Bake Epaile ordezkoa
Bizkaia
— 18 urte beteak izatea eta naziotasun espainiarra izatea.
— Botere Judizialaren Lege Organikoaren 102, 302, 303 eta 389. artikuluetan eta Bake Epaileen ekainaren 7ko 3/1995 Araudian kargu judizialetarako aurreikusitako ezintasun-edo bateraezintasun-kausarik ez izatea.
— Alderdi politikoetako edo sindikatuetako kide ez izatea eta horien zerbitzuan enplegurik ez edukitzea (ekainaren 7ko 3/1995 Araudiaren 23. artikulua).
Udalaren hautaketa-prozedura: Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, udaleko Ogasuna eta Pertsonala Batzorde Informatiboak eskabideak eta horiei erantsitako dokumentuak aztertuko ditu eta eskatzaileen artean bake-epaile ordezko bat proposatuko dio, udalbatzari.
Behin betiko hautaketa udalbatzak egingo du, bere kideen gehiengo osoaren bidez. Eskatzailerik ez balego, udalbatzak askatasunez hautatu ahal izango du (6/1985 Lege Organikoaren 101. artikulua).
Eskaera egiteko modua eta epeak: Etxebarriko udalari zuzendutako eskabidea aurkeztuko da: Sabino Arana 1A, 48450 Etxebarri, 15 egun balioduneko epean, iragarkia Bizkaiako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Honakoak ere aurkeztuko dira, hala badagokio:
— NANaren fotokopia.
— Curriculum vitae eta interesdunak bere asmoa babesteko egokitzat jotzen di[1]tuen agiriak.
— Botere Judizialaren Lege Organikoaren 102, 302, 303 eta 389. artikuluetan eta Bake Epaileen ekainaren 7ko 3/1995 Araudian kargu
judizialetarako aurreikusitako ezintasun-edo bateraezintasun-kausarik ez duela adierazten duen Deklarazioa.