplikatzeko modukoak izan daitezkeenak. Departamentuaren antolaketa. Programak eta deialdiak.
  16. Erakunde publikoek antolatu kultur jardueren finantziazioa. Kontzeptua, iturriak, erakundeak eta ezaugarriak. Nafarroako mezenasgo kulturala.
  17. Nafarroako eta Tuterako kultura-ehun asoziatiboaren ikuspegia. Castel Ruiz TEEParekin dituen loturak.
  18. Castel Ruiz TEEParen estatutuak eta ordenantzak.
  19. Castel Ruiz TEEParen kultur programazioa.
  20. TEEPari atxikitako kultur ekipamenduak. Izena. Edukia. Bilakaera. Jarduketa programak.