Arrasateko Udaleko pintoreen lan-poltsa osatzeko deialdia, oposaketa-lehiaketa bidez.

2018/03/24 - 2018/04/13
Inprimatu
Arrasate/Mondragón
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Arrasateko Udala
Lehiaketa:
Arrasateko Udaleko pintoreen lan-poltsa osatzeko deialdia, oposaketa-lehiaketa bidez.
Lanpostua:
Pintorea.
Eginkizunak eta atazak:

Oro har pintura lanak egitea eta normalean hiri altzariei eta udal eraikinei buruzkoak.

Bide seinaleak pintatzea.

Udal eraikinen barrualdea eta kanpoaldea pintatzea.

Pintura lanak egitea hiri altzarietan.

Lan lekuetara emandako udal ibilgailuan joatea.

Alturetan pintura lanak egitea.

Bere kategorian eskatzen zaion beste edozein zeregin egitea, betiere aldez aurretik irakatsi bazaio.

 

Titulazioa:

DBHn graduatua (eskola graduatua), Lehen mailako lanbide heziketaren edo baliokide den titulu baten jabe izatea, edo hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

Beste baldintza batzuk:

Indarrean dagoen B1 gidabaimena edukitzea.

Oharrak:

 

Onartzea
Elektronikoa:

Udal webgune bidez (www.arrasate.eus/ herritarren ataria) aurkeztuko dira martxoaren 24tik apirilaren 13 arte ( biak barne).

Eskabidean adierazi beharko da deialdiaren oinarriarauetan eskatutako baldintza guztiak betetzen direla.

Aurrez aurrekoa:

Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabideak, alkatearen izenean aurkeztuko dira udaleko erregistro orokorrean (BAZ-Arano eta Garcia maisu-maistrak, 8)

Eskabidean adierazi beharko da deialdiaren oinarriarauetan eskatutako baldintza guztiak betetzen direla.

Halaber, eskariak aurkeztu ahal izango dira, urriaren 1eko 39/2015 legeak – Administrazio publikoen prozedura amankomun legeak- 16.4 artikuluan ezarri moduan.

Deialdia
Gaiak:

1. Pinturak: osaera eta motak.

2. Bernizak: osaera eta motak.

3. Eskuzko erremintak.

4. Erreminta mekanikoak.

5. Pintura aukeratzea.

6. Euskarria prestatzea.

7. Pinturak izan ditzakeen akatsak.

8. Pintura tresnen mantentze lanak.

9. Arriskuen prebentzioa aldi baterako altueran egiten diren lanetan: eskuko eskailerak egoki erabiltzea. (ED 2177/2004, 4.eranskina: aldi baterako altueran egiten diren lanetan lan ekipoen erabilerari buruzko xedapenak).

10. Prebentzio neurriak eskuko erramintak, erraminta elektrikoak eta produktu kimikoak erabiltzean. (NTP 391: Eskuko erramintak (I): segurtasun baldintza orokorrak. ED 374/2001, 5. artikulua: prebentzio eta babes neurri espezifikoak eragile kimikoen arriskuen aurrean).

 

Web-orria: