BASOETAKO INGENIARI TEKNIKOAREN 2 PLAZA HORNITZEKO HAUTAKETA-PROBETARAKO DEIALDIA
Bizkaia
Kontuan harturik zer ezartzen duten Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 2015eko urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 76. artikuluak eta hirugarren xedapen gehigarriko 1. zenbakiak eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko 1989ko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 43. artikuluak, hauxe da eskatzen den titulazioa: Baso Ingeniaritza Teknikoa, Baso Ingeniaritzako gradua edo baliokidea.
Eskatutako titulazioa izatea eta oinarri berezietan ezarritako baldintzak betetzea. Hautagaiek atzerrian lortu badituzte titulazioak, baliozkotze egokia edo -hala denean- homologazioaren ziurtagiria dutela egiaztatu beharko dute.
Derrigorrezko III. hizkuntza-eskakizuna du ezarrita.
Hirugarrena.-Eskaera-orriak.
1. Aurkezteko era.
Eskaera-orriak eredu ofizial normalizatuan aurkeztuko dira; eredu hori oinarri hauen I. eranskinean jasotzen da, eta hautagaiek doan eskuratu ahal izango dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako edozein erregistro orokorretan, edo Foru Liburutegiaren beheko solairuan dagoen Laguntza Bulegoan (Diputazio kalea, 7. 48009 Bilbo). Eredua http://www.bizkaia.eus (Lan Publikoaren Eskaintza) orrian ere aurki daiteke.
Onartuak izateko eta, hala denean, hautaprobetan parte-hartsu ahal izateko, hautagaiek nahikoa izango dute eskaera-orrian euren erantzukizupean adieraztea eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela; horretarako, eskaera-orriak aurkezteko epea amaitzen den eguna izango da erreferentzia-data.
Eskaera-orriarekin batera, honako hauek aurkeztuko dira, eta ez besterik:
a) Barne-igoerako sistemaren bidez (txanda arrunta zein desgaitasuna duten pertsonen txanda) parte hartzen duten hautagaiek ez dute aurkeztu beharko Foru Aldundiko Langileak Kudeatzeko Zerbitzuak emandako ziurtagiria, hautagaiak karrerako funtzionario legez bete dituen zerbitzuei buruzko datuak (eskala, azpieskala eta, hala denean, mota eta espezialitateak aipatuz) egiaztatzen dituena, alegia; izan ere, ofizioz egingo da egiaztapen hori.
Hala ere, alegatutako merezimenduen zerrenda eta I. eranskineko egiaztagiriak (aurreko zerbitzuen ziurtagiriak) aurkeztu beharko dituzte, bederatzigarren oinarrian ezarritakoarekin bat.
b) Deialdiaren oinarri berezietan eskaturiko titulua edo hura lortzeko eskubideak ordainduta daudela egiaztatzen duen agiria.
c) Aurkezten diren merezimenduen zerrenda.
d) Desgaitasuna duten pertsonen txandan parte hartuko duten hautagaiek EZ dute desgaitasuna egiaztatzeko ziurtagiririk aurkeztu behar baldin eta Bizkaiko Foru Aldundiak egoera horretan daudela aitortu badie; bakar-bakarrik adierazi behar dute zen txandatan hartzen duten parte. Horretarako, pertsona horiek berariazko baimena ematen diote Bizkaiko Foru Aldundiari egoera hori Desgaitasuna Ebaluatzeko Atalean egiaztatzeko. Gainerakoek, berriz, desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu behar dute.
Dokumentazio hori eta hautaketa-prozesuan eskatutako gainerako agiriak bederatzigarren eta hamabigarren oinarrietan aipatzen den eran bakarrik aurkez daitezke.
Eskaera-orriko lauki egokian adieraziko da zein txandatan hartu nahi den parte: a) askea; b) barne-igoera; c) desgaitasuna duten pertsonak, edo d) desgaitasuna duten pertsonentzako barne-igoera. Lau txanda horietatik batean baino ezin da parte hartu.
Desgaitasuna duten pertsonen txandetako baten bidez lehiatzen direnek denbora edo/eta baliabiderik egokitzea behar badute, hala adierazi beharko dute, eta horretarako arrazoia azaldu beharko dute.
Eskaera-orriaren 4. atalean azterketa euskaraz egin nahi den adierazi beharko da.
