Biologo lanpostuetan aritzeko bi lan-poltsa.
Navarra
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Biologiako lizentziadun edo graduadun titulua edo horietako baten baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
Hiru deialdietan, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña), edo Nafarroako Gobernuaren erregistroko beste edozein bulegotan (zerrenda 2014ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 7an), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.
Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.navarra.es ). Kasu horretan, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eransteko, Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko aurreikusita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien eskabideek II. eranskineko ereduarekin bat etorri beharko dute, prestakuntzaldirako izangai berrienek III. eranskineko ereduarekin eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen dutenen eskabideek, berriz, IV. eranskineko ereduarekin. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai deialdia argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.
Biologoentzako gai zerrenda
1.–Kontratazioari buruzko foru legeria.
2.–Ingurumen eraginari buruzko foru legeria. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa Natura 2000 Sarean.
3.–Naturguneen, faunaren eta floraren kontserbazioari buruzko foru araudia.
4.–Natur ondarearei eta biodibertsitateari buruzko Estatuko legeria. Europar Batasuneko zuzentarauak faunari eta habitatei buruz.
5.–Ehizari eta arrantzari buruzko foru araudia.
6.–Dibertsitatea, antolaketa neurri gisa: biodibertsitate mailak, espezie, ekosistema eta habitaten aberastasuna. Habitaten zatiketa eta konektibitatea. Habitaten kontserbazioa: eremu babestuak aukeratzeko irizpideak, sareen diseinua.
7.–Espezieen banaketa: hura arautzen duten faktoreak; barneko eta haien arteko harreman berariazkoak. Metapopulazioak: kontserbazioa; bideragarria den populazio kopururik txikiena; desagertzeko probabilitatea; arrarotasunaren kontzeptua. Espezie inbaditzaileak.
8.–Harrapakaritza: ereduak; basa populazioen gaineko eragina; harrapakaritzan eragina duten ezaugarriak. Populazioaren demografia.
9.–Zentsuak, dentsitatearen kalkuluak eta ugaritasunaren zantzuak. Laginaren zehaztasuna eta doitasuna. Basa animaliak harrapatu eta menderatzea.
10.–Laginketarako metodo berariazkoak landare espezieetan, ornodunetan eta ornogabeetan, ehiza eta arrantza espezieetan.
11.–Nafarroako natur ingurunea: geografia fisikoa, geologia, edafologia, klimatologia, biogeografia eta fitosoziologia. Landare sailak.
12.–Eremu alpetarrak eta pagadiak Nafarroan: ezaugarriak, egitura, banaketa, florako eta faunako komunitateak, kontserbaziorako irizpideak.
13.–Hezeguneen ekosistemak Nafarroan: ezaugarriak, egitura, banaketa, florako eta faunako komunitateak, kontserbaziorako irizpideak.
14.–Hariztiak, erkameztiak eta artadiak Nafarroan: ezaugarriak, egitura, banaketa, florako eta faunako komunitateak, kontserbaziorako irizpideak.
15.–Pinudiak Nafarroan: ezaugarriak, egitura, banaketa, florako eta faunako komunitateak, kontserbaziorako irizpideak.
16.–Estepakoak ez diren sastrakadiak eta larreak Nafarroan: ezaugarriak, egitura, banaketa, florako eta faunako komunitateak, kontserbaziorako irizpideak.
17.–Harkaitzak, estepak eta agrosistemak: ezaugarriak, egitura, banaketa, florako eta faunako komunitateak, kontserbaziorako irizpideak.
18.–Mehatxupeko gisa katalogatutako faunako eta florako espezieak. Nafarroako eremu babestuak. Natura 2000 Sarea Nafarroan.
19.–Arrain eta karramarroen kudeaketaren antolamendua Nafarroan. Antolamendu planak. Arrainen mugimenduak eta ibaien iragazkortasuna. Ur-emari ekologikoak.
20.–Ehiza espezieen kudeaketaren antolamendua Nafarroan: antolamendu planak, produktibitatea, habitataren gaitasuna, kalteak.