Basozain izateko lanpostua

2015/06/09 - 2015/08/21
Inprimatu

Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
BAZTAN
Lehiaketa:
Basozain izateko lanpostua
Lanpostua:
Basozain
Plaza-kopurua:
1
Taldea:
c
Eginkizunak eta atazak:

Betebeharrak bere mailari eta kategoriari dagozkienak izanen dira eta agintzen ahal zaizkion antzeko bertze betebehar batzuk, espezialitate jakinik behar ez badute ere, lanbidea ezagutzea eta horretan trebea izatea eskatzen dutenak. Horiek denak, bere eskumenen esparruan eta bere maila eta kategoriaren barnean.

Titulazioa:

Bigarren Mailako Lanbide Heziketaren titulazioa izatea, nekazaritza adarra, basogintza espezializazioa.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskara dakiela frogatzea. C-1, EGA edo Hizkuntz Eskola Ofizialaren baliokidea den Gaitasun Ziurtagiria aurkeztu beharko da. Era berean, berariazko proba bat egin ahalko da, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera arautzen duen ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoari jarraikiz.

Beste baldintza batzuk:

Ibilgailuak gidatzeko baimena, A2 eta B mailakoak, izatea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Deialdian parte hartzeko eskabideak Baztango Udaletxeko erregistro nagusian aurkeztu behar dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturalen barruan. Eskabideak deialdi honetan I. eranskin gisa argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira, eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guziak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den eguneko.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

1. Gaia.–13/1990 Foru Legea, abenduaren 31koa, Nafarroako Oihan Ondarea babestu eta garatzeari buruzkoa: Mendiak zaindu, babestu eta aprobetxatzea. Zehapenen araubidea.

2. Gaia.–2/1993 Foru Legea, martxoaren 5ekoa, Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzkoa: egitura eta sistematika.

3. Gaia.–9/1996 Foru Legea, ekainaren 17koa, Nafarroako Naturguneei buruzkoa. Legezkotasunaren babesa naturguneetan.

4. Gaia.–17/2005 Foru Legea, abenduaren 22koa, Nafarroako Ehizari eta arrantzari buruzkoa: Ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra. Ur kontinentaletako arrantza espezieak. Arrantza debekualdiei buruzko xedapen orokorra. Ehiza antolatzeko planak. Habitata babestu eta zaintzea.

5. Gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. IV. Titulua, Toki Entitateen Ondasunak. II. Kapitulua, Herrilurretako ondasunak. 2. Atala. Aprobetxamendua Herri Ondasunei buruzko Foru Legea. Herrilarreen aprobetxamendua. Zur eta egur aprobetxamenduak. Etxeetako egurrak auzokideentzat.

6. Gaia.–Pagadiak. Ezaugarriak. Ekologia eta banaketa. Bertan gehien dagoen flora eta fauna. Fagus sylvatica espeziearen ezaugarri botaniko eta kulturalak. Dituzten gaitza eta izurri nagusiak.

7. Gaia.–Quercus robur eta Quercus petraea espeziez osaturiko hariztiak.–Ekologia eta banaketa. Bertan gehien dagoen flora eta fauna. Ezaugarri botaniko eta kulturalak. Dituzten gaitz eta izurri nagusiak.

8. Gaia.–Espezie hauen eskakizun ekologikoak eta ezaugarri botaniko eta kulturalak: Castanea sativa, Juglans regia, Fraxinus excelsior, Prunus avium, Robinia pseudoacacia, Quercus rubra, Pinus nigra corsicana, Pseudotsuga menziesii, Pinus radiata eta Picea abies. Dituzten gaitza eta izurri nagusiak.

9. Gaia.–Oihangintza. Zuhaiztien forma nagusiak. Zuhaiztien egitura: definizioa eta motak. Zuhaizti nagusia eta osagarria. Txandaren, birsortzeko aldiaren, heldutasunaren eta mozteko diametroaren kontzeptuak. Adin naturalaren eta artifizialaren motak. Eremu basimetrikoaren kontzeptua.

10. Gaia.–Oihangintza. Etengabeko motzaldiak: behin edo bi alditan egindako motzaldiak, elkarren segidako bakanketa uniformeen bidezko motzaldiak. Abantailak eta arazoak. Zein espezieri aplikatzen zaizkien. Motzaldi erdi-etenak: arboladi txikiak eta zerrendak uzten dituztenak. Motzaldi etenak: entresaka. Abantailak eta arazoak. Zein espezieri aplikatzen zaizkien.

11. Gaia.–Oihangintza. Bakantzea: definizioa, motak eta xedeak. Bakantzeetako pisua, intentsitatea eta errotazioa. Kimaketak. Zuhaitzak seinalatu, taldea egin eta motzaldirako markatze eta begiratze lanak egitea

12. Gaia.–Mendien antolamendua. Kontzeptua eta helburuak. Mendiek ematen dituzten erabilerak. Antolamendu proiektuak: inbentarioaldia eta plangintzaldia.

13. Gaia.–Dasometria. Zuhaitzaren neurketak zutik dagoela eta bota ondokoak. Zutik dauden zuhaitzen kubikazioa. Koefiziente morfikoa. Kubikazio taulak. Botatako zuhaitzen kubikazioa. Zuhaitz baten adina zehaztea.

14. Gaia.–Agindutako erreketak eta mendiko suteak Baztanen. Mendiko Suteei Aurrea Hartzeko Ekipoak. Agindutako erreketetan erabiltzen diren materialak. Erreketak planifikatu eta gauzatzea.

15. Gaia.–Oihaneko gaien aprobetxamendua antolatu eta planifikatzea. Oihan markaketak. Erabiltzen diren tresnak, makineria, ekipoak eta materialak.

16. Gaia.–Baztango larre nagusiak. Aprobetxamendu estentsiboko erregimenean diharduten azienda arrazak. Larreen aprobetxamendua eta hobekuntza. Abeltzaintzako azpiegiturak. Eraikitzea eta mantentzea.

17. Gaia.–Baztango Ordenantza, Zerga eta Paramentu berriak. Baztango administrazio organoak. Herrilurrak.

18. Gaia.–Baztango Geografia. Nafarroako kokagunea. Ballararen zabalera eta mugak. Orografia eta eguraldia. Baztango ibaien ezaugarriak, bokaleak ...