2. Eskaera-orriak aurkezteko tokia.
Eskaera-orriak Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorretan aurkez daitezke; bestela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 26ko 30/1992 Legearen (aurrerantzean 30/1992 Legea) 38. artikuluaren 4. zenbakian ezartzen diren lekuetan; baita baliabide elektronikoak erabilita, http://www.bizkaia.eus (Lan Publikoaren Eskaintza) web orriaren bidez. Azken aukera baliatuz gero, eskaera-orriek eskaera-orri tradizionalak izango lituzkeen datu berberak izango dituzte, eta fisikoki aurkeztuz gero aurkeztuko liratekeen agiri berberak jasoko dituzte, baina eskaneatuak.
3. Eskaera-orriak aurkezteko epea.
Eskaera-orriak hogei (20) egun balioduneko epearen barruan aurkeztu beharko dira, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. (Argitaratze data 2017/02/13)
GAI-ZERRENDA.
I. zatia.
1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.
2. gaia: Estatuaren lurralde-antolaketa. Autonomia-estatutuak. Esanahia. Eskumenak Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean banatzeko sistema.
3. gaia: Euskadiko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legeak garatu eta betearaztekoak, eta betearaztekoak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa.
4. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru erakundeen arteko harremanei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Lurralde historikoen eskumenak: bakarrekoak edo esklusiboak, garatu eta betearaztekoak eta betearaztekoak. Zergei buruzko foru arauak aurkaratzeko aukera 2010eko otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoan (haren bidez, Konstituzio Auzitegiaren eta Botere Judizialaren lege organikoak aldatzen dira).
5. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko harremanei buruzkoa (jarraipena). Finantza- eta aurrekontu-autonomia. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusia. Foru ogasunak. Ogasun Nagusiaren eta toki-ogasunen arteko baliabideen banaketari buruzko ideia orokorra. Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
6. gaia: Administrazioaren Legearekiko eta Zuzenbidearekiko menpekotasuna. Zuzenbide Publikoaren iturriak: Legea. Lege motak.
7. gaia: Toki araubidea: Konstituzio-printzipioak eta arauketa juridikoa.
8. gaia: Probintziaren antolaketa eta eskumenak. Foru aldundiak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean.
9. gaia: Administrazio egintza: kontzeptua, administrazio egintza motak, administrazio egintzaren osagaiak.
10. gaia: 39/2015, Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: funtsezko berrikuntzak aurreko legeriarekin alderatuta.
11. gaia: Administrazio prozedura orokorraren faseak. Administrazio-isiltasuna.
12. gaia: Administrazio-egintzen eraginkortasuna: adierazpeneko autotutoretzaren printzipioa. Baldintzak. Derrigortze administratiboa: autotutoretza betearazlearen printzipioa. Administrazio egintzen nahitaezko betearazpena. Administrazio-egintzaren baliogabetasuna: erabateko deuseztasunaren eta deuseztagarritasunaren kasuak. Ofiziozko berrikuspena.
13. gaia: Administrazio errekurtsoak. Printzipio orokorrak. Motak. Araubide juridikoa.
14. gaia: Sektore Publikoko kontratuak. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren helburua eta aplikazio-eremua. Kontratu-motak zedarriztatzea. Erregulazio harmonizatuko kontratuak. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak. Kontratuaren hobetzea eta forma. Baliogabetasun-araubidea: araubide orokorra. Kontratazioaren arloko errekurtso berezia.
15. gaia: 2013ko abenduaren 23ko 5/2013 Foru Dekretu Arauemailea, Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontuei buruzko abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauaren testu bategina onartzen duena. Atariko titulua: Xedapen orokorrak (xedea eta aplikazio-eremua eta eskumenak). I. titulua: Bizkaiko Foru Ogasunaren araubidea (printzipio orokorrak, eskubide ekonomikoak eta betebehar ekonomikoak). II. titulua: Bizkaiko Lurralde Historikoaren aurrekontu orokorrak (printzipio orokorrak eta aurrekontu-programazioa, edukia eta onarpena). Laugarren xedapen gehigarria (kontratazio administratiboa eta desjabetzeko prozedura).
16. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa: funtzionarioen eskubide eta betebeharrak eta funtzionarioen ordainsari-araubidea.
17. gaia: Euskara Estatutuan. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilpena arauzkotzeko Oinarrizkoa. Hizkuntza-eskakizunen, haien araubide juridikoaren eta aplikazioaren azterketa berezia.
18. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa. Bizkaiko Batzar Nagusiak. Izaera, osaera eta eskumenak. Eraketa, antolaketa eta funtzionamendua. Bizkaiko Foru Aldundia. Izaera, osaera eta kargua uztea. Eskumenak. Ahaldun Nagusia: izeneztapena, izendapena, izaera eta estatutu pertsonala. Kargua uztea eta ordezkatzea.
19. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa (jarraipena). Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren arteko harremanak. Foru Administrazioa. Arau orokorrak. Xedapen orokorrak. Foru Aldundiaren erantzukizuna. Foru arauen proiektuak egiteko prozedura. Izaera orokorreko xedapenak eta administrazio ebazpenak.
20. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Atariko titulua, I. titulua: Eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa; II. titulua: Euskal herri administrazioen eta aginteen jarduketan genero ikuspegia integratzeko neurriak; III. tituluko VII. kapitulua: Zenbait esku hartze arlotan berdintasuna sustatzeko neurriak. Emakumeen aurkako indarkeria.
21. gaia: Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako V. Foru Plana (2016-2019), Bizkaiko Foru Aldundiaren 2016ko uztailaren 26ko Erabakiaren bidez onartua.
II. zatia.
22. gaia: Baso-berritzea. Basoa berritzeko teknikak: Ereitea edo landatzea, abantailak eta eragozpenak. Baso-berritzeak egiteko prestaketa-lanak eta prestaketa-lan osagarriak. Erabili beharreko makinak eta tresnak. Landaketetan erabili ohi diren landareen adina, neurriak eta egokitzapena. Ugalketa-materialen sailkapena.
23. gaia: Baso-estazioen kalitatea. Kontzeptua. Estazioaren kalitatea zehazteko irizpideak. Estazioaren kalitatea, masaren garaieraren arabera. Espezie adierazgarriak. Kalitate kurbak: prestaketa eta aplikazioak.
24. gaia: Lurzoruen kontserbazioa basogintzaren bidez. Erosioaren aurkako borroka. Neurri prebentiboak. Baso-berritze berrien diseinua: Helburuak, zonifikazioa, espezien hautaketa eta tratamendua.
25. gaia: Fagus sylvatica L. Espeziea eta espezie horren ekologia. Berezko eremua eta banaketa Bizkaian. Basogintza. Baso-berritzea. Egurraren ezaugarriak eta erabilerak.
26. gaia: Quercus robur L. eta Quercus petraea L. espezieak. Espezieak eta espezie horien ekologia. Berezko eremua eta banaketa Bizkaian. Basogintza. Baso-berritzea. Egurraren ezaugarriak eta erabilerak.
27. gaia: Quercus ilex L., Quercus faginea Lam. eta Quercus pyrenaica Willd. Espezieak eta espezie horien ekologia. Berezko eremua eta banaketa Bizkaian. Basogintza. Baso-berritzea. Egurraren ezaugarriak eta erabilerak.
28. gaia: Castanea sativa Mill. Espeziea eta espezie horren ekologia. Berezko eremua eta banaketa Bizkaian. Basogintza. Baso-berritzea. Egurraren ezaugarriak eta erabilerak.
29. gaia: Fraxinus excelsior L eta Alnus glutinosa (L.) Gaertn. espezieak eta espezie horien ekologia. Berezko eremua eta banaketa Bizkaian. Basogintza. Baso-berritzea. Egurraren ezaugarriak eta erabilerak.
30. gaia: Eucalyptus generoa. Espezie nagusiak eta espezie horien ekologia. Berezko eremua eta banaketa Bizkaian. Basogintza. Baso-berritzea. Egurraren ezaugarriak eta erabilerak.
31. gaia: Pseudotsuga menziesii (Mirb.) Franco eta Larix, Picea, Abies, Cedrus eta Chamaecyparis generoak. Dauden espezieak eta espezie horiek nola egokitzen diren Bizkaiko baldintza klimatikoetara. Berezko eremua eta banaketa Bizkaian. Basogintza. Baso-berritzea. Egurraren ezaugarriak eta erabilerak.
32. gaia: Pinus pinaster Art. Espeziea eta espezie horren ekologia. Berezko eremua eta banaketa Bizkaian. Basogintza. Baso-berritzea. Egurraren ezaugarriak eta erabilerak.
33. gaia: Pinus radiata D. Don. Espeziea eta espezie horren ekologia. Berezko eremua eta banaketa Bizkaian. Basogintza. Baso-berritzea. Egurraren ezaugarriak eta erabilerak.
