BITARTEKO FUNTZIONARIO LANPOSTUAREN HAUTAKETA-PROZEDURA LAUKIZKO UDALEKO IDAZKARI-KONTUHARTZAILEAREN LANPOSTUA BETETZEKO

2015/11/11 - 2015/11/30
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
LAUKIZKO UDALA
Lehiaketa:
BITARTEKO FUNTZIONARIO LANPOSTUAREN HAUTAKETA-PROZEDURA LAUKIZKO UDALEKO IDAZKARI-KONTUHARTZAILEAREN LANPOSTUA BETETZEKO
Lanpostua:
Idazkari-Kontuhartzaile
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

Lanpostuaren egiteko nagusiak Toki Administrazinoetako Gaikuntza Nazionaleko Funtzionarioen Araubide Juridikoa arautu dauan irailaren 18ko 1174/1987 Errege Dekretuaren 1. artikulutik 6. artikulura bitartekoetan ezarritakoak izango dira.

Titulazioa:

Behintzat, Zuzenbideko, Ekonomietako edo Politika- eta Administrazino-Zientzietako lizentziaren titulazino akademikoa izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Deitutako lanpostuak nahitaezko 4. mailako hizkuntza-eskakizuna dauka.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak aurkeztea

1. Hautaketa-prozesu honetan parte hartu gura dabenek Laukizko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dabe eskabidea, oinarri honeei erantsitako ereduari segiduta. Hori udalaren Bulego Nagusietan eskuratu daiteke.

Eskabide horrek honako betekizunak bete beharko dauz:

a) Hautagaiek agerrarazo beharko dabe hautaketa-oinarri honeetan eskatutako baldintza guzti-guztiak beteten dabezala.

b) Eskabideagaz batera, honako agiri honeek aurkeztu beharko dira:

— NANaren fotokopia.

— Deialdian parte hartzeko eskatutako tituluaren fotokopia.

— Euskerako ziurtagirien edo tituluen fotokopia, hala bajagoko, euskerea egiaztetako probak egitetik salbuetsi ahal izateko.

— Alegautako merezimenduen zerrendea lehiaketa-faserako, eta horreek egiaztetako agirien konpulsautako fotokopiak. Ezingo dira eskabideak aurkezteko epearen barruan alegau eta justifikau ez diran merezimenduak balorau. Lehiaketearen merezimenduen egiaztapena:

Esperientzia egiaztetako, zerbitzuak zein administrazinotan emon diran, horreen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, kontratuaren iraupena eta betetako lanpostua azalduta; zerbitzu horreek balorauko dira deialdiko plazari esleitutako egitekoen arabera. Eskabideak aurkezteko epea amaitu aurreko epeak baino ez dira zenbatuko.

Egindako ikastaroak egiaztetako, horreek emon dauzan organismo ofizialak emondako ziurtagiriak edo lortutako tituluak aurkeztuko dira. Prestakuntza gehigarriaren inguruko merezimenduak egiaztetako aurkezten dan dokumentazinoan horreen iraupena zehaztu beharko da.

c) Hautagaiek eskabidean oposizino-faseko ariketak zein hizkuntzatan egin gura dabezan adierazo beharko dabe (euskeraz edo gaztelaniaz).

2. Eskabidea 20 egun naturaletan aurkeztuko da, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

3. Eskabideak Laukizko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, (helbidea), astelehenetik barikura, 9:00etatik 13:30etara bitartean, edo Herri Administrazinoen Araubide Juridikoaren eta Administrazino Prozedura Erkidearen zemendiaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluak ezarritako eran. Aurkezteko azken eguna baliobakoa izan ezkero, jagokon hurrengo egun baliodunean aurkeztu ahalko da eskabidea.

Postetxeetan aurkeztutako eskabideak horreetan emongo dira, eskabideak aurkezteko puntu honetan ezarritako epea amaitu baino lehen. Eskabideak gutun-azal zabalduaren barruan egongo dira, postako funtzionarioak data eta zigilua jarri daizan horreetan. Modu horretan baino ez da ulertuko postan aurkeztu diran egunean sartu dirala.

4. Herri Administrazinoen Araubide Juridikoaren eta Administrazino Prozedura Erkidearen zemendiaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluaren arabera, eskabideetan hutsak egon ezkero, interesdunari eskatuko jako 10 egun baliodunetan horreek zuzentzeko; holan egiten ez badau, eskabideari uko egingo jako.

5. Probak egiteko denporearen edo bitartekoen aldetik moldaketak behar dabezan hautagaiek eskabidean adierazoko dabe. Kalifikazino Epaimahaiak hautaketa-probak egiteko beharrezko moldaketak ezarriko dauz; betibe, edukia indargabetzen ez bada eta eskatutako gaitasun-maila gitxitu edo urritzen ez bada. Modu berean, alegautako zirkunstantzia egiaztetan dauan dokumentazinoa eskatu ahalko dau.