Arrasateko Udaleko igeriketa monitore lan-poltsa osatzeko deialdia, oposaketa-lehiaketa bidez.
Gipuzkoa
Igeriketa eskolak prestatu eta ematea.
Lanpostuaren egiteko zehatzak dira:
Kirol teknikariarekin batera, ur arloko hainbat espezialitateko ikastaroak eta jarduerak diseinatzea, garatzea, programatzea eta ematea.
Eskainitako zerbitzuen erabiltzaile potentzialekin eta errealekin harremana izatea, zerbitzu horien diseinua eta exekuzioa optimizatzeko. Batez ere, erabiltzaileei eta ikastaroetako partaideei informazioa eta kirol aholkuak ematea.
Erabiltzaileekin edo erabiltzaileen guraso/tutoreekin harremana izatea, zerbitzu eraginkorra eta kalitatezkoa lortze aldera.
Hezkuntza Bereziko umeekin psikomotrizitatea lantzeko bakarkako eta taldekako saioak egitea.
Kexa, iradokizun, hobekuntza eta antzekoen ebaluazioa eta jarraipena egiteko batzordeetan parte hartzea.
Kirol materialaren eta instalazioen erabilera eta kudeaketa optimizatzea, euren kudeaketan eta kontrolean parte hartuz, erabilera eraginkor bat lortzeko helburuarekin.
Lanpostuak eskatu ditzakeen noizbehinkako lan administratiboak egitea, horrela, bere kudeaketa lana optimizatzeko (ikastaroen kudeaketa, errendak, estatistikak, eta abar).
Parte hartzen duen ikastaro eta jardueretako jarraipena, kontrola eta ebaluazioa (bereziki asebetetze mailarena) egiteko lana.
DBHn graduatua (eskola graduatua), Lehen mailako lanbide heziketaren edo baliokide den titulu baten jabe izatea, edo hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.
Titulu hauetako baten jabe izatea:
Entrenatzailea edo igeriketako kirol teknikaria, I, II edo III. mailan (trantsizio aldian)
Gorputz eta kirol-ekintzak sustatzeko goi mailako teknikaria.
Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietan edo antzekoetan lizentziatura edo gradua.
Begirale, entrenatzaile laguntzaile edo entrenatzaile izateko titulazioak, igeriketa federazioek (autonomikoak edo espainolak) emandakoak.
3. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea.
Hamasei urte beterik izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroaren gehienezko adina ez gainditzea.
Dagozkion egitekoak normal egiteko gaixotasunik edo akats fisikorik ez izatea.
Diziplina espediente bidez Administrazioko zerbitzutik baztertu ez izana, ez eta funtzio publikoak betetzeko gaitasunik gabe egotea ere.
Ez egotea legezko ezintasun edo bateraezintasun egoeran.
Lanbide, ogibide eta jarduera batera iristeko eta horretan aritzeko, horrek dakarrenean lan egitea adingabeekin, baldintza bat dago, hau da, kondenaturik ez egotea epai irmoz delituren bat egiteagatik sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurka, zeinetan sartzen diren sexu erasoa eta sexu abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, eta adingabeak galbideratzea, bai eta gizon-emakumeen salerosketa ere.
Udal webgune bidez (www.arrasate.eus/ herritarren ataria) aurkeztuko dira martxoaren 24tik apirilaren 13 arte ( biak barne).
Eskabidean adierazi beharko da deialdiaren oinarriarauetan eskatutako baldintza guztiak betetzen direla.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabideak, alkatearen izenean aurkeztuko dira udaleko erregistro orokorrean (BAZ-Arano eta Garcia maisu-maistrak, 8)
Eskabidean adierazi beharko da deialdiaren oinarriarauetan eskatutako baldintza guztiak betetzen direla.
Halaber, eskariak aurkeztu ahal izango dira, urriaren 1eko 39/2015 legeak – Administrazio publikoen prozedura amankomun legeak- 16.4 artikuluan ezarri moduan.
1. Uretako jardueren planteamendu orokorrak. Uretako jardueren helburuak: erabilgarria, osasuntsua, hezgarria, jolasekoa, lehiagarritasuna.
2. Helburuetan eragiten duten faktoreen azterketa: denbora, giza faktorea, ingurugirokoa, intentzionala-instituzionala.
3. Uretara egokitzea: uretan eta lur gainean ibiltzerakoan gizakiak dituen ezberdintasunak. Uretan eroso ibiltzea. Flotazioa eta oreka ur medioan. Arnasa hartzea beste medio batean. Propultsioa. Egokitze prozesuan beldurra kentzea.
4. Uretako jardueretako ikaskuntzaren metodologia: ingurunea menderatzea. Estrategiak eta abileziak igerian erakusteko orduan. Erakusteko metodo zehatzak. Programaketak, igerilekuaren arabera. Taldeak antolatzea, materiala erabiltzea, estilo eta aholku pedagogikoak.
5. Psikopedagogia: Psikologia ebolutiboa. Umearen aspektu psikologikoak uretaratzen denean. Uretako abilidadeak ikasteko printzipioak.
6. Anatomia: lokomozio-aparatua, hezurrak, artikulazioak eta giharrak. Aparatu kardiobaskularra. Odola. Arnasketa-aparatua. Digestio-aparatua. Sistema endokrinoa. Gernuistema. Nerbio-sistema.
7. Irakaskuntza giza talde ezberdinekin: Hirugarren adinekoekin, nagusiekin, umeekin eta bestelakoekin.
8. Estiloak konparatzea: Lau estiloek konpartitzen dituzten aspektuak. Irakastekoan kontuan hartu beharreko aspektu pedagogikoak. Estiloak: krola, tximeleta, bizkarrekoa, bular-igeriketa.
9. Igeriketa hezitzailea: Uretako oinarrizko hezkuntza fisikoko elementuen eskemakonposizioa: desplazamenduak, itzuliak, jauziak, jaurtiketak eta jasotzeak, oreka.