34. gaia: Pinus nigra Arn., laricio (Poiret) Maire azpiespeziea. Espeziea eta espezie horren ekologia. Berezko eremua eta banaketa Bizkaian. Basogintza. Baso-berritzea. Egurraren ezaugarriak eta erabilerak.
35. gaia: Baso-masetako izurriteak. Kontzeptu orokorrak, kanpoko anatomia, ugalketa, errunaldia eta garapena. Intsektuen ugaritasuna eta izurritearen fenomenoa: ahalmen biotikoa, ingurunearen erresistentzia, oreka biologikoa. Izurriteen kontrola: basoetako intsektu-izurriteen aurkako prebentzio-neurriak eta borroka fisiko, kimiko eta biologikoa.
36. gaia: Thaumetopoea pityocampa. Espeziearen deskripzioa, ziklo biologikoa eta ohiturak. Banaketa. Identifikazioa. Kuantifikazioa eta kalte motak. Parasito edo bizkarroiak, harrapariak eta gaixotasunak. Populazio-dinamika. Izurrite hau kontrolatzeko eta borrokatzeko tratamendua.
37. gaia: Lepidoptero hostogabetzaileak: Tortrix Viridana, Lymantria dispar, Rhyacionia buoliana. Espezieen deskripzioa, ziklo biologikoak eta ohiturak. Banaketa. Identifikazioa. Kuantifikazioa eta kalte motak. Parasito edo bizkarroiak, harrapariak eta gaixotasunak. Populazio-dinamika. Izurrite hauek kontrolatzeko eta borrokatzeko tratamendua.
38. gaia: Eskolitidoak. Tomicus piniperda eta Ipps sexdentatus. Espezieen deskripzioa, ziklo biologikoa eta ohiturak. Banaketa. Identifikazio morfologikoa. Kalte motak. Parasito edo bizkarroiak, harrapariak eta gaixotasunak. Populazio-dinamika. Izurrite hauek kontrolatzeko tratamendua eta borrokatzeko metodoak.
39. gaia: Kurkulonidoak. Pissodes castaneus, Hylobius abietis. Morfologia eta anatomia. Ziklo biologikoa eta ohiturak. Banaketa. Identifikazioa. Kuantifikazioa eta kalte motak. Parasito edo bizkarroiak, harrapariak eta gaixotasunak. Populazio-dinamika. Kontrolatzeko tratamendua eta borrokatzeko metodoak.
40. gaia: Basoetako patologiak. Koniferoen onddo-gaixotasun nagusiak. Diplodia pinea (Sphaeropsis sapinea), Dothriostoma pini (D. septospora), Lecanoscita acícola (Mycosphaerella dearnessii), Fusarium circinatum, Armilaria mellea var. obscura. Ostalaria. Patogenoa. Onddoaren biologia. Sintomak. Kalteak. Arrisku-faktoreak. Kontrolatzeko metodoak.
41. gaia: Eucalyptus spp. generoaren izurriteak eta gaixotasunak. Phorocanta semipunctata, Gonipterus scutellatus, Botryosphaeria dothidea, Mycosphaerella spp. Patogenoa. Onddoaren biologia. Sintomak. Kalteak. Arrisku-faktoreak. Kontrolatzeko metodoak.
42. gaia: Bizkaiko ibaietako izokinkideak: Atlantikoko izokina (Salmon salar l) eta amuarrain arrunta (Salmon trutta L). Espezie bien biologia eta ekologia. Populazio autoktonoak kontserbatu eta berreskuratzeko neurriak.
43. gaia: Ibaietako ekosistemak berreskuratzea: Oinarrizko printzipioak, erregimen hidrografikoaren berreskurapena, morfologia eta osagai biotikoak. Kalitate-adierazle fisiko-kimikoak eta biologikoak. Arrainentzako igarolekuak egiteko erabili ohi diren eraikuntza-teknikak.
III. zatia.
44. gaia: Mendiei eta Babestutako Naturguneen Administrazioari buruzko ekainaren 2ko 3/94 Foru Araua, martxoaren 20ko 2/2007 Foru Arauak aldatua. Xedea eta kontzeptu orokorrak. Mendien sailkapena eta araubide juridikoa. Erabilera-aldaketa. Herri onurako mendiak mugatzea, mugarriztatzea, kargak ezartzea eta okupatzea.
