BERGARAKO MIZPIRUALDE ZAHARREN EGOITZAREN FUNDAZIORAKO ADMINISTRARIA
Gipuzkoa
Lanpostuaren eginkizunak honako hauek dira:
— Lagundu datuak biltzen eta honakoak egiten: txostenak, proposamenak, espedienteak, askotariko lanak, etab.
— Kontrola. Espedienteen eta dokumentazioaren jarraipena egin, erregistratu eta artxibatu.
— Erabili ordenagailu-terminalak, testu-tratamendua, kalkulagailuak eta idazteko makinak.
— Konprobatu eta egin erdi mailako zailtasuna duten kalkuluak eta eragiketak, kitapenak, kontabilitatea, kontaketak (arkeoak), balantzeak, izakinen kontrola, etab.
— Fakturen kontabilitate-trataera, erreziboak eman eta horien jarraipena egitea, eta antzekoak.
— Jendearen tzako informazioa eta arreta.
— Administrari laguntzaileen lanak banatu, gainbegiratu eta horien arazo operatiboak konpondu, lan administratibo osagarriak eginez.
Eginkizun-zerrenda hau ez da erabat osoa, ez mugatua, ez itxia; izan ere, orokorrean lanpostuaren eginkizunak dira bere zerbitzu buruak aginduko dizkion guztiak, betiere lanpostuaren kategoriaren araberakoak.
Goi Mailako Batxilergoa, Bigarren Graduko Lanbide Heziketa, edo baliokidea.
Hizkuntza Eskakizuna: 3.HE, derrigorrezkoa
Instantziak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa da, deialdi honen iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Instantziak Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako Fundazio Publikoko presidenteari zuzenduko zaizkio eta Egoitzako Fundazioko erregistroan aurkeztuko dira, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 20 egun naturaleko epean, Mizpirualde zaharren egoitzan bertan (Madalena plaza 1. Bergara) eskuratuko duten inprimakia betez, edo ondorengo helbide elektronikoan eskuragarri dagoen eredua betez: www.mizpirualde.com.
Instantziak posta bulegoan aurkezten badira, eskariak aurkezteko epea bukatu aurretik aurkeztu beharko dira, eta gutun-azal irekian, posta-bulegoko funtzionarioak eskaria datatu eta zigilatu dezan. Horrela bakarrik ulertuko da posta-bulegoan aurkeztutako egunean aurkeztu zirela.