Berdintasun, Kirol eta Gazteria alorretan administrari laguntzaile lanpostu bat.

2017/12/19 - 2018/01/17
Inprimatu
Altsasu/Alsasua
Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ALTSASU
Lehiaketa:
Berdintasun, Kirol eta Gazteria alorretan administrari laguntzaile lanpostu bat.
Lanpostua:
Administrari laguntzailea.
Taldea:
D
Eginkizunak eta atazak:

Bere mailako eta kategoriako eginkizunak beteko ditu, honako hauek barne:

A) Kudeaketa administratiboa:

  • Laguntza administratiboa ematea Kirol, Berdintasun eta Gazteria Batzordeekin loturiko lanetan: Batzordeetako deialdiak eta dokumentazioa bidaltzea batzordekideei.
  • Laguntza administratiboa ematea Kirol, Berdintasun eta Gazteria alorretako jardueren antolaketan.

B) Barneko informazioaren kudeaketa.

  • Alor bakoitzean behar den informazioa jasotzeko tresna elektronikoak sortu eta kudeatzea eta haietaz baliatzea.
  • Alor horietan prestatzen diren agiriak maketatzea.

C) Kanpoko informazioaren kudeaketa.

  • Kanpoko komunikazioa gauzatzea Altsasuko entitateekin eta herritarrekin, Udalaren web-orriaren, sare sozialen eta banaketa zerrenden bidez.

Oro har, lanpostuarekin eta mailarekin loturik, agintzen ahal den beste edozein eginkizun.

Titulazioa:

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Eskola graduatuen titulua, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo izateko maneran egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

Hizkuntza eskakizuna:

Euskaraz jakitea, C-1 mailaren titulua, EGA edo baliokidea den Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiria aurkeztuz egiaztatua, edo eskatutako hizkuntza eskakizuna duela egiaztatzen duen berariazko probaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Deialdian parte hartzeko, eskabidea (jatorrizkoa eta kopia) aurkeztu beharko da Altsasuko Udaleko erregistro orokorrean (Garcia Ximénez kalea, 36, 31800), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein erregistro eta bulegotan, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.

Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

Agiriak aurkezten badira Administrazio Prozeduraren Legeak baimendutako gainerako bideetakoren bat erabiliz, administrazio kontratatzaileari eskabidea igorri dela jakinaraziko zaio fax bidez (948 136 563855 zenbakia), telegramaz edo posta elektronikoz (altsasu@altsasu.net ), eskabideak aurkezteko epearen azken eguna eta ordua baino lehen.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:
  1. Administrazio agiriak. Ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena, jakinarazpenak.
  2. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
  3. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua: udalerria. V. titulua: toki entitateen funtzionamenduaren araubidea.
  4. 6/1990 Foru Legea, ekainaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua: udalerria, Nafarroako toki entitate gisa. III. titulua: Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea. IX. titulua. Nafarroako toki entitateen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola. Zehazki, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.
  5. 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duena. I. titulua. Udalbatzetako kideen estatutua. II. titulua: toki entitateen beharrezko antolaketa. III. titulua: toki entitateen beharrezko organoen funtzionamendua. IV. titulua: toki entitateen antolaketa osagarria. VI. titulua: prozedura eta araubide juridikoa.
  6. 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.
  7. Aukera berdintasuna (gaitegia eskuragarri dago http://www.alsasua.net/es/ayuntamiento/proyectosmunicipales helbidean).
  8. Kirolaren Alorreko lan-lerro eta programa nagusiak.
  9. Emakumearen eta Berdintasunaren Alorreko lan-lerro eta programa nagusiak.
  10. Gazteriaren Alorreko lan-lerro eta programa nagusiak.

Oharra: gai guztiak bat etorriko dira deiladia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legeriarekin.