45. gaia: Mendiei eta Babestutako Naturguneen Administrazioari buruzko ekainaren 2ko 3/94 Foru Araua, martxoaren 20ko 2/2007 Foru Arauak aldatua. Mendien eta baso-eremuen antolamendua eta aprobetxamendua. Mendien aisialdiko erabilera. Basoak Hobetzeko Funtsa eta Bizkaiko Mendien Batzordea. Baso-berritzeak, hobekuntzak, izurriteak eta basoetako gaixotasunak. Baso-suteak. Baso-distantziak. Arau-hausteak eta zehapenak.
46. gaia: 11/97 Foru Araua, urriaren 14koa, bertoko zenbait zuhaitz motaren araubide bereziari buruzkoa. Babes-araubide juridikoaren mende dauden baso-espezieak. Espezie nagusien kopuruak, indarreko baso-inbentarioaren arabera. Aprobetxamenduen arauketa. Arau-hausteak eta zehapen-araubidea.
47. gaia: Basogintzako ziurtagiriak. Araudi erregulatzailea Bizkaian. 71/2013 Foru Dekretua, maiatzaren 7koa. Basoen Kudeaketa Iraunkorrerako Plan Teknikoak (BKIPT) eta Basoen Kudeaketa Iraunkorrerako Plan Tekniko Sinpleak (BKIPT Sinpleak): edukia, izapidetzea, onarpena, indarraldia eta biek berrikuspena eta haien arteko aldeak.
48. gaia: Zutik eta apea eran eginiko zuhaitzen kubikatzea eta neurketa. Formulak, metodoak eta tresnak. Koefiziente morfikoak. Merkataritzako kubikatzeak. 3/1996 Foru Dekretua, urtarrilaren 23koa, baso-aprobetxamenduen kubikazioari buruzkoa. Kubikazio-tarifak eta kubikazio-taulak.
49. gaia: Basoetako zuhaitzen mozketa eta baso-ekoizkinen ateratzea. Baso-mozketa, baso-ateratze eta baso-garraio lanen plangintza eta antolaketa. Baso-mozketa, baso-ateratze eta baso-garraio lanetan arriskuak prebenitzea. Zuhaitzak mozteko eta basotik ateratzeko erabilitako makinak eta baliabideak.
50. gaia: Baso-antolamendua. Inbentarioa. Egoera legala, naturala, basokoa eta ekonomikoa. Basoaren banaketa. Ekoizpenak eta etekinak. Arboladiak antolatzeko metodoak, adin berekoak, erregularrak eta erdierregularrak.
51. gaia: Baso-suteak Bizkaian. Arrisku-faktoreak eta suteen eragileak. Sasoi arriskutsuak. Basoko suteak borrokatzeko prebentzio-neurriak. Prebentziorako azpiegiturak, su?ebakitzaileak, baso-pisten sarea, ur-puntuak. Neurri prebentiboak. Erreketak egiteko baimena. 5699/2012 Foru Agindua, urriaren 11koa, Bizkaiko Lurralde Historikoan baso-suteen prebentzioa arautzen duena.
52. gaia: Baso-suteak Bizkaian. Zaintza egitea eta baso-suteak itzaltzea. Esku-hartzeko dispositiboaren antolamendua eta egitura. Larrialdietan jokatzeko sistema. Aginte postu aurreratua. Suteak itzaltzeko giza baliabideak eta baliabide materialak. Suteak itzaltzeko metodoak. Arriskuen prebentzioa suteak itzaltzean. Arrisku-egoerak, segurtasun-arauak, OACEL protokoloa.
53. gaia: Baso-jabetzaren banaketa Bizkaian. Baso-jardueraren garrantzia baso pribatuetan: azalerak, espezieak eta ustiategien dimentsioa. Basogintzaren inguruko elkartegintza Bizkaian. Bizkaian laguntza publikoen planen bidez basogintza sustatu eta garatzea. Basogintza Euskadiko 2015-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren barruan.
54. gaia: Baso-inbentarioak. Kontzeptuen azalpena: inbentarioetan erabilitako estatistika-laginketen ohiko metodoak. Euskal Autonomi Erkidegoan dauden inbentarioetako datuetan Bizkaiari buruzkoak aztertzea. Bizkaiko baso-mapa: Bizkaiko Lurralde Historikoko basoen alderdi nagusiak, espezieak, adinak eta ezaugarriak.
