Begirale lanpostuetan aritzeko lan-poltsa

2015/05/12 - 2015/05/26
Inprimatu

Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Lehiaketa:
Begirale lanpostuetan aritzeko lan-poltsa
Lanpostua:
Begiralea
Titulazioa:

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eskola graduatuaren edo lehen mailako lanbide heziketaren titulua edo horren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulu hori ezin da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

Oinarri honen 2.1.d) atalean eskatzen den tituluaren betekizuna agiri bidez frogatu beharko da, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren arauan xedatutakoarekin bat.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña), edo Nafarroako Gobernuaren erregistroko beste edozein bulegotan (zerrenda 2015eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.navarra.es ). Kasu horretan, parte hartzeko eskabide berariazkoarekin batera aurkeztu beharreko agiriak eransteko, Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko aurreikusita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

Gai-zerrenda (Begiralea)

  1. Teknika eta zainketa aringarri ohikoenak larriki jotako pertsonendako egoitzetan eta eguneko zentroetan.
  2. Autonomia pertsonalaren gaitasunak eguneroko bizitzan garatzeko programak.
  3. Zaintzailearen eginkizunak adimen desgaitasuna duten pertsonen zahartze prozesuan.
  4. Higienerako beharrak: ahoaren, ilearen, begien, azazkalen, azalaren, sexu organoen, etzaneko ultzeraren eta abarren zainketa.
  5. Desgaitasunak dituzten pertsonak; kontzeptua eta etiologia. Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna, zentzumenen desgaitasuna eta nortasunaren nahasteak.
  6. Desgaitasuna duten pertsonendako garatzen diren programen ebaluazioa eta erregistroa.
  7. Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 13an emaniko 93/2008 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen duena: Xedapen orokorrak. Aniztasunari arreta emateko plana. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak.
  8. 455/2013 Ebazpena, irailaren 4koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan begiraleen lan jarduketak arautzeko jarraibideak onesten dituena.
  9. Laguntza zerbitzu baten erabiltzailearen jarrera beharrak: gorputzaren jarrera, jarreraren aldaketak, mugimenduak, erabiltzailea lekualdatzea, altzari egokituak (oheak, aulkiak, atrilak...).
  10. Istripuei aurrea hartzea eta lehen sorospena. Larrialdietan aritzeko arauak.
  11. Zaintzailearen eginkizunak aisialdiko jardueretan eta eskolako ateraldietan.
  12. Zaintzailearen jarduketak larrialdietan: krisi epileptiko, itomen, erredura, traumatismoetan.