55. gaia: Ehiza Bizkaian. Debekualdiei buruzko agindu orokorra. Debekualdiak, ordutegiak, egun baliodunak. Ehiza nagusia: ehizatu daitezkeen espezieak eta araudi espezifikoa. Arau bereziak dituzten modalitateak. Fauna-babeslekuak. Ehiza antolatzeko neurriak.
56. gaia: 2/2011 Legea, martxoaren 17koa, Euskadiko ehizari buruzkoa. Ehiza-ondorioetarako lurren sailkapena. Kontrolpeko ehiza-aldeak eta ehiza-barrutiak: alde horiek eratzeko bete beharreko baldintzak. Ehiza-aprobetxamenduko lurren titularren betebeharrak.
57. gaia: Arrantza Bizkaian: arrain-espezieak. Ibaietako urak, arrantzarako. Arrantza-barrutiak. Arrantza-jarduerari buruzko xedapen nagusiak.
58. gaia: Basoko pistak eta bideak. Motak, ezaugarriak eta erabilerak. Zuinketa. Luzetarako eta zeharkako profilak. Lur-mugimenduen neurketa. Baso-bideak eraiki eta mantentzeko erabilitako makinak eta materialak. Kostua, diseinua eta mugak.
59. gaia: Mendien balorazioa: BEGb, ENG, kosteko balioa eta balio potentziala. Lurzoruaren balioa. Hegaduraren balioa. Hegaduraren balio potentziala. Kostu eta sarreren fluxua. Aldizkako sarrera eta kostuen eguneratzea.
60. gaia: Baso-finken balorazioa. Egun-aprobetxamenduen balorazia baso garai ohikoetan eta ezohikoetan. Larreen, ehizaren eta egur edo abarren balorazioa. Kalte eta galeren balorazioa. Suteek egur-ekoizpenetan eragindako kalteen balorazioa.
61. gaia: 1/2014 Legegintza Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duena. Espazio natural babestuen sailkapena. Definizioa. Babesteko beste bide batzuk.
62. gaia: Kontseiluaren 92/43/EE Direktiba, maiatzaren 21ekoa, habitat naturalen eta basoko fauna eta floraren kontserbazioari buruzkoa. Helburu orokorrak: Natura 2000 Sarea. LIC eta ZEK tokiak. Espezieen babesa.
63. gaia: 42/2007 Legea, abenduaren 13koa, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoa. Espezieen katalogazioa, espezieen babesa. Irailaren 21eko 33/2015 Legearen bidez aldatua. Biodibertsitatearen kontserbazioa.
64. gaia: Europar parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147 EB Direktiba, azaroaren 30ekoa, hegazti basatien kontserbazioari buruzkoa. Kontserbatu beharreko espezieak: I. eranskina. Estatuko legeriaren esparruaren arabera ehiza daitezkeen espezieak: II. eranskina.
65. gaia: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa. Prebentzioa. Basogintzako lan-arriskuen prebentzioa. Enpresaren eta administrazioaren betebeharrak. Segurtasuna baso-lanetan. Motozerraren eta esku-motosegaren erabilera segurua.
66. gaia: Katastroa Bizkaiko Lurralde Historikoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumenak katastro eta balorazioaren arloan. Laguntzeko betebehar orokorra. Entitate edo organo laguntzaileak. Lankidetza katastro arloan. Ondasun higiezinak izaeraren arabera sailkatzea eta erregistro-finkarekin alderatzea.
67. gaia: Katastro-kartografiaren eboluzioa. Mercator proiekzioa. UTM proiekzioa. Ortoargazkiak. Informazio geografikoko sistemak. Datuen azterketa eta erabilera. Emaitzen aurkezpena. GPSa.
68. gaia: Katastroa eta Jabetza Erregistroa. Erregistroaren eta errealitate juridikoaren arteko bat etortzea: jabari-espedientea, nabaritasun-aktak, obra berriaren deklarazioak, inskribatu gabeko finken gaineko eskubideen inskripzioa eta immatrikulazio bikoitza.
69. gaia: Datuak babesteko araudiari buruzko eraginak katastroan. Katastroko ziurtagiriak ematea. Katastroko ziurtagirien eta erreferentzien garrantzia eta erabilera.
70. gaia: 77/1990 Foru Dekretua, maiatzaren 22koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren katastroko kudeaketarako behin-behineko arauak onesten dituena.